Euskal Encodings

Orokorra => Wikia => Tutorialak => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2012ko Urtarrilaren 09a, 20:52:54

Izenburua: Tutoriala - Nola ripeatu ETBren emisioa GordianKnot eta VirtualDubekin Xvid
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Urtarrilaren 09a, 20:52:54
Beno, lehenxeago VirtualDub hutsa erabilita nola ripeatu azaldu dut. Kalitatea nahi bada ez da aukerarekin onena. Hemen azalduko dudan era liosoagoa da, baina baita hobea ere.

Hasi baino lehen, argitu beharreko beste gauza bat. Nire grabatzaileak mpg-an gordetzen du, eta formatu horrexetarako azaltzen ari naiz. Garbi utzi nahi dut grabatzaile batzuek beste formatu batzuetan gordetzen baitute.

VirtualDubModen botoiak ezkerretik eskuinera:
(http://i43.tinypic.com/2nv9gm8.jpg)
-Stop.
-Bideo originalean (ezkerrekoa) play.
-Bideo originalean eta emaitzakoan (eskuinekoa, filtroak eta dena aplikatuta) play.
-Lehen fotogramara joan.
-Fotograma bat atzera.
-Fotograma bat aurrera.
-Azken fotogramara joan.
(giltzenei kasurik ez).
-Fotogramak arrapaladan atzera pasa.
-Fotogramak arrapaladan aurrera pasa (irudian aldaketa brusko bat dagoenean geratu egiten da).
-Hasierako marka jarri.
-Amaierako marka jarri.

Bideotutoriala - Nola ripeatu GordinKnot eta VirtualDubekin ETBren emisioa (http://www.multiupload.com/I6PVDNT93O)

Beharrezko programak
-DGIndex
-BeSweet
-meGUI
-VirtualDubMod

TUTORIALEAN EGINDAKOA

1) GordianKnot zabaldu. Programa honekin berez guztia egin daiteke, baina bideoa mozteko garaian zehaztasun gutxikoa da. DGIndex dakar eta .d2v fitxategia sortzeko erabiliko dugu berau. Goiko ezkerreko pesta