Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]

Sortzailea Aju, 2015ko Maiatzaren 12a, 00:10:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

#15
-10: Aurreko atalaren titulua dauka.
-13: Endingaren audioa falta zaio, mutu dago.
-15: Kortinilla eta gero minutu batzuk euskara eta japoniera batera entzuten da.
-29: Hasieran audioarekin arazoak (bikoizketa etxean desfasatuta ekoizi zuten) eta tituluaren denborak gaizki ezarrita.

Zuzenduta dauzkat, igotzeke.

dartoxx

aupa dragoi bola pelikulak lortu nahi nuke baina linkarekin arazoak daukat.norbait ere arazoak ditu jeisteko?

Aju

Error temporal dio, probatu geroago. Erroreak bere horretan jarraitzen badu berriro igoko dut.

dartoxx

eskerrik asko eruntzeagatik.erorrea hori jarraitzen du zihurazki mega arazoak dauka

Aju

Probatu berri dut eta badabil, itxarotea baino ez zen.

Aju

Lehen mezua eguneratuta Dragoi Bolaren (Goku txikitan) 10, 13, 15, 29, 31 eta 33. atal berrituekin.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2015ko Uztailaren 06a, 22:14:19
Honek ez dauka amaierarik jajaja
Neu nabil ikusten eta akatsak topatzen. Beti da hankasartze tontoren bat, titulua txarto tekleatuta ta holakoak, baina...

Aju

Lehen mezua eguneratuta Dragoi Bolaren (Goku txikitan) bi atalekin:

-62. Titulua zuzenduta. Kortinilla ostean euskara eta japoniera batera entzuten ziren pare bat esalditan.
-63. ETBk telebistan ematen duen digitalizazioak huts egiten du segundu batez audioan, eta Salvaten DVDtako audioarekin konpondu dut.

egoninobi

Mila esker Aju!

Zu beti Dragoi Bolarekin jo ta ke dena perfekzionatzen.  :barre:

Aju

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Uztailaren 15a, 21:52:12
Mila esker Aju!

Zu beti Dragoi Bolarekin jo ta ke dena perfekzionatzen.  :barre:
Dragoi Bola Dragoi Bola da.

Aju

Lehen mezua eguneratuta 70. atalaren bertsio berrituarekin, oraingoan tituluaren denborak gaizki jarrita zeuden 2 minutuko atzerapenarekin.

Aju

Lehen mezua eguneratuta 76. atalaren bertsio berrituarekin, honetan titulua minutu eta piku agertzen zen.

Aju

Azalpentxo bat.

Forora igota neukan guztia edonola neukan igota Megako kontu desberdinetan. Igo nituenean Megak ez zuen gehiegi kontrolatzen eta 50GBtik pasatzen zinen ala ez, beraz konturen batean 99GB pilatzera iritsi nintzen. Orain Mega zorrotz jarri da kontu horrekin eta mezu bat heldu zait esaten 14 egun barru 50GBra jaisten ez banaiz kontua ezabatuko didatela. Kontu mordoa sortu ditut eta artxiboak ganoraz antolatzen ibili naiz, beraz artxiboen estekak aldatu egin zaizkit (nahiz eta artxiboak berdinak dira). Posible da uneren batean despisteren bat eduki izana eta zuzendutako atalen baten azken bertsioa eduki beharrean azken aurrekoa edukitzea DLCek. Abisua uzten dut badaezpada, espero dut dena ondo egotea.

Aju

Lehen mezua eguneratuta DBren 79. atal berrituarekin, titulua berregokituz.