Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Eskaerak => Gaiaren sortzailea: ikasle55 Noiz: 2013ko Ekainaren 02a, 21:38:14

Izenburua: Bagdadeko lapurra
Egilea: ikasle55 Noiz: 2013ko Ekainaren 02a, 21:38:14
Kaixo denoi.
Berria naiz web orrialde honetan, eta lehenik eta behin uste dut beharrezkoa dela bai sortzeileei bai parte hartzaileei eskerrak ematea egindako lan bikainagatik. Uste nuen txikitan ikusten nituen telesailak eta filmeak berriro ez nituela inoiz ikusiko.
Bide honetatik, eta ikusita norbaitek eskatu zuela jada post batean, hemen uzten dut nire "eskakizuna", kasualitatez norbaitek igo badezake.





Izenburura: Bagdadeko lapurra
(http://pmb.ldd.fr/azalak_besteak/1996_Bagdadeko_lapurra.jpg)



Izenburu originala: The Thief and the Cobbler - Arabian Knight
(http://1-ps.googleusercontent.com/h/www.pelispekes.com/caratula-pekes/166x250x6398-166x250.jpg.pagespeed.ic.MJliaQdjiT.webp)


Publikazio urtea: 1993
Publikazio urtea eukeraz: 199?
Zuzendaria: Richard Williams

Norbaitek kasualitatez aurkituko balu edo lortuko balu igotzea asko eskertuko nuke, txikitan oso gustuko nuen, eta gaztelerazkoa lortu ondoren, ñeee...... ez da gauza bera inondik inora.


Aldezaurretik miyesker  :keinu:
Izenburua: Er: Bagdadeko lapurra
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 07:31:54
Kaixo:

Guk bertsio hau daukagu: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2866.0

Ez da zuk nahi duzuna?

Hasinai-k ere beste bertsio baten bila dabil, zuk nahi duzuna seguruenik...
Izenburua: Er: Bagdadeko lapurra
Egilea: ikasle55 Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 10:03:07
Ez da ez da hori.
Baina bizitza honek buelta asko ematen ditu, eta kometarioa argitaratu eta segituan VHSa euskeraz zuen lagun batekin hitzegin nuen (jakin izan banu zuzenean berari eskatuko nioke).
Digitalizatzea lortzen badut, igoko dut Megara  :keinu:
Izenburua: Er: Bagdadeko lapurra
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Urriaren 27a, 18:54:47
Aipamenaren egilea: ikasle55  Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 10:03:07
Ez da ez da hori.
Baina bizitza honek buelta asko ematen ditu, eta kometarioa argitaratu eta segituan VHSa euskeraz zuen lagun batekin hitzegin nuen (jakin izan banu zuzenean berari eskatuko nioke).
Digitalizatzea lortzen badut, igoko dut Megara  :keinu:

Badaukat filme hau, gainera kalitate on xamarrean. Filmea APARTEKOA da. Oso ona, berezia.....Biharko igota.
Izenburua: Er: Bagdadeko lapurra
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2013ko Urriaren 27a, 20:04:53
uste duk nik ere jeitsiko dudala igotzen baduzu... irudia ikustean film ona zenaren oroitzapenak etorri zaizkit, baina ez nahiz akordatzen gertatzen denaz, beraz ikusi egin behar!  :osopozik:

Milesker Artadi!