Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 16:51:35

Izenburua: DRAGOI BOLA Z JAINKOEN BATAILA IKUSTEKO TOPAKETA!
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 16:51:35
Aupa lagunok!
Badakizuenez Maiatzak 30,31, eta Apirilak 1ean estreinatuko da DRAGOI BOLA Z JAINKOEN BATAILA filmea euskaraz MAX OCIO CINESA aretoetan (Barakaldo).
Bizkaitar guztiei zuzenduta dago topaketa hau, Larunbata 31ean geratuko ginateke goizeko 12etan ASIOko Metro geltokian, guztiok batera MAX CENTERrera juteko eta han bertan jateko, Azkenik, bostak aldera, zinema gurea egigo genuke.
Euskal Encodingsen partaide asko gara dragoi bola zaleak garenok eta horregatik zerrenda egitea pentsatu dut, jakiteko nortzuek etorriko diren filmea ikustera eta topaketa honetara, orduan, hasi esaten nortzuk etorriko zarete!! :goku:
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z JAINKOEN BATAILA IKUSTEKO TOPAKETA!
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 18:40:05
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 16:51:35
Aupa lagunok!
Badakizuenez Maiatzak 30,31, eta Apirilak 1ean estreinatuko da DRAGOI BOLA Z JAINKOEN BATAILA filmea euskaraz MAX OCIO CINESA aretoetan (Barakaldo).
Bizkaitar guztiei zuzenduta dago topaketa hau, Larunbata 31ean geratuko ginateke goizeko 12etan ASIOko Metro geltokian, guztiok batera MAX CENTERrera juteko eta han bertan jateko, Azkenik, bostak aldera, zinema gurea egigo genuke.
Euskal Encodingsen partaide asko gara dragoi bola zaleak garenok eta horregatik zerrenda egitea pentsatu dut, jakiteko nortzuek etorriko diren filmea ikustera eta topaketa honetara, orduan, hasi esaten nortzuk etorriko zarete!! :goku:
Nik neuk itxaron egingo dut zerrenda definitiboa egon arte, eta ahal dela Donostian ikusi nahi dut ze aspaldian ez naiz joan. Gainera niri Barakaldo urruti geratzen zait, Ansiora joaten guztira 100 minutu erraz, eta Donostiara autobusak zuzenean dauzkagu hemendik. Hori bai, ni Donostiara banoa ostiralean izango litzateke, ze asteburuetan autobus zerbitzua murriztu egiten dute eta egunean bi bakarrik daude, zein baino zein ordutegi txarragoarekin.

EDIT: Begira egon naiz eta igandean ere izan daiteke, ordutegi ona dago.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z JAINKOEN BATAILA IKUSTEKO TOPAKETA!
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 20:44:20
Leku gehiago esaten badira hemen posteatuko dugu eta Gipuzkoa ta araba aldeko arduradunak beharko ditugu topaketa egin ahal izateko ;)
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z JAINKOEN BATAILA IKUSTEKO TOPAKETA!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 23:04:38
Hau ikusi dut Ramen para dos blogean:

AipatuEl estreno español de Dragon Ball Z: Battle of Gods se hará en formato platform, empezando primero en Cataluña y País Vasco el 30 de mayo para, posteriormente, ser estrenada en otras Comunidades de la geografía española. En ambas Comunidades la película se estrenará tanto en versión Castellana como en versión Local. Las proyecciones de la misma tendrán lugar los días 30 y 31 de mayo y 1 de junio, pudiendo realizar ya la pre-venta de entradas en algunas de estas salas.
Galdera bat, zer da platform formatu hori?
Espero dut hemen lehentasuna euskarari ematea, bestela iseka egitea bezala izango da...

http://ramenparados.blogspot.com.es/2014/04/listado-salas-de-cine-por-ahora-se.html
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z JAINKOEN BATAILA IKUSTEKO TOPAKETA!
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Maiatzaren 01a, 00:41:44
Nik uste dut filmea bi hizkuntzetan emitituko dela lehengo eta behin euskadin ya katalunian egun bereetan, eta egia esan banuen susmoa hori egingo zutelarik eta niri ondo iruditzen zait, horrela bi bertsioak ikusteko aukera edukiko dugu (batez ere nire neskalaguna euskaraz gutxi dakielako ta horrela ostiralean gaztelaniaz ikustera jun gaitezke ta larunbatean euskaraz ikustera^^)