Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 09a, 14:31:55

Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 09a, 14:31:55
Ia ez dago euskeraz joka litezkeen bideojokorik. Bat edo beste itzul litezke.



Oraingoz, lucasart-en scumm-ean oinaturriko jokoak itzultzeko metodoa dakit eta lehen proiektuari ekin diot, ikusi komentarioak eta kaptura batzuk: http://aokromes.clanogre.net/phpBB2/viewtopic.php?t=403



Beta testerrak behar ditut, jokoa probatu eta itzulpenarekin sortzen diren arazoak detektatzeko. Hauek gabe, aurrera egitea zail da.



Nor aurkezten da boluntario?



Itzultzeko metodoarekin itzul litezkeen beste joko batzuk:

- Loom (ingelesetik egin behar da lana cd bertsioa nahi bada). Joko bikaina.

- Indiana Jones 3. Beste joko haundi bat.

- ManiacMansi?n. Scumm joko onetarako sortu zen, Script for Creation Utility for Maniac Mansion. Niretzako, joko zertxobait korapilatsua, eta jokoan aurreratzen zoazela ez du gehiegi ematen.



Badira beste batzu, baina horiek ezagunenak, Indiana Jones 4, Maniac Mansion 2, Monkey Island 2... horiek, oraingoz, nola itzuli ez daukat, baina ikertzen nago eta uste dut laister lortuko dudala.



Aurrerago, beste batzu nola itzuli ikertu eta egin litezke. Gogo haundiak ditut, baina luze joko luke, Blade Runnerren bideojokoa egitea.



Hori, abentura grafikoei dagokionez, beste joko motak itzultzea iker liteke ere.



Estrategiakoak gehienak itzultzeko gutxi dute:

- Civilization IV, joko haundia, oso haundia.

- Total war seria.

- Night and magic IV.

- Se?or de los anillos, batalla por la tierra media.





Arkadeak:

- GTA. Joko famatua, eta zihurrenez asko itzuli beharko ez litzatekeena, jokoak duen luzapenerako.







Rol jokoak. Web orri hauekoek, zihurrenez hurrengoko jokoak nola itzuli esan diezaikigute http://www.clandlan.net/. Beraiekin hitzegin nuen, eta programatzaile bat dute taldean, asko laguntzen diena:

- Baldurs Gate.

- Baldurs Gate 2.

- Icewind Dale.

- Icewind Dale 2.

- Morrowind (oso ongi dagoela esan didate).

- Vampire mascarade.

- Freddom Force.

- Star War kngith of the old republic, 1 eta 2.



Joko hauek gauza bat dute interesgarri, jendeak mod-ak egiten dituela, pertsonai berriak gehitu, abentura berriak idatzi. denborarekin, jokua berriro hartu eta gehio explora daiteke, Gauza txarrena, itzultzeko linea piloa dirala, asko, asko.









Bi lan metodo daude bideojoko itzulpenak garatzeko.

a) Hexadezimala. Jokoa jokatzen duzun einean, zein testu dauden ikusi, artxiboak era gordinean ireki, eta karaktere karaktereka modifikatu, artxibo luzera ikutu gabe. Textuak ezin dute haundiagoak izan. Motzagoak, espazio hutsak sortu behar dira. Karakter okerra ikutuz, artxiboa lan egiteari utzi diezaioke. Arriskutsua.



B) Desenkriptatu edo desensablatu textu artxiboa editatzeko. Honek, textuen luzera ez du mugatzen, eta obeago da lan egiteko. Beste metodoa bezain arriskutsua ez da, baina ala ere, kontuz ibili behar da, textu lerroen kokapena ikutu gabe.
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 09a, 15:23:43
Zertxobait gehio ikertu dut.

Badira hortik tutorialak eta tresnak, Sierra-ren abentura klasikoekin lan egin ahal izateko, saga hauetako gehienekin dabiltzate: King Quest, Larry, Space Quest, Eco Quest, Police Quest...



Bestetik, http://academia.clandlan.net/index.php?page=academia/otros joko askoretzako itzulketa partxeak daude. Klikatu letretan.



Hauetako partxeak iker daitezke, asko, erraz editagarriak dira eta berez jokoari zuzenean aplikatzeko eginak daude.



Norbaitek, itzulpen partxeak dituen orriren bat badaki, esan dezala.



Eta gero, esango duzue ea ekimen hau interesgarri deritzozuen, joko hauen itzulpenak erabiliko dituzuen, eta zein joko itzultzea ikusten duzuen.
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 09a, 15:44:44
Beno, norbait hexadecinalki lan egin nahiko balu, kontsoletako bidejokoak metodo honen bidez egin behar dira gehienetan, hemen tutorial bat, eta ikusiko duzue, zergatik obe den ahal den neurrian metodo hau ekiditzea.http://personales.ya.com/rodtraducciones/tutoriales/curso/cursotraduccion.htm
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Taichisan Noiz: 2006ko Urriaren 10a, 07:49:43
Oso ona motel! telesailar eta filmeak ez ezik orain bideojokoletara jotzeko ordua heldu zaigu XD

Nire kuadrillan badekot bi pertsona BETA TESTER moduan egin ahalko luketenak zihur(esango diet)zere neuk tamalez denbora faltagatik ezin izango dut.

Baina oso interesgarria iruditzen zait hau. bereziki PS2 edo PSXko jokuak euskaratzeari buruzkoak(baino naiz eta egin nahi ezin dut denboragatik,beti berdin,ke asko!>_<)

Eskerrik asko berriro FHARLOCK, zeuk zara euskararen bultzatzaile zihutzua!!oso harro gaude guztiok zutaz eta egiten duzun lanetaz!!EZ ALDATU INOIZ!^^
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 10a, 16:11:32
AipatuNire kuadrillan badekot bi pertsona BETA TESTER moduan egin ahalko luketenak zihur(esango diet)zere neuk tamalez denbora faltagatik ezin izango dut.

Ea nirekin jartzen dituzun kontaktuan, nik bakarrik jokoa frogatu behar badut... ez dut inoiz bukatuko.



Eta ea hemengo foroko norbait animatzen den. Jokoa jokatzea da, eta sekulako jokoa, zahartzen ez den klasiko bat.



Gainera, scummvm erabilita, joko hau, linuxen, Nintedo DS eta beste sistema eta kontsola askoetan joka daiteke.



Oso ongi dago NintedoDS edo PocketPC/Palm bat baduzue. Pantaila taktila, sagua bezain komodoa da joko hauentzako, beste kontsolen kontrol sistemen gainetik.











AipatuBaina oso interesgarria iruditzen zait hau. bereziki PS2 edo PSXko jokuak euskaratzeari buruzkoak(baino naiz eta egin nahi ezin dut denboragatik,beti berdin,ke asko!>_<)

Nik nahiago dut ahal den jokalari gehien edukitzea, horrek, jokoa ahal de gehienek erabiltzea da. Monkey Island-ek eskatzen duen sistema, 386 batekin nahiko da. Eta Scummvm erabilita, kontsoletan edo linux-en joka daiteke.



PSX-ko jokoak, emuladore batekin, ordenagailu askotan jokatzea dago, baina PS2... nik ez daukat, eta emuladoreak oraindik ez doaz batere fin.











AipatuEZ ALDATU INOIZ!^^

Nk oraindik obetu nahi nuke... utzidazu oberago aldatzen behintzat.
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Taichisan Noiz: 2006ko Urriaren 10a, 18:52:50
Hobetzeko bada aldaketa, aldaketa onartua orduan jajajajajaaja



Hona izango litzateke FINAL FANTASY 7 edo 8 euskaratzea eh?XDD
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Urriaren 10a, 19:44:34
Eta Age Of Empires 3? Batenbat aldatu eta euskaldunak jarri? :lol:
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 10a, 22:47:15
Aipamenaren egilea: "taichisan"Hobetzeko bada aldaketa, aldaketa onartua orduan jajajajajaaja



Hona izango litzateke FINAL FANTASY 7 edo 8 euskaratzea eh?XDD



Iker liteke, joko onak dira, baina hexadezimalki lan egin behar bada... gainera, ez dira joku motzak.











AipatuEta Age Of Empires 3? Batenbat aldatu eta euskaldunak jarri?

Begiratu dut. Ez dago zail itzultzeko. Bi xml artxibo itzuli behar dira. Bestetik, soinu artxiboak dira euskeraz abotsak eduki nahi badira.



Gure bikoizlariak presta litzake audio horiek.
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Urriaren 11a, 01:49:29
jaja soinuetarako Taichisan
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Barbadil Noiz: 2006ko Urriaren 12a, 03:38:22
Beste post-ean esan bezala beta tester bezala parte hartuko nuke. Niregatik Scumm-eko jokoei preferentzia emango nieke, klassssikoenak klassssikoenetan.



Magic The Gathering karta jokoa ere itzul daiteke, txt-batean datozte textuak.







Xbox-erako ere ScummVm emuladorea daukagu!!
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: darko Noiz: 2006ko Urriaren 12a, 10:52:45
FHarlock, badakizu ni prest nauzula beta tester lanetarako. Nik ere momentuz klasikoei emango nieke lehentasuna. Age of Empires III edo El Se?or de los anillos-ek makina potenteegia eskatuko dutela pentsatzen dut.
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 12a, 14:27:39
Beno, oraingoz 3 betatester dauzkat.



Lana nola antolatzen pentsatzen egon naiz.



Nik uste, oberena, aurreratzen noan einean, zip bat egin eta emulen jarriko dut. Izen identifikatibo bat, eta bere bukaeran zein datetan egin den jar dezala. Zuek, bilaketa bat egiterakoan, berrienari jeisteko esan, eta powersharerekin edukiko ditudanez, azkar jeitsi beharko zenukete. Nik oso zaharrak ez badira, jeisten bazaude eta ez izorratzeko, ez ditut kenduko zaharrak, zaharregiak ez badira, norbaiti egun parea jeisten kostatzen bazaio ere.



Artxibo hori, ez da jokoa izango, baizik eta errenplazatu behar den fitxeroarena. Monskey Island-en fitxeroa, 3 megatxo pasatxo dira. Deskonpilaturik 275k eskas, baina ni konpilaziotik ez naiz askatuko hori jartzen badizuet, eta agian konplikatuko zaituztet.



Gero, mail lista bat egingo nuke, han, betatesterrak zer ikusten doazen komenta dezaten, ez bakarrik niri, baizik eta beste betatesterrei, hauek komentariotan errepika ez daitezen.



Betatesterren lana, eta neurea errezteko, http://www.ntwind.com/software/winsnap.html bezalako programa bat erabiltzea aholkatuko nuke. Programa honek, pantailia kapturak era errazean egitea usten du. Kapturk egiteko metodoa, print screen botoiari eman, eta painten irudia kopiatzea zen gero gordetzeko. Programa honek, ongi konfiguratuta, jokotik irten gabe, botoi hori sakata, zuzenean gordeko dizue irudia, zein izenekin gorde nahi duzuen galdetu gabe.



Kaptura hauek, mail barruan jar litezke, baina ez artxibo adjunto bezala, baizik eta mezu barruan, kapturan zer ikusi duzue komentatu, eta esaldia nola itzuli eta konpondu daitekeen esan. Kapturak haundiegiak badira, tamainua aldatzeko era masiboan badira programak ere.



Gero, proiektuen barruan, kategori propioa egin genezake, gauzak komentatzeko. Monkey-ren kasuan, ongi legoke, denen artean, soluzioak egitea, betatester bat puzle baten ez blokeatzeko.



Ea nola ikusten duzuen metodo hau, nik uste ongi dagoela horrela lan egiteko.











AipatuMagic The Gathering karta jokoa ere itzul daiteke, txt-batean datozte textuak.
Ni ez naiz magik zaleegia, eta jokoak jokalariak murrizten baditu bere tematikagaitik... obe lehen Age of Empires edo Monkeya egitea.









AipatuNik ere momentuz klasikoei emango nieke lehentasuna. Age of Empires III edo El Se?or de los anillos-ek makina potenteegia eskatuko dutela pentsatzen dut.

Ez dira ain exigenteak, baina motzagoak izan daitezke minimoetan. Age of empires, 1,4gigahertzio, 256 mega ram, 64 megaram bideo tarjetan eskatzen ditu. Gauer egunerako, nahiko razonablea baina batzuentzako gehiegi izan daiteke.



Minimo antzekoak eskatuta, niri egitea gustatuko litzaidakeen bat, Civilization IV. Oso joko interesgarria, civilipedia itzultzen ez badugu, ez litzateke lan gehiegizkoa izango eta nire ustez, joko oso interesgarria da.
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 12a, 16:47:53
(http://img291.imageshack.us/img291/5370/sshot20061012034605xn0.png)

Beno, ikus dezazuen Age of Empires III erraz modifikatu daitekeela.



Gainera, partxeak, zip baten , ez dira heltzen ezta mega erdira.



Monkeykoak baino errazago iku daitezke, eta zatiak bidali nitzake nahiduenak itzul dezan, eta ez batek bakarrik.



Arazoa, eta oso larria, hilabete honen bukaeran, expansio ateratzen dela, eta ikusi beharko, expansioak, textuen artxiboari gehitu, edo zapaltzen duen, eta zapalduko balu, lan debaldekoa eginik edukiko genuke.



Beraz, ahal delaren erakusgai duzue, baina oraingoz ez nuke hasiko proiektu bezala, itzuli behar bada, expansioan kontuan edukita.



Horrela ere ikus dezakezue, partxea jarrita, itzulitako gauzak funtzionatzen jarraitzen dutela, norbait uste badu, itzulitakoa bakarrik balio dezakeelak eta jokaezina izango dela. Berdin jokatuko da, baina gauza batzuk, erderaz egongo dira oraindik.



Beste gauza bat da, Baldur Gate edo antzeko jokuak dituzten fan tresna eta jokuegileek modinarentzako jartzen dituzten herramienta ofizialak. Baldur Gatekoa, itzulpena, artxibo originala ikutu gabe egin dezake. Partxea kenduta, jokoa berriz zegoen bezala geratuko da, artxiborik zapaldu ez denez.



Horrelako jokoetan, expansioa egiten badute, itzulpenak balio izaten jarraitzen du, esaldi berriak itzultzeko geratuko lirateke, baina zaharrak, lehen bezala balioko lukete.
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Urriaren 12a, 17:40:48
Bai, lagun batek esa zidan laster expansioa aterako dutela eta hobe itxarotea. Esango diot ia interesatuko zaion. Egun guztian dabil jolasten eta. Nahiko ona da gainera.
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Barbadil Noiz: 2006ko Urriaren 13a, 00:51:21
Aipamenaren egilea: "FHarlock"
AipatuMagic The Gathering karta jokoa ere itzul daiteke, txt-batean datozte textuak.
Ni ez naiz magik zaleegia, eta jokoak jokalariak murrizten baditu bere tematikagaitik... obe lehen Age of Empires edo Monkeya egitea.

Nik ere lehentasuna Lucas Arts-ekoei emango nieke, Magic-arena norbait oso zalea balitz komentatu du ez bait du zailtasunik, agian lan ghiegi.
Izenburua: Bideojokoak euskaratu
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 13a, 01:21:57
Aipamenaren egilea: "Arsenicum"Bai, lagun batek esa zidan laster expansioa aterako dutela eta hobe itxarotea. Esango diot ia interesatuko zaion. Egun guztian dabil jolasten eta. Nahiko ona da gainera.



Gauza bat eskaiozu. Itzulketa ongi egiteko, komeni litzateke unitate desberdinen izenen lista bat edukitzea, itzulpenean ongi nabarmentzeko, eta izenek boteretsua zein den nahas dezaten.



Berdina nazioekin eta antzekoekin.



Asko errepikatzen diren hitzak dira, eta itzulketa egiterakoan, uniformeki mantentzeko.



Lan hori, aurrera liteke inongo arazorik gabe. Zihurrenez, orri batzuk egongo dira joko hauen fanenak, horrelako informazioa lortzeko.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 08a, 21:30:55
       Ni askotan ibiltzen nai jokotan, gustatzen zat. Normalian ps2xan ibiltzen nai. Baina bajatzeitxuten eoze joko, danak erderaz (eo igual inglesez) dakat. Jokuak euskeratzia interesantia iruritzen zat, baina gaitza.
     Nik badakat joko batzuk, ps2rako, ahotsak inglesez dakezenak baina testuak erderaz. Ta joko onak dia. Nere ustez, saiatu ein biharko ginake holako joko batzuk euskeratzen, batzuk oso onak doz-eta (GTA, Dragon Quest, Final Fantasy XII, Rogue Galaxy, Tekken 5, Dragoi Bolan 5 bat joko, Naruto...).
     Interesantia izango litzake holako jokuak euskeratzia. Nik eingo neuke, baina eztakitx zela etxen dan. Batenbatek erakutsi ezkeo ta laguntzeko prest dozen batzuk topau ezkeo, nik lagunduko neuke holako proiektuak aurrea eruaten.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 08a, 22:08:38
Nik aurreko baten irakurri neban talde batek PS2eko joko bat itzuli zebala erderara (Europan ez da urtengo antza), ta ez naz gogoratzen zenbat denbora zan, ba?a disparate bat izan zan...
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Abuztuaren 09a, 14:29:54

Aspaldian inork ezuela posteatzen hemenXD, egia da proiektu hauek oso interesgarri direla egiteko, baino errealitatea bestea da ordea.
Ikusita gero ta kide gehiago garela baino lanean dabilenak 4 justu garela(ta ni super heroi modun gaineraXD) oso zail izango zan jokuak euskaratzeko taldetxo bat egitea ta hori mantentzea betirako, izatez ez dugulako honegatik bizitzen tamalez. Ni proposatzen dudana da, norbaitek parte hartzekotan esatea, bilatzea nola egin daitezken itzulpenak eta poliki poliki egitea, baina derrigorrezkoa kompromesua hartzea gogoz ta benetan.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 09a, 21:34:46
Ya, hori egixa da. nik konpromisua hartuko neuke baina 4 katukin ezto ize...
Bestela, eongo da ordenadoreko beste joku interesanten bat euskera traduzitzeko, errazo dana, Age of Empiresekin ein zan bezela, ez?
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: baronluigi Noiz: 2008ko Abuztuaren 11a, 02:55:08
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Abuztuaren 08a, 22:08:38
Nik aurreko baten irakurri neban talde batek PS2eko joko bat itzuli zebala erderara (Europan ez da urtengo antza), ta ez naz gogoratzen zenbat denbora zan, ba?a disparate bat izan zan...

Ni adibidez RE 1 bideojokoa pixkanaka pixkanaka itzultzen ari naiz...lehenik eta behin gidoian, eta amaitu ondoren esaldiak editatu egin beharko ditut (eta oso lan neketsua da hori, alajaina)
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: darko Noiz: 2008ko Abuztuaren 11a, 11:34:47
Ni laguntzeko prest nago nola egin behar den edo joko bateko testuak nola aldatzen diren azalduz gero.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Abuztuaren 11a, 18:28:41
Nik tamalez nahiz ta lagundu nahi ezingo nuke, dexente lana badut etaXD, baino gendia animatzen bada ta berriz diot, KOMPROMESUA HARTU, ahal dudan guztian lagunduko dizuet^^
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Abuztuaren 17a, 16:31:16

Joko bakoitzak sistema bat deko idioma aldatzeko. Age of empires 1-agaz hasi gintzenean, dll bat zan eta dll hori editatzen euskeratu gendunzen zati batzuk. Ez gendun amaitu. Gero ahotsak eta holangoak be badauz. Hori ez zan arazo izengo doblatzaile pare bat dekoguz hortik...

Nire ustez errakuntza Age Of Empires I euskeratzea izen zan. Joko ona da... baie zahar geratu da. Age of Empires III egonda, expantsio eta guzti... hortik hasi behar gintzen euskeratuten.

Jokoren bat euskeratzekotan... lehenengo ordenadorerako edo xbox360, ps2, ps3... norako dan pentsatu behar da. Seguruenik bakoitzak sistema ezberdina deko. PS3ren kasuan, blu ray izanda... seguruenik ezingo da ezer aldatu. Aber zeinek dekon blu ray grabadorea. Horretarako urte batzuk pasa beharko direz. PS2... "zahar" geratu da bebai. Zahar ez, baie PS3ren gereizpean.

GTA IV (Gran Thief Auto) euskeratzea la ostra izengo zan, baie.... buffffff seguruenik ezinezkoa.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Abuztuaren 17a, 18:22:32

Tutorial hau aurkitu dot PSX-ko jokoak euskeratzeko.

http://personales.ya.com/rodtraducciones/tutoriales/curso/cursotraduccion.htm
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 17a, 19:40:55
Tutoriala ondo do, ta ondo esplikatzeu. Erabili leike.
Bueno, nik esan bihar noan ba oein momentuz astixa baldin badakat ere, udia amaitxu ta belaxe eztetela bate eukiko, ta nik behintzat ezin izango detela, gabonak arte.
Hala ere, zeoze etxeko asmua baldin bado, ni laguntzen saiauko nitzake.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 17a, 19:57:19
Nere ustez aukerau biharko litzake joko bat testuak erderaz eon arren ahotsak inglesez dozena (ahotsak euskeraz ipintzia onena izango litzake, baina geixexa bezela igual, lan askotxo) ta, hasieran behintzat, motza (dragon quest, GTA ta holakuak traduzitzeko 8000 urte biharko liake). Nik ps2rako badakat holako batzuk (Worms 4, Tekken 5) ta horrek adibidez ezat iruritzen lan haundixa eukiko leukixenik (ez behintzat bestiakin konparauta).
Nik esan deten bezela, oaingoz ezin det, baina eitxeko konpromisua hartzen bada, laguntzen saiauko nitzake.
Hortik aparte, eztakitx enterauta zozten, baina okami, ps2rako eta wiirako ateatako jokua, erderaz etzeuenez atea kristona montau zan. Erdaldun asko minyuta sentitxu zian. Horretxikan, ezaten bate harritxuko beuran erderazko traduziua eingo baleue. Seguru-seguru etxen diharduela. kuriosidade bezela esan det, baina igual topatzen baldin baditxu zeintzuk dabizen hortan lanian, beurai galdetu ta informazio geixo eukiko genduke jokuak traduzitzeko ta hola. Neuri iruritzen, behintzat.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Abuztuaren 17a, 23:50:52
Neuaitorrekin ados nago, hobe litzake proba bezela edo entrenamentu gixa testu gutxiko jokoarekin haritzea. Ni proposatzen ditudanak batez ere DBZko Budokai 1 ps2rako, edo izango litzake, zeren nor ez du budokai batera euskaraz jolastu nahi???XDDD baino horietaz gain joko gehiago daude , Metal Slugeko edozein joko adibidez, SEIYA SANTUA ps2ko jokoak(gainera hau bikoiztu ahalko genuke euskarazXD)....
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 18a, 10:02:36
Idea ona, Taichisan, joko horrek ya aztuta nakazen.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Abuztuaren 18a, 12:32:33

Tutorialan arabera, lanik zailena jokoa aukeratzea da.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 19a, 00:45:21
Ba jokua bixkor aukeratzen bada, ta baldin badakat, jokua pasatzen hasi ta, pasau ahala, kuaderno batian traduzitzen hasi neike. Hori bai, hortako jokua setxuan aukerau biharko litzake, ta motza.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Abuztuaren 19a, 00:58:39
Neri oain momentuan burura etortzen zatenak honek dia:
-Metal Slug anthology
-Seiya santua (1. bakarrikan dakat, baina bueno)
-Naruto ultimate ninja (1 eta 2)
ta budokai lelengua nahiko neuke, baina nik 3.etik aurrea dakat eta horrek ya lan bastante dake.

Igual presaka nabilela pentsaukozue, baina eske zeoze nahi baldin bet ein setxuan izan biharko da, gero gabonak arte astirik eztetelako eukiko, ta orduan ere... Ta esan ditxut nere jokuak ba bajatzen ez ibiltzeko, astirik eztitx emngo daneako ta.
Listatikan aparte beste bat okurritzen bazatzue hola interesantia esan, ta esangoizuet ia aldeten eo ez.
Bixkorrei nabilela pentsatze bezue, abisa ta laga einget.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 00:57:09

PS3ko GTA IVra jolastu dot... eta gazteleraz be ez dauz ahotsak. Dana ingelesez da eta azpitituloak gazteleraz dekoz. Nik penmtsatu nendun gazteleraz izengo zirela ahotsak eta gauze danak. Holan izen ezkero... ordenagailuko GTA IV-a euskeratu leike ez? Azpitutuloak baino ez direz.
Izenburua: Er: Bideojokoak euskaratu
Egilea: NeuAitor Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 21:32:35
Ba bai, igual horixe onena. inoizko jokoik onenetakua da ta gainea ezteu eukiko lan haundirik, zapitituluak bakarrik dia-ta.