Euskal Encodings

Igoerak => Komikiak => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2007ko Abenduaren 15a, 03:01:43

Izenburua: Mangak eta Komikiak Irakurtzeko Programa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Abenduaren 15a, 03:01:43
 Web orri honetan komiki guztiak .rar extentsioaz aurkituko dituzu. Konprimitutako fitxategi horren barruan jpeg edo png formatuko argazkiak daude. Proposatzen dizueguna CDisplay programa erabiltzea da, komiki hauek irakurtzeko.

Programa hau hemen jaitsi dezakezu Windowserako: CDisplay (http://cdisplay.softonic.com/)
Mac erabiltzaileentzat: Simple Comic (http://dancingtortoise.com/simplecomic/)

Komikia irakurtzeko egin beharrekoa:

1-CDisplay programa jaitsi eta instalatu
2- Komikia jaitsi eta .rar extentsioa .cbr extentsioaren ordez aldatu.
3- Klik bikoitza eta irakurtzen hasi. Orrialdeak pasatzeko arratoiaren gurpila erabiltzea da errezena.
Izenburua: Re: Komikiak Irakurtzeko Programa
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 15a, 12:25:40
Apunte bat: .zip fitxategiak .cbz bihurtuz ere badabil.
Izenburua: Re: Komikiak Irakurtzeko Programa
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Abenduaren 15a, 12:36:07
Beste apunte bat, portatilean sagu gabe ibilz gero, AvP?g eta ReP?g erabili behar dira orriak pasatzeko. Gezidun teklekin ezin dira orriak pasatu.
Izenburua: Er: Komikiak Irakurtzeko Programa
Egilea: MikelEiza Noiz: 2013ko Urtarrilaren 29a, 00:15:22
Lehen mezuan mac erabiltzen dutenentzako Simple Comic aplikazioaren esteka gehitua.
Izenburua: Er: Mangak eta Komikiak Irakurtzeko Programa
Egilea: Txiroki Noiz: 2016ko Urriaren 27a, 19:00:57
Aupa!
Hiru komoki dauzkat eta segurazko gehiago edukiko ditut. Eskegita dauzkat eta lotura emateko prest nago.
Nahi?
Zelan egin behar dut? Non ipini behar ditut?
Barkatu, baina apur bat galduta nabil.
Izenburua: Er: Mangak eta Komikiak Irakurtzeko Programa
Egilea: Txiroki Noiz: 2016ko Urriaren 27a, 19:28:24
Komikiak irakurtzeko hau nahiago dut:

http://www.gonvisor.com/es/descargar-gonvisor