PIRAMIDEETAKO IBAR MADARIKATUA
(http://i.ytimg.com/vi/PKayI0ux0Yk/0.jpg)
FITXA TEKNIKOA
JATORRIZKO IZENBURUA: THE LOST CITIES OF THE ANCIENTS: THE CURSED VALLEY OF THE PYRAMIDS
PRODUKZIO URTEA: 2006
IRAUPENA: 50 m.
ZUZENDARIA: Mark Everest, Aidan Laverty, Martin Wilson
EKOIZTETXEA BBC
HERRIALDEA: ERRESUMA BATUA
SINOPSIA
Tucume piramidearen hiriburua Hego Amerikako piramide multzo handiena da. Hau, mendi sakratu baten inguruan eraikitako 26 eraikin eskergak osatzen dute, Peru iparraldeko kostaldean. Orain dela gutxi arte, inork ez zekien nork eraiki zituen eraikinok, ezta nortzuk bizi izan izan ziren bertan edo zergatik abandonatu zuten hiri harrigarri hau. Leku hartan azken aldian egindako azterketek, aldiz, datu ikaragarriak uzten dituzte agerian...
PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
GAUZATZEA: DVBRip
TAMAINA: 732 MB
BIDEOA: XviD/ 1757 Kbps/640x480/4:3
AUDIOA: 224 Kbps/48,0 KHZ/16 bits/bi kanal/AC3
ARDURADUNA: BURRUNDAIE
HIZKUNTZA: EUSKARA
AZPITITULUAK: EZ
ZUZENEAN IKUSTEKO
PIRAMIDEETAKO IBAR MADARIKATUA (http://www.dailymotion.com/video/k34qV5leUOf2aC3j4YW)
Aupa hi! :barre:
Eeee..."Piramideetako" ez da? bi "e"-kin?
Eta "Aintzinateko" hitza ez dut topatu inon. "Aintzinako" dela uste dut. Ez naiz filologoa, ordea, eh? Norbaitek seguru ba al daki?
Lehengo zatian arrazoi duk, Zumarra, mugatua denez gero PIRAMIDEETAKO beharko likek.
Bigarren zatian, berriz, ANTZINATE edo ANTZIN ARO Elhuyar hiztegian agertzen duk (antzinate iz. 1. Antzinako denborak. Antzinatean euskaldunak Akitanian ere bizi ziren. 2. Ik. Antzin Aroa)., baita HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOAN eta OROTARIKO HIZTEGIAN ere, azken honetan aintzinate hitzarekin batera (antzinate (Lar (-nz-), Hb ap. Lh), antxinate (antxiƱate Aizk A), aintzinate, aintxinate, aitzinate.)
Euskaltzaindiaren hiztegian, berriz, ez duk azaltzen ANTZINATE ezta AINTZINATE ere. Hortaz, eta ANTZINATE hitzak nolabaiteko tradizioa baduenez, nire ustez bere horretan utziko beharko genikek... :fly:
Ok. Ez nuen hain sakon begiratu. :keinu: