Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2014ko Martxoaren 16a, 23:19:32

Izenburua: www.lolabits.es
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Martxoaren 16a, 23:19:32
Orain dela egun batzuk beste foro batean gomendatu didate zerbitzari hau. Zerbitzariak Estatu Batuetan ditu kokatuak, baina jatorriz Espainiarra da. Sare sozial moduan funtzionatzen du, amaigabeko biltegiratze espazioa eskainiz eta igoera eta deskarga abiadura apartarekin

ABANTAILAK:

Doakoa da.
Ez du captcharik.
Gaztelaniaz dago, ulertzen erraza hortaz
Fitxeroak ez dituzte luzaroan deskargatu ez dituztelako ezabatzen.
Abiadura aparta.
Espazio amaigabea

DESABANTAILAK

Erregistraturik egon behar da bertatik deskargatu ahal izateko (4shared.com ekin bezala)
Igotzen dugun guztia gure kontuan agerian geratzen da. Edonor gure profilean sartu ezkero. bertan igota daukagun guztia aurki dezake. Fitxeroak pribatu bezala ezarri daitezke, baina ez dakit pribatutasuna norberarentzat gordetzean datzan, edo zerrenda publikotik at uztea, eskuragarri loturen bitartez bakarrik egonez.
Deskarga bat geratu ezkero, berriro martxan jarri ondoren hasieratik hasten da, geratu den une berberetik hasi beharrean.

Dagoeneko JDOWNLOADERRERA barneratua izan da. Laster izango da programa bertatik fitxeroak deskargatzeko gai.

www.lolabits.es

Ea zer iruditzen zaizuen.
Izenburua: Er: www.lolabits.es
Egilea: fofitxiki Noiz: 2014ko Martxoaren 17a, 23:06:19
Aukera ona ematen du, probak egiten ibili naiz eta karpetei pasahitza jartzeko aukera dago, horrela interesatzen zaigun jendeak bakarrik ikus ditzake artxiboak eta ez mundu guztiak. Copyrigth-ekin arazoak ez edukitzeko artxiboak zifratuta igotzearekin arazoa konponduta geratzen da. Hala ere, norbaitek artxiboak denuntziatzen baditu, orri espaƱola izanda, segituan kenduko dituzte. Nik pertsonalki nahiago ditut mega-ko 100 kontu egin eta artxiboak seguru eduki, hona igotzen arrixkatu baino.
Izenburua: Er: www.lolabits.es
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Martxoaren 18a, 15:09:43
Nik kontu bat egin dut baita porseakaso, baina baliteke soilik gauza puntualetarako erabiltzea, nik ere nahiago ditiat Megako segurtasun hori.
Izenburua: Er: www.lolabits.es
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Martxoaren 18a, 23:52:07
Aipamenaren egilea: fofitxiki  Noiz: 2014ko Martxoaren 17a, 23:06:19
Aukera ona ematen du, probak egiten ibili naiz eta karpetei pasahitza jartzeko aukera dago, horrela interesatzen zaigun jendeak bakarrik ikus ditzake artxiboak eta ez mundu guztiak. Copyrigth-ekin arazoak ez edukitzeko artxiboak zifratuta igotzearekin arazoa konponduta geratzen da. Hala ere, norbaitek artxiboak denuntziatzen baditu, orri espaƱola izanda, segituan kenduko dituzte. Nik pertsonalki nahiago ditut mega-ko 100 kontu egin eta artxiboak seguru eduki, hona igotzen arrixkatu baino.

Salaketa bat eginez gero, edozein zerbitzarik ezabatzen ditu fitxategiak. MEGAK batez ere, salaketa pare bat jaso dituzten kontuak guztiz ezabatzen ditu abisatu gabe.
Izenburua: Er: www.lolabits.es
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Abuztuaren 26a, 12:05:12
5 hilabete geroago, gai hau berpizten dut zerbitzari honetan eman diren aldaketak azaltzeko. Dagoeneko ez da beharrezko erregistraturik egotea bertatik gauzak jaisteko. Zerbitzaria guztiz egokia da Jdownloader bitartez jaisteko, eta jende guztiarentzat publikoki elkarbanatu nahi ez ditugun fitxeroak pasahitz bitartez babes daitezke. Igoera eta jaitsiera abiadurak apartak dira.

Nik beste aukera bat emango nioke. Gainera, hau bezalako web orri gehiago agertzen ari dira: Abelhas.pt , http://minhateca.com.br/ eta http://copiapop.es adibidez.