Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 17:10:28

Inkesta
Galdera: Zein da zure manga gogokoena
Aukera 1: One Piece boto: 4
Aukera 2: Death Note boto: 1
Aukera 3: Altzairu Alkimista boto: 1
Aukera 4: Bleach boto: 0
Aukera 5: Conan Detektibea boto: 0
Izenburua: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 17:10:28
Aupa guztioi!
Hilabete pare bat da euskal enkodings-era iritsi naizela, eta dagoen mugimendu eskasa dela eta, harrituta geratu naiz.
Zer egin genezake honi bizi izpi bat pizteko??

ideiak:
-inkestak
-jokoak (kideon arteko erlazioa pizteko)
-...

ADIB.:
-lehiaketak:
    ?irudi lehiaketa (kide batek ikusi/irakurri duen manga/anime -ren irudi bat ipini eta asmatzen duenak hurrengoa jartzeko eskubidea du).
    ?anime/manga TRIVIAL-a (aurrekoaren antzekoa, galdera-erantzunekin)


ZER DERITZOZUE???
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 17:40:53
Dibertigarria eta entretenigarria den joko bat proposatzen dut , anime/mangei buruzko TRIVIAL bat.
Honela funtzionatuko luke: galdera bat egingo da, erantzuna bidali, eta galdera egin duenak erantzun zuzena dela badio, erantzuna bidali duenak hurrengo galdera egiteko eskubidea du.
arau batzuk ipintzea ondo legoke nire ustez:

1.-Galdera bat 4 egunetan erantzuna izan ez bada, galderaren autoreak hau aldatzeko 2 egun izango ditu, hala ez bada, edozein kidek beste bat galdetzeko eskubidea du.
2.-Galdera bat erantzuna izan bada eta autoreak ez badu 2 egunetan erantzuten (zuzena edo okerra dela), edozein kide galdera berri bat egiteko eskubidea du.
3.-Autoreak zuzena dela erantzun, eta hurrengo galdera proposatu beharko lukeen kideak 2 egunetan idazten ez badu, edozein kide galdera berri bat idazteko libre da.
4.-Galdera,nahi den anime/mangari buruz izan daiteke, baino zeini buruz hitz egiten ari garen ipini beharko da, ebidenteegia bada ezik, adib. "Nor da luffy-k Arabastan aukitzen duen etsaia'. Eztaere, egiten dugun galdera honakoaren antzekoa bada: ''Zein mangatan agertzen dira Sanji eta Zoro pertsonaiak??''
5.-Erantzun bakarra kide bakoitzeko, berriro ere erantzun daiteke galderaren autoreak "pista"-ren bat emanez gero.


Hasteko askatasunarekin sentitzen naizenez, One Piece-ri buruzko galdera batekin hasiko naiz.

-Zein motatako lokala da Crocodilek duena?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: egoninobi Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 19:57:13
Ideia ona iruditzen zait. Horra nire erantzuna:

Laku baten azpian dagoen soto bat da. Euri Baseko kasinoaren sotoan.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 20:24:49
PRIMERAN!!! (ez dakit nik hain deskribapen garbia emango nukeenik.. jeje)

Badakizu, orain zuri dagokizu galdetzea!!
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: egoninobi Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 20:32:01
Hona One Piece-ren animeari buruzko galdera bat:

Nola agurtzen dute elkar jendeak Skypiea-n?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 21:34:19
Bizitza egoteko forma bakarra materiala agertzea da, ni m?s ni menos :meparto: Komentario hotza da, baina urteetan ikusi duguna da. Kontua da ezinezkoa dela material zaharra agertzea, DBZ bezalako material preziatua agertzea ere kosta egin zen, beraz, pentsa... Ta horri gehituiozu ETBn emandako aldaketei "esker" kaka besterik ez dutela ematen behin eta berriro (betiko serieak dabiltza bueltaka). Egin behar dena da ezagunei ko?azoa eman eta galdetu ea VHS zaharren batean ezer grabatuta daukaten :meparto:

Ni oraingo ebaluaketan ez nago ezertarako ere, eta hurrengoan ikusiko dugu. Datorren urtean karrera bukaerako proiektua bakarrik faltatzea espero dut, horrela ez nuke Donostin pisurik hartu beharko eta etxean egongo naiz egunero; suposatzen dut horrela denbora asko izango dudala, eta jada badauzkat pare bat ideia x264 kodekarekin.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 22:06:29
Jakina materialak bizia ematen diola, baina, esan duzun bezala, materiala lortzea ez da erraza (ez material zaharra berreskuratzea, ezta material berria euskeraratzea ere).
Nik proposatzen dudana foruko kideak elkarren artean "erlazio" bat sortzea da, Euskal-enkodings "material artxibategi" bat izatera irits ez dadin, eta kideon gustuen inguruko joko bat "sortzea" besterik ez, material berria iristen den bitartean ere mugimendua egon dadin. Nork daki, baliteke honela proiektu berri baten batean hasteko intentziokin ari den norbaitek proiektu hori norbaitekin elkarbanatu eta azkarrago, kalitate hobearekin, etab. egin ahalko luke.
Gaizki iruditzen?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 23:48:59
Argi dagoena zera da, odol berria behar dela, eta hauen aportazioak. Jende berria sartzean, agian jende gehiago animatzen da idaztera eta parte hartzera. Bat-batean 3 edo 4 hasi zarete idazten eta ez da seinale txarra, gainera gauzak egiteko asmoa antzematen zaizue. Hemen joko asko hasi dugu, baina jarraipen gutxi eman diogu... baina hari berriak irakurtzea beti da eskertzekoa. Honekin lotuta eskaera bat, jokoa egiteko beste hari bat hasi, bestela hasierako bozkaketarekin nahasten da.

Nire bozka FMArentzat noski.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 21:34:19
Ni oraingo ebaluaketan ez nago ezertarako ere, eta hurrengoan ikusiko dugu. Datorren urtean karrera bukaerako proiektua bakarrik faltatzea espero dut, horrela ez nuke Donostin pisurik hartu beharko eta etxean egongo naiz egunero; suposatzen dut horrela denbora asko izango dudala, eta jada badauzkat pare bat ideia x264 kodekarekin.
mmmmmmmmmm, bat agian gustatuko zait, bestea aldiz... ziurrenik ez XD
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 02:16:09
Aipatu"Hemen joko asko hasi dugu, baina jarraipen gutxi eman diogu... baina hari berriak irakurtzea beti da eskertzekoa. Honekin lotuta eskaera bat, jokoa egiteko beste hari bat hasi, bestela hasierako bozkaketarekin nahasten da."

Beste hari bat?
Eta, zein sailkapenetan jarri beharko nuke? "off topik" honetan bertan? :blink


Gaiarekin zer ikusirik ez duen beste gauza bat... DRAGON HEAD manga euskararatzen hasi berri nahiz, denborapasa moduan, lehen kapitulua egiten ari nahiz, eta egin ostean jarraitzeko asmoarekin naiz. Hona igotzeko aukera izango al nuke? eta hala izatekotan, hoberena zer litzateke, kapituluka, edo lehen liburuki osoa egin ostean igotzea?
Eta azkena, mangak hona igotzeko, nola egin bahar dut? (irudiak editatzen ez dut arazorik, baino internet eta biok ez gara lagun onak.. XD)
milesker
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 10:26:56
Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 02:16:09
Beste hari bat?
Eta, zein sailkapenetan jarri beharko nuke? "off topik" honetan bertan? :blink
Bai, jokoak Off Topic bezala jarri izan dugu, adibidez, Euskal-Encodings Tropeltxoa (tropela.net) Parte Hartu! (http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?topic=382.0), Zelan esaten da zure herrien...? (http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?topic=1884.0) edota Esaldien jokoa (http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?topic=1446.0). Tituluan jarri Manga/Anime triviala edo galdera jokoa, edo horrelako zerbait, eta lehen postean jarri itzazu arauak eta hasi jokoa (ondo egongo litzateke moderatzaileren batek Nitromeren eta zure mezuak hara mugitzea :silba:).

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 02:16:09
Gaiarekin zer ikusirik ez duen beste gauza bat... DRAGON HEAD manga euskararatzen hasi berri nahiz, denborapasa moduan, lehen kapitulua egiten ari nahiz, eta egin ostean jarraitzeko asmoarekin naiz. Hona igotzeko aukera izango al nuke? eta hala izatekotan, hoberena zer litzateke, kapituluka, edo lehen liburuki osoa egin ostean igotzea?
Eta azkena, mangak hona igotzeko, nola egin bahar dut? (irudiak editatzen ez dut arazorik, baino internet eta biok ez gara lagun onak.. XD)
milesker
Noski igo dezakezula! Komikiak igotzeko ez da ezer berezirik egin behar, Komikiak azpi-foroan (http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?board=74.0) gai berri bat hasi eta bertan jarri interneteko linkak. Zer nolako linkak jarri zure esku dago, emule, deskarga zuzenean (megaupload, mediafire,...), bittorrent, pando,... Eta kapituluka edo liburuki osoak igotzea, zuk nahi duzun bezala. Edozein zalantzatarako Zalantzak eta tutorialak azpi-foroa (http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?board=9.0) daukazu, bertan egin ditzakezu galdera guztiak (irudiak eta fitxategiak nola igo internetera, foroan linkak nola jarri, edo nahi duzuna).

PD: komikiak itzultzerakoan kontuz horrelakorik jartzen baduzu: Banakako ataletan akatsen bat ikusten baduzu, foroan esan beldurrik gabe eta zuzenduko da. Hemen astapotro asko dago akatsak aterako dizkizutenak :meparto:

PD2: bide batez, ongi etorri danbo, Nitrome8 eta igone!
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 12:45:59
Lehendik eta behin ongi etorri Dambo ta Nitrome8, eskertzekoa da jendea gogortxu etortzeak.

Nik nire Euskal Encodingsen ikuspena azalduko dizuet:

Aspaldi aspaldi, hemen lau katu besterik ez ginenean proiektu asko sortzen hasi ginen, material egunero grabatuz telebistatik, etab. Baina orain dela urte ta erdi gutxi gora behera, nik(material gehiena grabatu ta igo duena) denbora gutxirekin ibili naiz muntaiak segitzeko ta material berria ripeatzeko, ta hor dago arazoa, materiala ez badugu sartzen, gendearentzat ez da erakargarria beti ikusten bait du berdina. Horri gehitzen badiogu, material guztia dudan disko gogorra puskatu zaidala okerrago gainera.
Dena den gabonak direla eta baita EUSKAL ENCODINGSen 5 urteurrena ere, behintzat material apur bat egitea pentsatu dut, telesail laburtxo bat askotxo niretzako ez izateko eta filme pare bat. Ezer gutxi da baino ezer ez baino hobe.

Dena den zuen aportazio GUZTIAK ongi etorriak izango dira beti, hori bai, manga bat hasita mesedez, ahalegindu amaitzen ados? Horregatik gomendagarria da atal gutxiko mangekin hastea^^.

EUSKAL ENCODINGS ARTXIBATEGIA egitearena aspaldi proposatu neban, eta ikusita batzuek nahiduzuela zergatik ez egin? Denon artean daukagun material guztia euskaraz posteatuta badakigu bakoitzak zer daukagun eta horrela eskaerak egin daitezke.

Bide batez, oraindik MEGADENDAn material asko dago VHSan euskaraz inon ez dagoena, nik proposatzen dut "bote" antzeko bat egitea material hori erosi ahal izateko ta norbaitek ripeatu ta igo dezan, VHS horiek Euskal Encodings guztiarenak izango dira noski.

Beno ba, txapa honen ondoren berriz ikusiko dugu elkar laster, aio!
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 14:43:21
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 23:48:59
Argi dagoena zera da, odol berria behar dela, eta hauen aportazioak. Jende berria sartzean, agian jende gehiago animatzen da idaztera eta parte hartzera. Bat-batean 3 edo 4 hasi zarete idazten eta ez da seinale txarra, gainera gauzak egiteko asmoa antzematen zaizue. Hemen joko asko hasi dugu, baina jarraipen gutxi eman diogu... baina hari berriak irakurtzea beti da eskertzekoa. Honekin lotuta eskaera bat, jokoa egiteko beste hari bat hasi, bestela hasierako bozkaketarekin nahasten da.

Nire bozka FMArentzat noski.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 21:34:19
Ni oraingo ebaluaketan ez nago ezertarako ere, eta hurrengoan ikusiko dugu. Datorren urtean karrera bukaerako proiektua bakarrik faltatzea espero dut, horrela ez nuke Donostin pisurik hartu beharko eta etxean egongo naiz egunero; suposatzen dut horrela denbora asko izango dudala, eta jada badauzkat pare bat ideia x264 kodekarekin.
mmmmmmmmmm, bat agian gustatuko zait, bestea aldiz... ziurrenik ez XD
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:07:51
Aizu, Aju, zerbait idatzi nahi zenuen?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:33:41
Jonnydbz! eskatu bezala hari berria sortu dut.
Zerbait egin behar al dut hari honetako "trivial" moduko hau isteko?

milesker denoi ongietorri bero honegatik!
XD
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:57:48
Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:33:41
Zerbait egin behar al dut hari honetako "trivial" moduko hau isteko?
Ez dizut ulertzen zer esan nahi duzun honekin, mesedez azaldu beste modu batean.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 17:10:27
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:57:48
Ez dizut ulertzen zer esan nahi duzun honekin, mesedez azaldu beste modu batean.
[/quote]

jaja.. barkatu, esan nahi nuena zera da: hari bitetan "informazio" bera egoteak zentzurik ez duela, eta hoberena hari honetatik ezabatzea litzatekeela.. ezta?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 17:54:45
Hori moderatzaileren batek egin beharko luke. Bertatik mezuak hartu eta bestera aldatu, ea Ajuk edo Taichisanek egiten duen.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 18:18:20
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:07:51
Aizu, Aju, zerbait idatzi nahi zenuen?
Zin egiten dizut idatzi dudala, baina uniko konexioa desastre ibili da eta nahi duena egin du; saiatu naiz berridazten baina ya kargatu ere ez zuen egiten eta bertan behera utzi dut. Egingo dudana azaltzen nuen mezu horretan ;tximuzoro
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 18:29:38
Eta ez duzu orain azalduko?

Eta mezuak alde batetik bestera mugitu?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: egoninobi Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 19:18:20
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 12:45:59
Lehendik eta behin ongi etorri Dambo ta Nitrome8, eskertzekoa da jendea gogortxu etortzeak.

Nik nire Euskal Encodingsen ikuspena azalduko dizuet:

Aspaldi aspaldi, hemen lau katu besterik ez ginenean proiektu asko sortzen hasi ginen, material egunero grabatuz telebistatik, etab. Baina orain dela urte ta erdi gutxi gora behera, nik(material gehiena grabatu ta igo duena) denbora gutxirekin ibili naiz muntaiak segitzeko ta material berria ripeatzeko, ta hor dago arazoa, materiala ez badugu sartzen, gendearentzat ez da erakargarria beti ikusten bait du berdina. Horri gehitzen badiogu, material guztia dudan disko gogorra puskatu zaidala okerrago gainera.
Dena den gabonak direla eta baita EUSKAL ENCODINGSen 5 urteurrena ere, behintzat material apur bat egitea pentsatu dut, telesail laburtxo bat askotxo niretzako ez izateko eta filme pare bat. Ezer gutxi da baino ezer ez baino hobe.

Dena den zuen aportazio GUZTIAK ongi etorriak izango dira beti, hori bai, manga bat hasita mesedez, ahalegindu amaitzen ados? Horregatik gomendagarria da atal gutxiko mangekin hastea^^.

EUSKAL ENCODINGS ARTXIBATEGIA egitearena aspaldi proposatu neban, eta ikusita batzuek nahiduzuela zergatik ez egin? Denon artean daukagun material guztia euskaraz posteatuta badakigu bakoitzak zer daukagun eta horrela eskaerak egin daitezke.

Bide batez, oraindik MEGADENDAn material asko dago VHSan euskaraz inon ez dagoena, nik proposatzen dut "bote" antzeko bat egitea material hori erosi ahal izateko ta norbaitek ripeatu ta igo dezan, VHS horiek Euskal Encodings guztiarenak izango dira noski.

Beno ba, txapa honen ondoren berriz ikusiko dugu elkar laster, aio!

Eskerrik asko ongietorriagatik.

Asko gustatzen zait foro hau eta lagundu nahiko nuke materiala grabatzen, baina ez dakit nola egin behar den. Norbaitek azaldu ahalko lidake nola grabatzen den materiala, zer behar den horretarako eta guzti hori?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 23:01:54
Behar den bakarra dvd grabagailua edo TDT bat izango litzake grabaketak egiteko. Gero ordenagailura pasatu ta ripeatzeko programa batzuen premia eta kitto^^.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: egoninobi Noiz: 2010ko Abenduaren 01a, 15:52:07
Eskerrik asko informazioagatik. Ba al dakizu non deskargatu dezakedan ripeatzeko programaren bat?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: darko Noiz: 2010ko Abenduaren 03a, 14:37:34
Kaixo eta ongi etorri berriei, egia da azken aldian foro hau "itzali" samarra egon dela nire ustez, ea denon artean konpontzen dugun. Danbo, manga itzultzen baduzu jarri hemen eta jonnydbzri ez kasurik egin  :silba:

PD: Oraingoz ezin dut One Piece eta Death Noten artean aukeratu.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 03a, 17:59:15
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2010ko Abenduaren 03a, 14:37:34
Kaixo eta ongi etorri berriei, egia da azken aldian foro hau "itzali" samarra egon dela nire ustez, ea denon artean konpontzen dugun. Danbo, manga itzultzen baduzu jarri hemen eta jonnydbzri ez kasurik egin  :silba:

PD: Oraingoz ezin dut One Piece eta Death Noten artean aukeratu.
Aizu, ni ere igotzearen alde nagoela!! XD

PD: One Piece-i aurre egitearren Death Note!! Askoz hobea baita!
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: Arsenicum Noiz: 2010ko Abenduaren 06a, 21:04:50
Kaixo barriro be guztioi!

Barriak zarienori ongi etorri.

Egia da foroa nahiko hilda egon dala. Materialarena nire kasuen ez da inongo aitzakiarik izen, esku pilota grabatzen 4 urte ibili naz ta partiduak beti egongo direz. Nire kasuen denbora kontue izen da gehienbat. Urtebete ibili naz Gasteizen beharrean eta geueko 20:30 inguruen ibili naz etxera helduten. Dala gitxi Bilbon hasi naz lanean (etxetik urbilau) ta denpora giau dekot ostabere.

Foroak aurrera jarraitzeko ezinbestekoa da jende berriaren laguntza, fenix txorian modura itzultzeko.

(http://www.mangadrawing.net/users/imagecache/image_display/blek/image/mangadrawing.net.blek.image.one_piece_-_marco.marco-730.jpg)

Inkestaren inguruan duda asko euki dotaz.

One Piece Vs Death note.

Dala hile pare bat Death Note esango neuke, baie ordutik hona One Piece ikusten hasi nintzen, atal bat bestean atzetik. 478.narte ikusite dekot one piece, hau da, egunean daroat eta oso oso engantxeta nabil. Death noteren ideia nitzako askoz hobea da. Mundua garbitzearen ideia oso ona da, baie nik uste mangaren sortzaileak ez zeuela behar zan moduen landu. Nitzako hasieratik akats larria egin zeuen. L-k Light hasiera hasieran harrapatzen deu, eta gero ez daki zelan manga luzatu. Uste dot, ondi?o damutzen ibiliko dala.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Abenduaren 08a, 22:36:22
Nere ustez Death Notek

Spoiler
L-ren heriotzaren ondoren bukatu behar zuen.

Gehiegi luzatu zutela uste dut.

Eta One Piecerekin ere gauza berbera gertatzen hari dela iruditzen zait. Luzea da, eta ia atal guztiek daukate maila oso ona, baina ez dakit, ez dit grazia askorik egiten 20 urtez telesail bat jarraitzen egon beharrak. Full Metal Allchemist adibidez orain dela urte erdi amaitu zen, 2001 geroztik hilero argitaratzen zelarik. 9 urte izan dira baina izugarri azkar pasatu dira. ONE PIECE-ren azkenego sagan gaude orain aldiz, baina Odak esan zuen gutxienez 2017 rarte (mangak 20 urte betetzen zituen urterarte) jarraituko zuela manga marrazten. Eta hasieran 5 urterako bakarrik prestatu zuen serie hau xD. Baina jendeari gustokoa egin zitzaionez, jarraitzea erabaki zuen xD.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 08a, 23:43:01
Bozketako mangei buruz:

One Piece... ba honi buruz zera esan dezaket, Ajuren muntaia ikusten aspertu nintzen. Niretzat kaka hutsa da, ez dakit nola duen horrenbeste arrakasta. Desertuko saga horretan batez ere nazkatu nintzen, eta hortik aurrera ez jarraitzea erabaki nuen.

Nire ustez ere Death Note-ren 3. zatia deskafeinatu samar gelditu zen, hala ere, zati hau ez dago hain txarto. Shinigamien kontua asko gustatu zitzaidan, eta dedukzioen paranoia ere. Light eta L-ren arteko guda deduktiboa izan zen gehienbat engantxatu ninduena.

FMA izan da nire manga gogokoena azken aldian. Kapituluak hilero irakurtzen nituen, eta amaiera gehienetan aho-zabalik gelditzen nintzen, jakinminaz gainezka. Eragin hau lortzea izugarria iruditzen zait.

Bleach, ere egunean jarraitzen dut. Entretenigarria da, ezpatak, kimonoak eta deabruak nahasten ditu, kasualitatez gogoko ditudan hiru gauza. Bestela ez da beste munduko ezer. Duela bi hile, esan zidaten egileak beste bi saga egin behar zituela... nire ustez hankasartze bat, ea zer egiten duen.

Conan Detektibea, ez dut irakurri, ezta ikusi ere. Asmorik ere ez daukat. Atal bakoitzeko istorio motz bat kontatzen duten komikiak ez ditut oso gustoko.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 15:22:25
AipatuOne Piece... ba honi buruz zera esan dezaket, Ajuren muntaia ikusten aspertu nintzen. Niretzat kaka hutsa da, ez dakit nola duen horrenbeste arrakasta. Desertuko saga horretan batez ere nazkatu nintzen, eta hortik aurrera ez jarraitzea erabaki nuen.

Hombre, animea eta manga gauza oso desberdinak dira. One Piece jarraitzekotan, jarraitu manga, ez animea. Animeak zentzurik eta aspergarria den relleno pila bat dauka.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 22:11:17
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 15:22:25

Hombre, animea eta manga gauza oso desberdinak dira. One Piece jarraitzekotan, jarraitu manga, ez animea.

Guztiz ados zurekin baronluigi, animea jarraitzen hasi nahiz duela gutxi (katalanez ikusten ari nahiz, telebistan, Bartzelonan baitnago ikasten) eta zentsura ikaragarriaz aparte, mangak azkoz gehiago "engantxatu" ninduen...
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 23:25:48
Baina Kokodriloren saga ere rellenoa da?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Abenduaren 10a, 13:34:39
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 23:25:48
Baina Kokodriloren saga ere rellenoa da?

Saga bera ez, baina saga horrek dituen atal mordoa bai. Animean Ace Luffyrekin egoten da 94garren ataletik 101 arte. Mangan bisita labur bat egiten du, ordea

Esaten dizudana. Animea ikusi ordez irakurri ezazu manga. Askoz ere motzagoa eta ziragarriagoa egingo zaizu.

Nik 2005an utzi nuen One Piece eta 2008 berreskuratu nuen. Eta falta zitzaizkidan parteak mangan irakurri nituen, 130garren ataletik animea utzita baineukan. Eta dida batean irakurri nuen, berriro arira itzuliz
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Abenduaren 10a, 14:46:09
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Abenduaren 09a, 23:25:48
Baina Kokodriloren saga ere rellenoa da?
Keba. Ta egia esan niri saga horrek engantxatu ninduen seriera :meparto:

Zerbait egitekotan onena Death Note da, ez baita luzea eta amaiera dauka. One Piece bukatzea ezinezkoa litzake.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 00:13:01
Hombre, One pieceren animea jarraitzea bai luzea da, baina manga...oraingoz ez da oso luzea (dohainik jarraitzen baduzu, noski xD).

Jonny, nik mangari begiradatxo bat ematea gomendatzen jarraitzen dizut.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 00:41:01
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Abenduaren 10a, 14:46:09
Zerbait egitekotan onena Death Note da, ez baita luzea eta amaiera dauka. One Piece bukatzea ezinezkoa litzake.
Hau indirektaren bat al da?

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 00:13:01
Jonny, nik mangari begiradatxo bat ematea gomendatzen jarraitzen dizut.
Momentuz badaude beste gauza batzuk irakurri nahi ditudanak, baina ez daukat hauentzat astirik.
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 00:47:08
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 00:41:01
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Abenduaren 10a, 14:46:09
Zerbait egitekotan onena Death Note da, ez baita luzea eta amaiera dauka. One Piece bukatzea ezinezkoa litzake.
Hau indirektaren bat al da?
Zergatik diozu indirekta bada dela? :unsure Ni foroko esperientzian oinarritzen naiz: proiektu batzuk hasi dira, baina bertan behera utzita daude asko. Horretarako hobe motza, lana bukatzeko aukera gehiago daudelako, ez?
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 13:14:14
Galdetzen dut, ze inon ez dut irakurri hauetakoren bat egiteko asmoa dagoela. Danbok Dragon Head delakoa komentatu du, baina gainontzekoa mangen iritziak baino ez dira, ematen du norbaitek Death Note egin dezala eskatzen ari zarela  :biggrin:
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 23:46:47

Amaiera duten mangak alde batetik, esan den bezala, euskararatzeko onak dira, proiektua noiz bukatuko den badakizulako, eta beste aldetik, izugarriak dira, autoreak istoria pentsatuta zeukan bezala idatzi duelako ( tartean ezer ere ez asmatu gabe, rellenoaz ari nahiz, autoreak bukaera zein den argi ez badaki, zeozer bururatu arte edozer asma dezakelako, eta manga asko luza daitekeelako, azkenik nekarazi arte).
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Abenduaren 12a, 01:17:07
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 13:14:14
Galdetzen dut, ze inon ez dut irakurri hauetakoren bat egiteko asmoa dagoela. Danbok Dragon Head delakoa komentatu du, baina gainontzekoa mangen iritziak baino ez dira, ematen du norbaitek Death Note egin dezala eskatzen ari zarela  :biggrin:
Joder, erabat ahaztuta neukan Dragon Head esan zuela :meparto:; arsenicum eta baronluigik aipamen jarraia egin zuten One Piece eta Death Noteri buruz eta ez dakit zergatik zalantza bi horien artean zegoela sartu zait buruan. Sin mas, Death Note esan dudan bezala beste labur bat proposa nezakeen. GTO kristona litzake :smiley_1140:
Izenburua: Re: NORBAIT BIZIRIK AL DA??
Egilea: darko Noiz: 2010ko Abenduaren 13a, 13:17:31
Nik manga ia beti animea baino hobea izaten dela uste dut. Aurrena manga sortzen dute, eta arrakasta duela ikusitakoan diru gehiago ateratzeko animea (ez derrigor mangaren kalitatekoa) egiten dute.

Eta badakit ez duela hori ematen, baina nik hasitako mangak ez daude bertan behera utzita XD
Burugogorregia naiz horretarako.