Euskal Encodings

Orokorra => Wikia => Tutorialak => Gaiaren sortzailea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 04a, 05:30:42

Izenburua: Tutoriala: Nola kargatu .mpb artxiboak Mipony programarekin
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 04a, 05:30:42
Mipony programan .mpb artxiboa nola erabili


.mpb artxiboa desgargatu dugunean, Mipony ireki eta "Descargas" atalera joan:

(http://i.imgur.com/vNmz1.png)

Bertatik, .mpb artxiboa kargatzeko: "Importar lista de descargas":

(http://i.imgur.com/Vh7Ry.png)

Gure artxiboa aukeratu:

(http://i.imgur.com/pBaOi.png)

"Iniciar todo" sakatu (Play botoia):

(http://i.imgur.com/SuGlv.png)

Eta listo:


(http://i.imgur.com/BiXfQ.png)

Izenburua: Er: Tutoriala: Nola kargatu .mpb artxiboak Mipony programarekin
Egilea: Godelet Noiz: 2012ko Irailaren 04a, 06:09:05
Eskerrik asko Zumarra, hi bai maisua!  :barre:

:bow:
Izenburua: Er: Tutoriala: Nola kargatu .mpb artxiboak Mipony programarekin
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 04a, 06:45:08
Eskerrik asko Zumarra! Atzo ia erotu ninduan mpb nazkante horiekin. Hau bai dela gauzak argi eta garbi azaltzea. Segituan probatuko diat :osopozik:
Izenburua: Er: Tutoriala: Nola kargatu .mpb artxiboak Mipony programarekin
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 04a, 18:02:33
Ezer esan gabe, suposatzen dut ondo joan dela. Pozten naiz!
Izenburua: Er: Tutoriala: Nola kargatu .mpb artxiboak Mipony programarekin
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Irailaren 04a, 19:49:41
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Irailaren 04a, 18:02:33
Ezer esan gabe, suposatzen dut ondo joan dela. Pozten naiz!

Nik oraintxe egin diat aproba eta dena primeran joan duk. Nola dabilen jakin ezkero oso erraza duk, baina atzo istilu ederrak ibili nizkian.
Izenburua: Er: Tutoriala: Nola kargatu .mpb artxiboak Mipony programarekin
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 19:59:28
Galderatxo bat, zein formatu da mpb hau?? Lehen aldia da ikusten dudana.
Izenburua: Er: Tutoriala: Nola kargatu .mpb artxiboak Mipony programarekin
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Irailaren 11a, 22:55:08
Sendspacera igotako hainbat artxibo ezin dira jdownloader-ekin deskargatu. Agertzen dira "Capturador de enlaces"-en "on-line" bezala baina, gero, deskargatzeko esatean "Server error" ematen dute. Ez dugu jakin zergatik.

Posible dira, ordea, deskargatu Mipony (http://www.mipony.net/es/) izeneko programarekin. Programa honek bere ".dlc" propioak sortzen ditu: .mpb formatokoak. Mipony programa erabilitzen baduzu, .mpb-ak kargatu eta serie osoa edo dauden atal guztiak kargatu ditzakezu eta deskargatzen jarri. Mipony-k .dlc-ak ere kargatzen ditu: AƱadir enlaces>Abrir contenedor de enlaces.
Izenburua: Er: Tutoriala: Nola kargatu .mpb artxiboak Mipony programarekin
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Irailaren 12a, 18:27:08
Aaaaaaaaaaaaaaaa, mpb bideo formatu bat zela pentsatu dut :evil:

Orain ulertu dut zer den