Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2008ko Uztailaren 18a, 01:46:06

Izenburua: Euskeraz "?!" edo "!?" idazten da?
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Uztailaren 18a, 01:46:06
Ba hori, zalantza hori daukat.

Nik "?!" zela uste nuen, baina gazteleraz ere horrela idazten dela ikusten nabil, eta "gogoan dut" euskeraz alderantziz zela, baina arraroa egiten zait "!?".
Izenburua: Er: Euskeraz "?!" edo "!?" idazten da?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Uztailaren 18a, 11:37:05
Nire ustez ez direla existitu ere egiten, baina nik beti lehena idazten dut. Euskaltzaindiak zerbait esan beharko luke honen inguruan XD
Izenburua: Er: Euskeraz "?!" edo "!?" idazten da?
Egilea: darko Noiz: 2008ko Abuztuaren 11a, 11:43:42
Aipamenaren egilea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduradunaEuskaltzaindiak ez du ezer arautu gai horretaz; baina ohiko erabilera !? da.

Nik biak ondo zeudela uste nuen eta hala dirudi, agian ohikoa erabiltzea hobe.
Izenburua: Er: Euskeraz "?!" edo "!?" idazten da?
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 11a, 12:40:50
Kaka, banekien hau gertatuko zela. Aldatu egin beharko ditut. Eskerrik asko erantzunengatik.