Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2010ko Irailaren 16a, 20:26:11

Izenburua: Asterix joku olinpikoetan [2. proba]
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Irailaren 16a, 20:26:11
Asterix joku olinpikoetan - 12 (http://www.megaupload.com/?d=62UUCT57)

Beno, Photoshopean begira ibili naiz eta aurkitu dut garbitzeko behar nuen tresna, eta hau horrekin garbitu dut.

Hasiera batean 150ppp-ra hasi naiz eskaneatzen, eta gero nahi gabe berriro 300ppp-ra pasa naiz, beraz, erdi eta erdi dago. Ez naiz nekatzen hankasartzeekin :smiley_1140: Egia esan, eskanerraren pasadaren iraupena berdina da nahi era batera nahi bestera, beraz, berdinean hobeto eskaneo hobeak, ez? Tamaina bikoizten du, baina zer dira 70mb gehiago?

Nik dauzkadan komikiak bi ediziokoak dira: Deiak ekartzen zituen meheak eta liburudendetan saltzen ziren pasta gogorrekoak. Begira egon naiz eta kontraportadako komikien ordenak ezberdinak dira :blink Wikipedian begiratzen egon naiz han beste ordena berri bat dator :blink Han data eta guzti dakarrenez, publikazioaren arabera ordenatzea erabaki dut eta photoshopekin zerrenda eguneratu dut (arial 7, hori da sinpletasuna :meparto:).

Kontua da: interesik badago? Ze eskaneatzea ordu eta erdi izaten da, garbitzea beste ordu bat edo, eta igotzea 40 minutu. Merezi du neke hori hartzeak?

Hasten banaiz, ordenan ateratzen hasiko naiz.
Izenburua: Re: Asterix joku olinpikoetan [2. proba]
Egilea: Aju Noiz: 2010ko Irailaren 17a, 12:14:30
Beno, hau itxuraz 2 pertsonak jaitsi dute. Nola dago? ze honetxen iritzia da axola duena, bestea gaizki eginda zegoela jakinda igo nuen-eta :silba:
Izenburua: Re: Asterix joku olinpikoetan [2. proba]
Egilea: darko Noiz: 2010ko Urriaren 08a, 00:10:24
Iepa aspaldiko, niretzat beste ezerk baino interes gehiago du honek, baina hainbeste lan musutruk egin edo ez zuk ikusi beharko duzu noski.

Ordena "ofiziala" Wikipediakoa dela uste dut, baina "Asterix Galiarra"k adibidez lehenengoa izatearen itxura ere badu. Dena dela, horrek berdin samar dio komiki hauetan.

Eskerrik asko eta deskargatu eta ikusitakoan emango dut iritzia.
Izenburua: Re: Asterix joku olinpikoetan [2. proba]
Egilea: darko Noiz: 2010ko Urriaren 09a, 13:18:12
Gaur irakurri dut. Ez naiz aditua, nik ez dut inoiz komikirik eskaneatu baina honek oso kalitate ona duela esango nuke. Oso garbi ikusten da.