Euskal Encodings

Igoerak => Komikiak => Gaiaren sortzailea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 22a, 13:59:36

Izenburua: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 22a, 13:59:36
DOUBT
(http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/irudia12.jpg) (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/irudia12.jpg"%20imageanchor=1)



SINOPSIA

Doubt, "Rabbit Doubt" deituriko mugikorreko videojoko baten inguruan bira egiten duen istorio bat da. Jokalariak, kolonia bateko untxiak dira, eta haietako bat, ausaz aukeraturikoa, untxiz mozorroturik dagoen otso infiltratu bat izango da. Txanda bakoitzean, untxiek otsoa nor den aurkitu behar dute, honek txanda bakoitzean bat jaten duen bitartean. Otsoa nor den aurkitzen duenak irabazten du, baino otsoak jokalari guztiak jaten baldin baditu, honek irabaziko luke.

5 pertsona, 4 jokalari eta jokalaria ez den bat, arratsaldea elkar pasatzeko batu dira. Egunean zehar, talde hau bahitua izango da, eta psikiatriko abandonatu batean esnatzen dira, non bostgarren jokalaria ezagutzen duten, bilerara joaterik izan ez duena, eta jokalarietako bat gurutziltzatua aurkitzen dute. Honen ondorioz ohartzen dira "Rabbit Doubt"-era jokatzen ari direla baino bizitza errelean. Bizi-irauteko, otsoa hil beharko dute.

Yoshiki Tonogairen komiki bikaina, "SAW" filme ilunak gustuko dituztenek gustuko izango dutena, orain euskaraz.


FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Doubt (ダウト Dauto?), Rabbit Doubt (ラビット·ダウト Rabitto Dauto?) bezala ere ezaguna.
Produkzio Urtea: Shōnen Gangan aldizkarian argitaratua 2007 eta 2009 bitartean
Liburukiak: 4, guztira 20 kapitulu direlarik
Egoera: Guztiz argitaratua
Egileak: Yoshiki Tonogai (gidoia eta marrazkiak)
Argitaletxea: Square Enix
Pertsonaiak: Yū (Yuu) Aikawa, Mitsuki Hōyama, Eiji Hoshi, Haruka Akechi, Rei Hazama, Hajime Komaba.


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Arduraduna: DANBO (Oraingoz. Bertan lan egiteko itzulpen talderen bat sortuz gero, aldatuko da)
Maiztasuna: Ahal den erritmoan
Hizkuntza: Euskara



ZUZENEKO DESKARGA


                 

Lehenengo liburukia:

   
                                          (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/mflink10.png) (http://www.mediafire.com/?aducroaa3fjis2n)           (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/mflink10.png) (http://www.mediafire.com/?li3pk3kq28urqk3)            (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/mflink10.png) (http://www.mediafire.com/?4ug977cu8xs4b92)            (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/mflink10.png) (https://www.mediafire.com/?wygq70kyya0x8xy)
                                          DOUBT-01 (http://www.mediafire.com/?aducroaa3fjis2n)     DOUBT-02 (http://www.mediafire.com/?li3pk3kq28urqk3)      DOUBT-03 (http://www.mediafire.com/?4ug977cu8xs4b92)      DOUBT-04 (https://www.mediafire.com/?wygq70kyya0x8xy)

Bigarren liburukia:


                                         (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/mflink10.png) (http://www.mediafire.com/?mnf9defr3a5r3bb)        (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/mflink10.png) (http://www.mediafire.com/?1b96d8omylbp4xq)
(http://www.mediafire.com/?1b96d8omylbp4xq)                                      DOUBT-05 (http://www.mediafire.com/?mnf9defr3a5r3bb)      DOUBT-06 (http://www.mediafire.com/?1b96d8omylbp4xq)





ON-LINE IRAKURTZEKO



(http://www.mediafire.com/?0025guj2tga1ex4)                                                (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/logosu11.png) (http://submanga.com/Doubt/1/103295)        (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/logosu11.png) (http://submanga.com/Doubt/2/103321)        (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/logosu11.png) (http://submanga.com/Doubt/3/103323)        (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/logosu11.png) (http://submanga.com/Doubt/4/103326)
                                               DOUBT#1 (http://submanga.com/Doubt/1/103295)    DOUBT#2 (http://submanga.com/Doubt/2/103321)    DOUBT#3 (http://submanga.com/Doubt/3/103323)    DOUBT#4 (http://submanga.com/Doubt/4/103326)


                                            (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/logosu11.png) (http://submanga.com/Doubt/5/103928)      (http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/logosu11.png) (http://submanga.com/Doubt/6/105094)
(http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/logosu11.png"%20imageanchor=1)                                          DOUBT#5 (http://submanga.com/Doubt/5/103928)    DOUBT#6 (http://submanga.com/Doubt/6/105094)
Izenburua: Re:DOUBT
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Otsailaren 23a, 13:09:45
Mmmm, laburpenak itxura oso ona dauka. Asteburuan emango diot aukera  :baibai:
Izenburua: Re:DOUBT
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 23a, 14:44:16
Bigarren kapitulua astebururako egiten saiatuko naiz...



(norbaitek gustuko badu eta bertan lan egin nahiko balu, abisatu, "itzulpen talde" bat sortu genezake  :dortoka: ).
Izenburua: Re:DOUBT
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Otsailaren 24a, 11:49:45
Oso lan ona, baino tamalez nik ez dut batere gustoko goreaXD
Izenburua: Re:DOUBT
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 25a, 10:37:18
Bigarren kapitulua igota!!!
on egin!
Izenburua: Re:DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Otsailaren 26a, 14:25:33
Beno, oraintxe irakurri ditut 2 kapituluak eta momentuz gustatu zait. Ikusi dudanez 20 ataleko manga da eta aspaldi bukatu zen, beraz manga osorik izateko probabilitate handiak dauzkagu.

Eskaneo garbiak dira, eta itzulpena orokorrean ona da nahiz eta gauza batzuk zuzentzeko dauden (ortografi falta gutxi batzuk eta esaldi luzeetako loturak), baina lan ona dela esan behar dut. Oso ondo legoke euskara guztiz menperatzen duen norbait agertzea testuak zuzentzeko, lana bikaina izateko.
Izenburua: Re:DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Otsailaren 27a, 16:26:45
Hirugarren atala iritsi da!


Izenburua: Re:DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Otsailaren 27a, 16:59:44
3.a ere irakurrita. Interesgarri dago  :baibai: :baibai:
Izenburua: Re:DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Otsailaren 27a, 21:41:06
Nik orain ez daukat astirik irakurtzeko, baina irakurriko dut, ziur!
Izenburua: Re:DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 02a, 21:00:08
Sentitzen dut, baina egun hauetan zehar DOUBT proiektua mantsoago daramat beste proiektu bat batera egiten hasi baitnaiz (Darker than black animea euskaraz azpititulatzen).
Doubt-en laugarren kapitulua itxaroten ari zareten guztioi: laaaaasai, astebukaera honetarako egiten saiatuko naiz  :pozik: (badakit ez dela aurreko astean hartu nuen erritmoa, baino hobe mantso eta ondo, azkar eta gaizki baino... ez?? )
Izenburua: Re:DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Martxoaren 07a, 12:58:39
Zergatik ez dau eukiko Foru honek Gustoko dut botoia Facebook bezela?XDD
Izenburua: Re:DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 07a, 13:01:13
jajaja
baliteke jartzeko aukera egotea, nor da administratzailea?  :evil:
Izenburua: Re:DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Martxoaren 07a, 14:10:03
Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2011ko Martxoaren 07a, 13:01:13
jajaja
baliteke jartzeko aukera egotea, nor da administratzailea?  :evil:
Ni adminetako bat naiz, baina ideiarik ere ez nola jar daitekeen (eta ideiarik ere ez nola doan facebooka, 15 minututan nekatu egin ninduen eta ez naiz gehiago sartu)  :zzz:
Izenburua: Re:DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 07a, 15:35:18
jajaj
bai, facebook-a askotan aspergarria izan daiteke XD

Printzipioz, Taichisan-ek aipatu duena, hari bakoitza "bozkatzeko" aukera da..
jartzeko aukera al dago?
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 11a, 23:40:08
LAUGARREN kapitulua igota!!
Honekin, lehenengo liburukia osatuta dago.
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 14a, 13:31:21
Kaixo guztioi!!
Gaurtik aurrera, DOUBT-en kapituluak SUBMANGA horrialdean ere on-line irakur daitezkeela esan nahi nizuen, askotan, ordenagailuko zein diska gogorreko memoria betetzen denean, deskargatzea ezinezkoa bihurtzen den momentu horietarako... ^^
(http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/logosu13.png) (http://submanga.com/scanlation/KatuBeltzFansub)
:dortoka:
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 14a, 21:14:28
Ideia ona, ea denbora har dezakedan irakurtzeko.
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 20a, 17:56:04
Bostgarren kapitulua igota!!!! (bigarren liburukiko lehena)
(http://i63.servimg.com/u/f63/16/23/95/19/mflink10.png)
DOUBT-05 (http://www.mediafire.com/?mnf9defr3a5r3bb)
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Martxoaren 22a, 14:46:46
Irakurrita. Interesgarri dago :omgomg:

Ez dakit nor den itzultzaile hori, baina akats bat bera ere ez diot topatu, itxura ona dauka.

EDIT: Bada akatsik, bai. "Ziur", h gabe da. Zeuk ere hala jartzen zenuenez ez dakit zergatik baina normaltzat jo dut :keinu: Hurrengorako!
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT")
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 22a, 15:53:39
milesker!!
AipatuIrakurrita. Interesgarri dago  :omgomg:
Pozten nau gustuko duzuela!

zera, ba oraingo honetan bi pertsonen hartean egina dagoenez, bitan zuzendua izan da eta akats gutxiago daude  :pozik:

Jarsha delakoa, sortu den KatuBeltzFansub-eko kide berrietako bat da, eta hemendik aurrera proiektu guztietan (ahal duenetan) parte hartuko duelakoan nago  :osopozik:

(norbaitek parte hartu nahi badu, eskatzea besterik ez du egin behar)
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 22a, 18:20:24
Lehen atala irakurri dut submangan eta amaierak harritu egin nau. Irakurtzeak pena mereziko duela pentsatzen dut. Submangan askok irakurri dutela ematen du, ez dakit irakurketak nola zenbatzen ditzuten, baina lehen atalean 477 irakurri dutela dio eta 3.a 167. Hau egia bada marka ona benetan. Submangara doan esteka ere lehen orrian jarriko nuke.

Ortografia aldetik akatsak badaude, eta guztiz ulertu ez dudan esaldiren bat ere badago, baina bestela oso ondo dago.

Eskerrik asko manga honengatik. Lan bikaina!
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 22a, 19:08:54
AipatuSubmangara doan esteka ere lehen orrian jarriko nuke.
Mangaren deskribapenean esan nahi al duzu? (deskargatzeko linken azpian?)

Nik ere ez dakit nola dihoan zenbaketaren asuntua, baino baliteke jakinminagatik irekitzen duten asko egotea; edota deskargatu baino lehen, gainbegiradatxo bat ematen diotenak; edo bi alditan irakurtzen duen baten bat... ez dakit.

Ortografiarena, zuzentzen ari naiz, eta esaldi "arraroena"... onartu beharra dago istoria bera nahiko korapilatsua dela, eta badagoela esaldi baten bat ulertzeko nola ipini ez nekiena...

Milesker animoengatik, eta manga hobetzen laguntzeagatik!
manga honetaz goza dezazuen lan egingo dudala jakin ezazue!  :pozik:
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 22a, 20:42:49
Bai, jarri duzun moduan esan nahi nuen :keinu:
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 23a, 22:52:29
Aizu, 3. ataleraino irakurri dut, eta intrigaz betea dago. Ez dakit nola jarraituko duen, baina hasiera gutxienez oso ona da!!
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 24a, 15:42:30
Egia esan niri asko gustatu zitzaidan, nire pisukideak gomendatuta irakurri egin nuen, eta ZAS! mangaren munduan leporaino sartu nintzen! jajja...
(Bai, irakurri nuen lehenengo manga izan zen, ez dakit nabari den... :pozik:)

Hirugarren kapituluan interesgarri dagoela uste baduzu, ikusiko duzu orain datorrena! :goku:
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 24a, 18:12:12
Jada irakurri dut, eta ondo dago, baina niretzat hasiera izan da intriganteena. Ea horren ondo jarraitzen duen.

Iradokizun bat egin behar dizut orain. Ikusi dudanez, ateetako display-etan IREKITA eta ITXITA jarri dituzu, hau da, lan extra apur bat hartu duzu horretarako. 1. liburukiaren amaierako mapan, 1F eta 2F agertzen dira, eta esan duzunez, atalak zuzentzen ari zarete. Azken hau horrela bada, 1F eta 2F beharrean, 1S eta 2S jarriko nuke (edo 1.S eta 2.S). Ze uste dut F letrak floor esan nahiko duela, eta Srekin solairu izango genuke. Iradokizun bat besterik ez.

Oso ondo dago orain artekoa, jarraitu horrela!!
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 24a, 21:13:56
Eskerrik asko iradokizunengatik!
Kontuan hartuko ditudalaz, ziur egon, eta zerbait gehiago aldatzeko beharra dagoela uste baduzu, esan mesedez.
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Martxoaren 25a, 15:32:24
Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2011ko Martxoaren 24a, 21:13:56
Eskerrik asko iradokizunengatik!
Kontuan hartuko ditudalaz, ziur egon, eta zerbait gehiago aldatzeko beharra dagoela uste baduzu, esan mesedez.
Bueno, ba komentario hau aprobetxatuz, letraren tamaina txikitzea ondo legoke. Nik behintzat nahiago dut tamaina txikiago bat finkatu eta beti bera erabili, nahiz eta bokadilloa askoz handiagoa izan. Ez dago zertan bokadilloak ematen duen besteko testua sartu beharrik.
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 26a, 12:19:43
Handiegia al da?
Ongi da ba, txikiagoa egingo dut, uste dut badakidala zergatik diozun (hitz asko moztuta geratzen direla).

Datorren asterako seigarren kapitulua! (hau egiteko kontuan hartuko ditut iradokizun guztiak, beraz, azken zuzenketa bat egin nahi duenak, orain egin dezala mesedez).
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [05/20]
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 13:23:18
Seigarren kapitulua igota!
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 13:43:21
Eskerrik asko :osopozik:
Ahal badut arratsaldean bertan irakurriko dut :txistu:
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Martxoaren 31a, 20:48:57
Oso ondo dago!! Akats gutxi batzuk baino ez, alde horretatik ere hobetzen ari zarete. Lan bikaina!
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Maiatzaren 08a, 20:13:45
Nola doa hau? Badoa aurrera?
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Maiatzaren 09a, 12:24:44
jajaja
bai bai, lasai, aurrera badoa, baina azterketak direla eta, eta TRIGUN-en filmean zentratua ibili naizenez, mantso dihoa.
Zazpigarren kapitulua garbitua dago jada, eta itzulpenaren zain nago edizioa egiteko, beraz, laster egongo da.
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Maiatzaren 09a, 18:04:11
Primeran, berri onak dira!!
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Abuztuaren 20a, 16:59:54
sentitzen dut, baino duela egun pare bat iritsi zait itzulpena, beraz ahal bezain laster edizioa egiten jarriko naiz lehen baino lehen irakur dezazuen.
:)
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Abuztuaren 20a, 17:10:32
Zuk lasai Dambo, zeure erritmora jun zaitez^^ Geuk irrikaz itxarongo degu ta^^
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Abuztuaren 28a, 03:11:00
nola esan..... KRISTOONAAAAA!!!!!!
ezin izan dut aguantatu....
lehenengo seirak euskeraz irakurri eta gero hain nengoen irrikitan istorioarekin jarraitzeko non hurrengo hamalauak erderaz irakurri ditudan... neure egonezinak lotsarazten nau, hala ere, beste batzuoi berdin gerta ez dakizuen komikiak zuritzen lagunduko dudala pentsatu dut (ez da presioa sartzeagatik, baina horrela danbok lanari gogotsuago ekingo diolakoan nago) dagoeneko hasi naiz, pasatuko dizkizut linkak amaitu bezain pronto danbo.

asko gustatu zait manga,  :ahozabal: aurpegi hau motz gelditzen da manga hau deskribatzeko.

EDIT: hona hemen 7. atalaren linka, zuk esan zelan dagoen garbituta konbentzitzen ez bazaitu egingo dut berriz arazorik gabe. Ta zuk ez hartu prixa gehiegirik itzulpenerako, badakit dirudiena baina askoz zailagoa dela, eta erabilitako denbora hamar aldiz handiagoa.
http://www.megaupload.com/?d=OUL8ZREC
Lanean jartzen naizenean.... langile fina naiz gero eeee....
Izenburua: Er: DOUBT ("RABBIT DOUBT") [06/20]
Egilea: danbo Noiz: 2012ko Urtarrilaren 18a, 01:09:57
Badirudi gai honetako linkak ere, azkenaldian foruan egindako aldaketengaitik desagertu egin direla...
aldaketa gehiago egin behar al dira? (linkak jartzen joan naiteke, ala aldaketa guztiak egin arte itxaron)