Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 12:27:18

Izenburua: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 12:27:18
Aspaldi berriarekin zetozen DVD batzuk dauzkat etxean (ipar haizearen erronka, baloia, ...) baina ordenagailuan sartzean ez dizkit ripeatzen uzten. Normalean erabiltzen dudan ripeatzeko programak (dvdfab) ez dizkit irakurri ere egiten. :ezez:
Ez dakit ze babes mota izango duten baina ez dut ripeatzea lortu.
Norbaitek gomendiorenbat edo erabiltzeko progamarenbat ba al daki?
Eskertuko nuke ripeoak igotzeko baitira.
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 12:49:36
Ba ez dakit programa hori erabiltzen baino dvdtik informazioa ateratzeko nik DVD DECRYPTER erabiltzen dut, eta atera ondoren VIRTUA DUB MOD.ekin ripeatu. Niretzako modurik errazena da.
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 13:03:26
eskerrik asko taichisan frogatuko dut eta esango dizut

PD: Adarra jotzearren, baina..... zu bai zu piraten erregea taichisan kar kar kar.....
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 15:07:22
Aipamenaren egilea: ar_abatarra  Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 13:03:26
PD: Adarra jotzearren, baina..... zu bai zu piraten erregea taichisan kar kar kar.....
JAJAJAJA, oso ona, jajaja
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 17:47:17
Divxekin egitekotan taichisanek esan duena da forma errazena.
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: baronluigi Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 19:30:47
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 12:49:36
Ba ez dakit programa hori erabiltzen baino dvdtik informazioa ateratzeko nik DVD DECRYPTER erabiltzen dut, eta atera ondoren VIRTUA DUB MOD.ekin ripeatu. Niretzako modurik errazena da.

DvDDecrypter oso atzeraturik dago gaur egun. Bere sortzaileak programa alde batera utzi zuen, Macrovisionek salaketa jarri nahi izan zionean. Gaur egun DVDFAB HD DECRYPTER doako programa da programarik onena DVDak disko gogorrera pasatzeko

ar_abatarra, DVD horiek ordenagailuak irakurtzen al dizkizu? Zeren eta agian ez da babesarekin zerikusia daukan zerbait, baizik eta zure diskak agian ondaturik daudela. :omgomg:
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Abuztuaren 25a, 22:13:05
Beno beste saiakera bat egiten ari naiz portatilean (normalean ez dut erabiltzen) instalatuta neukan beste programa batekin (any dvd coverter professional) eta ematen du badabilela. Ea hala den, orain itxoitea tokatzen zait.  :fly:
Baronluigi: DVDak ikusten direla ziur nago, arazoa izatekotan nire ordenagailuak izango luke.
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Abuztuaren 26a, 01:53:21
Beno, kostata baina lortu dut azkenean.
Lehen aipatutako progamarekin egin dut eta emaitza ona dela dirudi, hala ere eskerrak guztioi.
Biharko ipar haizearen erronka prest izango dudalakoan nago, megauploadera ari naiz igotzen eta.

EDIT: Ikusi dudanez zumarraren web orrian topatu daitezke ipar haizearen pelikulak. zer egingo dut? igoko ditut?
hala ere berriarekin etorritako zein beste pelikula ditudan aipatuko dut, ezagunegiak ez diren arren baliteke baten batek filmen bat nahi izatea, eskatu eta igoko dut.
-ipar haizearen erronka
-annaanna
-martina eta sagutxoak
-baloia
-ipar haizearen itzulera
-rudy txerritxoa
-yolanda, arrosa beltzaren sekretua
-gezi urdina
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: mangaka euskalduna Noiz: 2011ko Irailaren 01a, 09:40:54
nik ere baditut dvd hoiek, berriaren bidez lortu nituen
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Irailaren 01a, 17:58:57
Ipar haizearen filmak kalitate gehixeagorekin igotzen badituzu nik behintzat jeitsiko ditut, hala ere DVDek ez dute kalitate askorik ezta?
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Irailaren 01a, 22:43:36
Beno, kalitatea ez da "jai definition" jajaj baino beno, zu zeuk ikusi...

Ipar Haizearen Erronka (http://www.megaupload.com/?d=29HEX0BW)
hala ere berriro diot zumarraren marrazki bizidunen orrialdean badaudela ipar haizearen filmak.
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Irailaren 03a, 16:02:12
Kaixo:

Nire web orrian dauden pelikulen kalitatea ez dakit nahikoa ona den... Nire umeak kalitate "normalarekin" gustora daude, pelikula polita eta euskeraz baldin bada.

Bestalde, norbaitek ba al daki eitb.com web orria (berritu berria) zergatik ez dute eguneratu ostegunetik?

Eskerrik asko,

Eskuminak,

Zumarra
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Irailaren 03a, 20:55:15
Kaixo Zumarra,
Ez dakit zertan ari diren ETB... Webgunean BETA agertzen da eta.
Dena den, ETB1ko programazioa ikusi nahi baduzu begiratu hemen: http://redaccion.larazon.es/tv
eta erabaki ETB1... jua jua jua... Hau bai mundu eroa!  :omgomg:
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Burrunbada Noiz: 2011ko Irailaren 03a, 20:57:10
Ez duk izango propagandarik egin ez dutelakol!!! Azken batean ETBren pulamentuaren beste erakustaldi bat baino ez duk. Haiek ere halaxe zabiltzak, egungo errealitateari heldu ezinik. Badirudi EITBren gaitza endemikoa dela, kalitatezko telebista euskalduna eskaintzea ez zaiela axolarik, zenbakiak justifikatzea beste helbururik ez dutela (nahiz eta erdaldunen aportazio paregabearekin puztuta egon -aupa kirolbista!-). Batek aspaldi esan zuen bezala: kontua duk euskarak ez duela saltzen. Eta honek, noski, balio dik bai oraingo bai lehengo gobernuentzat. Barka txapada, baina lasaitu beharra banuen-eta!
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Irailaren 03a, 22:03:48
Eskerrik asko erantzunengatik.

Aluzinantea da informazio gehiago egotea kanpoko web orri batean bertakoan baino.
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Irailaren 04a, 00:52:43
Hau da!
Tamalgarriena ez da informazio gehiago lortzea kanpoko web orri batean ETBkoan baino. Neretzat, mingarriena, LA RAZONeko webgunean edota ABCekoan informazio hori lor ditzake. Eta guztiok dakigu horiek zenbat maitzen duten euskara eta euskaldunak...  :haser:

Guk geurera! Animo guztioi! :goku:
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Otsailaren 05a, 22:09:26
Neuk be, arazo pare bat dekotaz ripeatzerako orduen.

MP4a ez dost adobe auditionek zabalduten. Adioa baino ez deu zabalduten eta ganera zarata baino ez da entzuten.
Beste arazoa MeGUI-gaz AVI bat sortzerakoan dator. XVID-ak errorea emoten dost.

Konponbiderik?
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 05a, 22:54:55
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Otsailaren 05a, 22:09:26
Neuk be, arazo pare bat dekotaz ripeatzerako orduen.

MP4a ez dost adobe auditionek zabalduten. Adioa baino ez deu zabalduten eta ganera zarata baino ez da entzuten.
Beste arazoa MeGUI-gaz AVI bat sortzerakoan dator. XVID-ak errorea emoten dost.

Konponbiderik?
Xvidena komentatu neban ez nabela egiten neuri bez. Igual 32 biteko bertsioan ibiltzen zan, baina ez nago seguru. Hon dala urteak lortu neban xviden ripeatzea eta taichisanentzako Kerororen pila bat atal ripeatu nebazan, baina gero ez ei ziren ondo ikusten dvd reproduktoretan. Xviderako erabili Virtualdubmod, erosoago da eta.

Besteari buruz... ze bertsio daukazu??. Nik pila bat bertsio probatu nebazan eta x264ekin konprimitutako bideoak 1.5ak eta igual 4ak bakarrik zabaltzen bezen, eta ganera 4n nahiko txarto ikusten zan. Nik 1.5ekin jarraitzen dot, danetatik zaharrena da eta nire erabiltzen dodanerako onena.
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Otsailaren 05a, 23:00:31
Hemendik bajatu nendune da. 1.5
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 05a, 23:08:26
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Otsailaren 05a, 23:00:31
Hemendik bajatu nendune da. 1.5
Joder, ba niri nik jarritakoak 1080p eta dana kargatzen nitxuz.
Izenburua: Er: Zergatik ezin dut ripeatu?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Otsailaren 05a, 23:20:57
Desintalatu ta instalatzen probatuko dot ba.