Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: FHarlock Noiz: 2006ko Azaroaren 18a, 20:58:53

Izenburua: Informatika euskeraz
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Azaroaren 18a, 20:58:53
Zerrenda hau hastea tokatzen zen noizbait ere, euskeraz erabildaitezkeen programena. Ea piskanaka piskanaka, guztion artean zerrenda hau haunditzen dugun.





FIREFOX ETA ERLAZIONATUAK

Firefox nabegatzailea: http://www.librezale.org/mozilla/firefox/



Euskalbar: http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/

Forecast, eguraldia (instalatutako firefox hizkantzan dabil) http://forecastfox.mozdev.org/

Foxytunes musika kontrolatzailea (instalatutako firefox hizkantzan dabil)http://www.foxytunes.com/firefox/localized.html





WinAmp musika entzungailua:

http://www.winamp.com/

http://www.winamp.com/plugins/details.php?id=147899









JOKOAK:

Age Of Empires euskeratzeko beta partxea: http://aokromes.clanogre.net/phpBB2/viewtopic.php?t=416
Izenburua: Informatika euskeraz
Egilea: jonnydbz Noiz: 2006ko Azaroaren 18a, 22:04:53
Emule bera euskeraz dago.
Izenburua: Informatika euskeraz
Egilea: darko Noiz: 2006ko Azaroaren 19a, 12:30:09
Oker ez banago Windows XP ere badago euskaraz baina ez dakit non.



Panda antibirusa ere bai.



Eta Betizuk euskal futbol selekzioaren jokoa atera zuen (Euskal Herria Mundiala).
Izenburua: Informatika euskeraz
Egilea: jonnydbz Noiz: 2006ko Azaroaren 19a, 20:36:20
Lehen ahaztu egin zait jartzea, sarean badago euskarazko zuzentzaile ortografiko bat: Xuxen (http://www.xuxen.com).



Eta uste dut Office, OpenOffice.org eta Mac-eko Word X-entzat gehigarriak dituela, baina ez ditut erabili.
Izenburua: Informatika euskeraz
Egilea: jonnydbz Noiz: 2006ko Azaroaren 23a, 00:01:19
Flashget (http://www.flashget.com/) deskarga kudeatzailea ere euskaraz jar daiteke.



View --> Language --> Get Additional/Update language pack-en klik egin eta Basque aukeratu (ez naiz gogoratzen Basque edo Euskara jartzen zuen)



Gero View --> Language --> Basque eskuragarri egongo da.
Izenburua: Re: Informatika euskeraz
Egilea: darko Noiz: 2006ko Azaroaren 27a, 19:48:58
- "Xake zakurtzarrari" xake-jokoa
- "Bertsoen mundua" izeneko cd bat bazen, lehengo eta oraingo bertsolari garrantzitsuenen datuak, bertso famatuak, doinuak eta abar zituen.
- Opentrad itzultzailea, baina askoz hobe ez erabiltzea oraingoz.
- www.hiztegia.net (http://www.hiztegia.net)-en agertzen diren hiztegi guztiak
- Wikipedia ere badago euskaraz, nahiz eta nahiko azpigaratua dagoen gaur egun.

Eta www.librezale.org (http://www.librezale.org) helbidean azaltzen dira beste programaren batzuk euskaraz.
Izenburua: Re: Informatika euskeraz
Egilea: Barbadil Noiz: 2006ko Abenduaren 03a, 14:23:16
IZarc deskonprimagailua ere euskaraz dago. Honekin X artxibo formatu batetik beste batera pasa ditzazkezu, Nes-eko ROM-ak 7z-tik zip-era pasatu behar nituenean aurkitu nuen. Bikaina!!
Izenburua: Re: Informatika euskeraz
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Abenduaren 17a, 21:58:21
http://www.dinux.org/ (http://www.dinux.org/)

Euskara hutsezko sistema eragilea
Zer da DINUX ?

Dinux Gasteizko Diocesanas Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Institutuaren sistema eragilea da. Izenaren edo ?D? hitzaren jatorria bikoitza da: Alde batetik Diocesanas Linux hitzetatik eta bestetik D ereduko sistema eragilea. Dinux Knoppix eta Metadistros proiektuetan oinarritutako sistema eragile bat da, gure lehenengo helburua euskara hutsezko sistema eragile bat egitea zen. Gure eskolako beharrak direla eta gaztelaniazko bertsioa ere plazaratzea erabaki dugu.

Live-CD bat da, beraz ez dugu gure disko gogorrean ezer instalatu behar; sistema eragilea eta aplikazioak zuzenean Cdtik memoriara eramaten dira. Honek ordenagailu batetan inongo aztarnarik utzi gabe erabiltzea ahalmentzen du, bertan instalaturik dauden sistema eragile eta fitxategiekin harremanik eduki gabe. Honetaz gain Dinuxek disko gogorrean CD-aren edukia instalatzeko aukera ematen du (Windows ezabatu gabe).


Dinux erabiltzeko egin behar den gauza bakarra zera da: CD-a ordenagailuan sartu eta ordenagailua piztu. Ordenagailua konfiguratu egin behar da Cdtik zuzenean hasteko hori ordenagailuen BIOSean konfiguratzen da, Boot Secuence atalean.
Zein sofwarea dago instalatuta Dinux-en ?

Linuxen 2.6.17 kernela eta Debian (www.debian.org) sisteama eragilean dauden tresnen gain CDan hurrengo programak aurkitu ditzakegu:



    *

      KDE 3.5.2 idazmahaia
    *

      OpenOffice 2.0 :
          o

            Testu prozesadorea.
          o

            Kalkulu orria.
          o

            Marrazketa bektoriala lantzeko tresna.

    *

      HTML editorea
    *

      Aurkezpenak lantzeko tresna.

    *

      Gimp 2.0: Argazkiak kudeatzeko programa.


    *

      K3b: CD eta DVDak sortu eta kopiatzeko tresna.
    *

      Firefox eta Konqueror: Nabigatzaileak.
    *

      Thunenbird: Posta elektronikoa kudeatzeko tresna.
    *

      Xmms: X sistema multimedia MPEG eta MP3 fitxategiak ikusi eta entzunteko
    *

      Internet sarbiderako programak.
    *

      Sarea kudeatzeko tresnak
    *

      Guztira 900 programa baino gehiagoz osturik dago.



Sistemaren Beharrak

    *

      CPU Intel edo bateragarria (i486 edo gainekoa),
    *

      32 MB ram testu modurako, eta gutxienez 82 MB KDErekin modu grafikoarentzako. (Ofimatika aplikazioak erabiltzako 128 MB),
    *

      CD-ROM/DVD irakurgailua (IDE/ATAPI, Firewire, USB edo SCSI),
    *

      txartel grafiko arrunta SVGArekin bateragarria,
    *

      Sagu estand seriea edo PS/2, edo IMPS/2rekin bategarria den USB bat.
Izenburua: Re: Informatika euskeraz
Egilea: Itziar Noiz: 2007ko Martxoaren 14a, 20:09:12
esteka interesgarria hemen http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/zerrenda.html (http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/zerrenda.html).

windows XP euskaraz jartzeko behar dena ere bertan aurkituko duzue.
Izenburua: Re: Informatika euskeraz
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Martxoaren 14a, 21:44:09

Ongi etorri Itziar. Ba oin ez dekot asti askorik begiratzeko, baina begiratu bat emongo dotzet gerorau, ze Windowsa euskeraz jartzearen ideia gustatu dast. :thumbsup Eskerrikasko.
Izenburua: Re: Informatika euskeraz
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Martxoaren 25a, 18:07:21

Begiratzen ibili naz, gauza nahiko dagoz. Bajatzen nabil omnipage pro euskeratzekoa, sinonimoen hiztegia worderako, xuxen zuzentzailea eta linux euskeraz bebai. Vistaz nik uste paso ingo dotela eta linuxera pasa. Apurka apurka ezagutzen joan nahi dot.
Izenburua: Er: Re: Informatika euskeraz
Egilea: danbo Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 17:58:43
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Martxoaren 25a, 18:07:21

Begiratzen ibili naz, gauza nahiko dagoz. Bajatzen nabil omnipage pro euskeratzekoa, sinonimoen hiztegia worderako, xuxen zuzentzailea eta linux euskeraz bebai. Vistaz nik uste paso ingo dotela eta linuxera pasa. Apurka apurka ezagutzen joan nahi dot.

nik ubuntu 10.10 erabiltzen dut, euskaraz, hasiera hasieratik, istalaziotik, hizkuntza aukeratzeko eskatzen dizunean izugarri luzea den hizkuntza-zerrenda bat agertzen da, Esperantoa barne XD (3 pisukideok ubuntua erabiltzen dugu, haiek katalanez)

firefox-a, Gimp-a, Open office-a,.. euskaraz

windows-arekin batera daukat ordenagailuan, linux-ek onartzen ez dituen programak erabiltzeko soilik daukat windows 7a... eta gero eta gutsiago erabiltzen dut.
erosoagoa, bizkorragoa, eta "espere mientras se instalan las actualizaciones, no apague la consola 3% completado..." zabor guzti hori entzun gabe... XD
Izenburua: Er: Informatika euskeraz
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 18:39:13
Kaixo Danbo:

Ni ere Ubuntu 10.10-ekin nabil (Ez zait gustatzen Unity ez eta Gnome3 ere). Saiatu al zara Windows-ak (Xp edota 7) Virtualbox-en bidez erabiltzen? Bi sistemak batera eduki beharrean Windows-ak Ubunturen barruan sartu eta erosoagoa da ordenagailua berpiztu beharrean windows-a erabili behar duzunean.
Izenburua: Er: Informatika euskeraz
Egilea: danbo Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 19:45:16
ez nuen ezagutzen zumarra, milaesker!
hala ere, ez du windowsa irekitzen lortzen, konfigurazio akatsen bat egingo nuen.. :(
windowsaren emulatzaile baten antzekoa da ezta?
Izenburua: Er: Informatika euskeraz
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 20:14:28
Bai, eta oso ona gainera. Nik XP eta 7 dauzkat probat egiteko eta beste XP andrearentzat. Azken bertsioa (32 bit):

http://download.virtualbox.org/virtualbox/4.1.8/virtualbox-4.1_4.1.8-75467~Ubuntu~maverick_i386.deb

Instalatzeko prozesuan zer arazo duzu? Bestela bideotutorial bat egingo dut.
Izenburua: Er: Informatika euskeraz
Egilea: danbo Noiz: 2012ko Urtarrilaren 23a, 00:13:26
virtualboxa irekitzerakoan, ordenagailuaren izena eskatzen du, ni, windowsen sartu naiz eta bertako sistemako informazioan jartzen duen izena jarri dut virtualboxen, windows 7 aukeratu, eta aurrera.

gero memoria tamaina bat aukeratzeko eskatzen du, gomendatzen duena 512MB aukeratu eta aurrera.

ondoren disko gogor birtual baten irudia sortzeko eskatzen dit, edo esistitzen den bat aukeratzeko(ez da bat ere ez agertzen aukeran, beraz berria sortzeko aukera egin dut).
dynamical-storage edo fixed storage-en artean aukeratzerakoan dynamic aukeratu dut.
20GB eman dizkiot.

dena amaitu ondoren, virtualboxen hasiera pantailan, windows7 ko sesioa irekitzeko aukera daukat, baino hasi baino lehen errore pantaila bat agertzen zait.
AipatuHuts aitordanboPC makina birtualarentzat saio bat irekitzean.
UUID {3538cee8-8879-4f29-acd5-9beaeab30480} of the medium '/home/aitordanbo/.VirtualBox/HardDisks/aitordanboPC.vdi' does not match the value {0d432481-a456-47f9-a0cc-629d62411020} stored in the media registry ('/home/aitordanbo/.VirtualBox/VirtualBox.xml').


arazoaren konponbidea ba al daukazu?

EDIT: berriro egin dut prozesu bera, baina oraingoan "fixed" aukeratu dut. install-wizard bat ireki zait, eta isntalazio euskarria eskatzen dit, abierazle bat. cd/dvd batean. windows-en cda da? ez daukat.... :(
Izenburua: Er: Informatika euskeraz
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 23a, 07:14:18
Ok.

Oraingoz behar duzuna da sortu zenuen makina horrek ezabatu. Eta, gero, behar duzuna da Windows 7 (edo XP) .iso artxibo batean edo CD-DVD batean. Hasierako izenarena "Windows 7" edo nahikoa da, beste guztia ondo doa; zenbat Ram duzu ordenagailuan? Windows 7-k gb1 behar du ahal bada, baina nik guztira 2 ditut eta horregatik 768 mb. jartzen dut (erdira iristea ez da komeni). Baina gero, esandakoa .iso edo DVD-a behar duzu... e-muletik saiatu (jeitsi nuen 3,7 gb.ko .iso artxiboa). Bestela lagun batekin edo ea lortzerik duzun.
Izenburua: Er: Informatika euskeraz
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 23a, 10:10:51
Bideotutoriala:

http://www.youtube.com/watch?v=ayOBVpEcahk
Izenburua: Er: Informatika euskeraz
Egilea: danbo Noiz: 2012ko Urtarrilaren 23a, 13:05:05
milesker!!
oraingoan bai! lortu duuut!!!XD
programak instalatzeko etab. arazorik ez ezta?
Izenburua: Er: Informatika euskeraz
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 23a, 13:28:55
Zorionak!!!

Ez. Berdin, berdin. Zerbait usb-ren bidez lotuta baduzu ordenagailuan eta erabili nahi baduzu, hau egin behar duzu: (Aitortu behar dut nik gazteleraz dudala).

Sistema>Administración>Usuarios y grupos>Ajustes avanzados (Desbloquear)>Privilegios de usuario> eta markatu "Montar sistemas de archivo de espacio de usuario (Fuse)" eta "Usar la solución de Virtualización de VirtualBox".

Ordenagailua berpiztu eta zure makina birtuala martxan dagoenean: Dispositivos>Usb> eta markatu ahal izango duzu erabili nahi duzuna (pen drive, inprimagailua, etab.).

Nik oso gutxi erabiltzen ditut ditudan XP-a eta 7-a modu honetan, baina hor daude. Jadanik ez naiz ateratzen Ubuntutik.

Nahi duzuna, begiratu aurrena Google-en (dena baitago) eta, ez baduzu aurkitzen, galdetu lasai.
Izenburua: Er: Informatika euskeraz
Egilea: anbotoko.mari Noiz: 2014ko Otsailaren 06a, 23:44:24
Barkatu berriz ere (egun hauetan bajan nago eta gaur igertzen da egunean zehar deskantzatu dudala... bestela umeekin lo gelditzen naz 21:00 etan) gaur esan bezala bajan nengoela sarean ibili naz gauzak bilatzen eta kasualitatea hauxe aurkitu dut.
Ez dakit ezagutzen duzuen baina oso interesgarria iruditu zait, ala ere ez nekien firefox euskaraz erabil zitekeenik eta agian ez dauka horrenbesteko garrantzirik ala ere hortxe doa: gure ordenagailuak egiten duen lehenengo ping-a (ala deitzen dira ezta?)euskeraz egin dezan nabigatzaileak nola konfiguratu azaltzen dute bertan. Nahiz eta nabigatzailea bera euskeraz erabiltzerik ez egon.

interneten ere lehenengo hitza euskeraz

http://nabigatueuskaraz.com/kanpaina


eta azkenik ea hau zer iruditzen jatzuen

http://softkat.ueu.org/software/azpitituluak_euskaraz__trukerako_webgunea.html
UEUk argitaratzen duen katalogoa hemen aurkitu daikezue
http://softkat.ueu.org/index.html