Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2011ko Uztailaren 19a, 20:47:10

Izenburua: Itzulpen edota bikoizketa akatsak, kuriositateak... euskarazko bikoizketan
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Uztailaren 19a, 20:47:10
Hari hau irekitzea pentsatu dut gutxi gorabehera DB berriro ikusten nabilelako eta akats dexenterekin konturatzen ari naizelako.

Bat edo beste ahaztu egin zaizkidalakoa daukat, baina hor doaz:

-Chichiren aita Idi-deabru, Satanius eta OxSatan deitu da.
-Bulma eta Krilin Blue jenerala gaya dela konturatzen direnean RRrentzat lotsagarria dela dio, eta euskaraz beste zerbait esaten du.
-Bulmak Blue jeneralak Krilin ez hiltzeko berez mutila dela esaten dio, eta euskaraz harroarena egiten du, indartsua balitz bezala.
-Ten Shin Hanek susmoa izaten du Iratxo Dortokak badakiela Mafuba (Satan termoan sartzeko teknika) eta ez diola ezer esan nahi, baina euskaraz "teknika hori ezagutuko dute, ziur esaten duena baino gehiago dakiela Satan horrek", esaten du. Kasu honetan "te" eta "satan" audiotik kenduta konpontzen da.
-Vegetaren aurka ari dela, aitona zapaldu zuen tximua bera dela konturatzen da Goku, baina euskaraz ematen du oraindik ez dela konturatu, tximua beste bat balitz bezala edo.
-Freezerrek Goku lehen aldiz ikustean nonbait ikusia duela pentsatzen du, eta Bardocketaz oroitzen ari dela "badakit" esaten du, gogoratu dela esanez. Orain zalantza daukat euskarazko ala erderazko bertsioan den, baina bietako batean "badakit" hori Gokuk esaten du.

Eta ya kuriositatez, suposatzen dut honek taichisani grazia egingo diola, honez gero konturatu ez bada behintzat:
-Freezer Denderen herrira doanean, geroko jainkoa ateratzen da Dende eta beste ume batekin, eta hasieran namektarrez hitz egiten du, eta esaldiaren amaieran "Kepa Kueto" esaten du, Ten Shin Hanen bikoizlearen izena hain zuzen. Ziur euren arteko broma bat zela.
Izenburua: Er: Itzulpen edota bikoizketa akatsak, kuriositateak... euskarazko bikoizketan
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Uztailaren 19a, 22:29:09
Askotan konturatu izan naiz zentzurik ez zuten gauzetaz, baina hori ikustean nabaritzen dut, orain ez naiz horietaz gogoratzen. Idi-deabrurena konturatu nintzen bere garaian (honetaz bai gogoratzen naizela). Adibidez, tekniken izenekin ere askotan izen aldaketak sartu dituzte.
Izenburua: Er: Itzulpen edota bikoizketa akatsak, kuriositateak... euskarazko bikoizketan
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Uztailaren 19a, 23:27:06
Aju, beti bezela kontu hauekin "pikatu" egiten didazuXD.

Dragoi bolaren kasuan itzulpen arazoa da, jakin ezazue Frantziaren gidoi berbera genuela, Europa osoa bezela, eta inkongruentzi horiek Frantzesek beraiek sortutakoak dira (ez zarete gogoratzen, goi gerlaria, gerlari gorena, unitateen adaketak atal batetik bestera, eta horrelakoak).

Azkenik, ze atal zenbakia da "Kepa Cueto" esaten duena? ikusi nahi dut Kepa berberari esateko eta www.doblajedelpaisvasco.com-en jartzeko frikada gixaXD.
Izenburua: Er: Itzulpen edota bikoizketa akatsak, kuriositateak... euskarazko bikoizketan
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Uztailaren 20a, 16:07:38
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Uztailaren 19a, 23:27:06
Aju, beti bezela kontu hauekin "pikatu" egiten didazuXD.

Dragoi bolaren kasuan itzulpen arazoa da, jakin ezazue Frantziaren gidoi berbera genuela, Europa osoa bezela, eta inkongruentzi horiek Frantzesek beraiek sortutakoak dira (ez zarete gogoratzen, goi gerlaria, gerlari gorena, unitateen adaketak atal batetik bestera, eta horrelakoak).

Azkenik, ze atal zenbakia da "Kepa Cueto" esaten duena? ikusi nahi dut Kepa berberari esateko eta www.doblajedelpaisvasco.com-en jartzeko frikada gixaXD.
Foroan dagoen releaseko 47. atalean, 4:06.

Beste akats bat diruen unitatea da, batzutan "zeni" da (DB munduko dirua), beste batzutan "franko", erderako bertsioan "pezeta" ere entzunda daukat...

PD: Bide batez, badago zerbait berririk bikoizketa prozesuan??
Izenburua: Er: Itzulpen edota bikoizketa akatsak, kuriositateak... euskarazko bikoizketan
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Uztailaren 25a, 12:30:43
Bikoizketa aldetik ezer ez ezta dragoi bolan ezta One Piecen ere.
Izenburua: Er: Itzulpen edota bikoizketa akatsak, kuriositateak... euskarazko bikoizketan
Egilea: Arsenicum Noiz: 2013ko Abenduaren 05a, 00:44:11
Euskal Bikoizleei buruzko albiste txikia:

https://docs.google.com/open?id=0B4aHj8HdaB1Ad2JieF8xdk1hYjQ

Eztakit non jarri, ta hemen jarriko dut. Batenbatek beste lekuren bat hobeto dagokiola uste badu, mugi dezala.
One Piece-ko Luffyren bikoizlea, eta Namirena agertzen dira beste batzuren artean.

eta bide batez, ETB3ren aurkezpena:

https://docs.google.com/file/d/0B4aHj8HdaB1AalZ0ZWdHWTFmTE0/edit

"Bueno" Kate berriko lehen hitza.
Izenburua: Er: Itzulpen edota bikoizketa akatsak, kuriositateak... euskarazko bikoizketan
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Abenduaren 06a, 11:11:22
Bikoizketaren bideoa gustatu zait, batez ere Luffyren eta bikoizlearen benetako ahotsa entzutean XD
Izenburua: Er: Itzulpen edota bikoizketa akatsak, kuriositateak... euskarazko bikoizketan
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2013ko Abenduaren 06a, 21:33:05
nei re asko gustaau zait, ta bateze Luffy parrez hasten danean! jajajaja  :omgomg: