Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: unaitxo Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 19:32:53

Izenburua: Vicky Bikingoa eta Jainkoen Altxorra (2011) (Christian Ditter) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: unaitxo Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 19:32:53
VICKY BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA  -  WICKIE AUF GROßER FAHRT (2011)


(https://images.static-bluray.com/products/20/8398_1_large.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Alemania (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/ba/Flag_of_Germany.svg/20px-Flag_of_Germany.svg.png)
Generoa: Abentura / Komedia / Akzioa
Urtea: 2011
Zuzendaria: Christian Ditter
Gidoia: Runer Jonsson, Christian Ditter
Argazkia: Christian Rein
Musika: Jaro Messerschmidt, Nik Reich, Ralf Wengenmayr
Aktoreak: Jonas Hämmerle, Waldemar Kobus, Valeria Eisenbart, Günther Kaufmann, Olaf Krätke, Mercedes Jadea Diaz, Nic Romm, Sanne Schnapp, Jörg Moukaddam, Andreas Don Duering, Mike Maas, Christian Koch, Patrick Reichel, Hoang Dang-Vu, Paul Hahn
Ekoizpena:Constantin Film, Rat Pack Filmproduktion
Sinopsia: Noizko Vicky txikia benetako bikingoa? Horrek kezkatzen du Halvar buruzagia, Vickyren aita. Baina Sven Ikaragarriak Flake herrixkako buruzagia baitzen duenean Vickyk bere aukera izango du bere balioa erakusteko. Ordezko buruzagia den aldetik Tjure, Snorre, Urobe, Gorm, Ulme eta Faxe izeneko bikingo beldurgarriek osatzen duten askatze espedizioa zuzenduko du, baita Svenja ausartaren laguntza ere. Beldurraren lurmuturrerantz abiatzen dira eta hainbat gorabeheraren ondoren Svenen gaztelura helduko dira. Baina abenturak ez dira hor bukatuko, oraindik itsaso harrotuak, hondartza tropikalak eta basamortu izoztu eta arriskutsuak zeharkatu beharko dituzte jainkoen altxor ospetsua topatzeko.
Nota Filmaffinityn: 4,5



1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 96 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 2,23 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE) (https://mega.nz/file/CPYTkYTQ#ubIDM82Ykj72laXDbWmqexFBx4qMvf-1nDYOf_2a2fA)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*



2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 96 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,72 GB
Erresoluzioa: 576p
Esteka (MEGA - ONLINE) (https://mega.nz/file/8hEhRQiB#VGFeGH9TsgVk7oWlJq-I79vQohZSSQj74OeysmygqrY)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, film erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta filma eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*



3. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 96 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,63 GB
Erresoluzioa: 576p
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/file/kgdXkQAR#uFTKDO2McQaJDHGeiUhvL9v88592moRN7hHH_qb_nho)

Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 21:50:34
Jeitsi dut, unaitxo. Eskerrik asko. Primeran dago.

Jasotzeko pixka bat konprimitzen saiatuko naiz, besterik ez.

Segi horrela!!!  :pozik: :pozik:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: Godelet Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 21:53:02
Nik ere jaitsi dut. Eskerrik asko, Unaitxo!  :barre:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 23:13:39
Aportazio bikaina! Tamaina aldetik, niri 1,63 GB ateratzen zaizkit. Nire ustez, eta gustuak gustu, oso tamaina polita da irudi errealeko film batentzat. Nik bere horretan utziko nuke, ezer ikutu gabe.  :pozik:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Otsailaren 28a, 05:46:46
Formatoa 1024x576-koa du. Nire disko gogorra multimediak gehienez 720-ko zabalerokoak irakurtzen dizkit, beraz txikitu behar dut ikusi ahal izateko.  :puppy2:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Otsailaren 28a, 06:54:40
Ados. Ni tamainaz ari ninduan eta artxiboaren neurriei ez zieat erreparatu ere egin. :giveup:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: unaitxo Noiz: 2013ko Otsailaren 28a, 22:42:59
Ez nintzen irudiaren tamainan fijatu, geratu behar zen fitxeroaren tamaina ikusi nuen eta programaren aukeratan ez sartzearren nahiago izan nuen horrela utzi...

Hurrengorako kontuan hartuko dut irudiaren tamainarena...  :irri:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Martxoaren 01a, 00:06:40
Oso ondo dago dagoen bezala. Gero norberak (nik, adibidez) moldatu dezala bere gustora.  :baibai:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S/SF][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Martxoaren 01a, 01:21:15
SF-etik ere eskuragarri.  :barre:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Apirilaren 07a, 22:54:47
Artadi-ri esker MG-n ere eskura.
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Apirilaren 07a, 23:09:20
Bai, dirudienez, euskarazko bertsioari "Vickie eta Jainkoen altxorra" izena jarri zioteken, titulua euskaratzeko orduan baten bat inspiratua egongo huan inondik ere...Sagardo garaia ez ote zen orduan ere....
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: unaitxo Noiz: 2013ko Apirilaren 17a, 20:33:34
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Apirilaren 07a, 23:09:20
Bai, dirudienez, euskarazko bertsioari "Vickie eta Jainkoen altxorra" izena jarri zioteken, titulua euskaratzeko orduan baten bat inspiratua egongo huan inondik ere...Sagardo garaia ez ote zen orduan ere....

Inspirazioa hizkuntza guztietan jartzen dute, nik ez dut alemana ezagutzen, baina bertsio originalaren izenak Thor-i buruz hitz egin beharrean bidaiari buruz hitz egiten duela ematen du...
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Apirilaren 17a, 21:40:34
Aipamenaren egilea: unaitxo  Noiz: 2013ko Apirilaren 17a, 20:33:34
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Apirilaren 07a, 23:09:20
Bai, dirudienez, euskarazko bertsioari "Vickie eta Jainkoen altxorra" izena jarri zioteken, titulua euskaratzeko orduan baten bat inspiratua egongo huan inondik ere...Sagardo garaia ez ote zen orduan ere....

Inspirazioa hizkuntza guztietan jartzen dute, nik ez dut alemana ezagutzen, baina bertsio originalaren izenak Thor-i buruz hitz egin beharrean bidaiari buruz hitz egiten duela ematen du...

Bai, noski, txantxetan ari nintzen. Dirudienez, dexenteko titulu dantza egon da film honekin. Jatorrizko tituluak (Wickie auf großer Fahrt), itxura batera, "Wikyren bidaia luzea" edo antzeko zerbait esan nahi du. Baina horrekin batera, ingelesezko titulua ere eman zuten, honako hau: "Vicky and the Treasure of the Gods". ooooooh, hortaz, ez zegoen inspiraziorik ETB-ren aldetik, hitzez hitzeko itzulpena baino ez. Eta nik pentsatzen nuen behingoagatik inspirazio arrastorik bazegoela ETB-n nahiz eta sagardoaren laguntzaz izan, baina ez. Beste batean beharko du... Gero noski, "Vickye y el Martillo de Thor", gaztelerazko bertsioa ere badugu, hortaz, espainolak izan ote ziren txisposoak titulua berrizendatzeko orduan? Frantsesezko tituluari erreparatu ezkero: "Vic le Viking et le marteau de Thor", badirudi haiek ere (espainolak) itzulpena egitera mugatu zirela (ez dut uste alderantziz izan zenik).... Ez dut jarraituko, badirudi inpirazioz behintzat denok nahiko plako gabiltzala....
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: unaitxo Noiz: 2013ko Apirilaren 20a, 10:35:33
Konturatu nintzen izenburua aldatzen zela, baina ez nion garrantzirik eman... berez pelikula ripeatzean berdina gertatu zitzaidan, nola gelditu zen ikusterakoan euskarazko izenburuak Thorrekin zerikusirik ez zuela konturatu nintzen...  :irri:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: xbartola Noiz: 2015ko Urtarrilaren 12a, 19:24:14
Honekin ere gauza bera: ezin deskonprimitu, behin eta berriz eskatzen baitit pasahitza...
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: Godelet Noiz: 2015ko Urtarrilaren 12a, 20:29:58
2sharedetik...  :chaplin:
(Pelikula .7z formatoan dago eta 7zip (http://downloads.sourceforge.net/sevenzip/7z920.exe) programarekin deskonprimitu behar da. Pasahitza: EHE)

MEGAtik...  :chaplin:
(Pelikula .7z formatoan dago eta 7zip (http://downloads.sourceforge.net/sevenzip/7z920.exe) programarekin deskonprimitu behar da. Pasahitza: ab)
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: xbartola Noiz: 2015ko Urtarrilaren 13a, 14:09:48
Ez da kontra egiteagatik, Godelet, baina hain justu Solidfiles da arazorik eman ez didana...  :pailazo:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: Godelet Noiz: 2015ko Urtarrilaren 13a, 20:33:01
Egia da!  :ahozabal:

Nire kontu!  :trunks:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: Ainz Noiz: 2020ko Martxoaren 03a, 14:47:11
Mega eta 2shared-eko estekak erorita daude.
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: JuanDavid Noiz: 2020ko Maiatzaren 10a, 12:14:22
Jar dezakezu MEGA-ko esteka ere
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: JuanDavid Noiz: 2020ko Uztailaren 12a, 13:55:03
Kaixo, berriz ere eskatzen dizuet MEGA está bat jartzea, niri ez zait agertzen eta beste link-ak erabilita ezin dut filma ikusi ezta deskargatu ere
Izenburua: Er: Vicky Bikingoa eta Jainkoen Altxorra (2011) (Christian Ditter) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2022ko Urtarrilaren 22a, 14:38:20
1080p bertsioa gehitua eta fitxa eguneratua!
Izenburua: Er: Vicky Bikingoa eta Jainkoen Altxorra (2011) (Christian Ditter) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: petpunk Noiz: 2022ko Urtarrilaren 23a, 11:36:48
Aupa zuk!! Mila esker!!