Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aritz182 Noiz: 2014ko Uztailaren 15a, 11:24:52

Izenburua: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Aritz182 Noiz: 2014ko Uztailaren 15a, 11:24:52
Hemen duzue informazio guztia!
Pinta ederra Toriyamarekin!

http://www.animenewsnetwork.com/news/2014-07-15/dragon-ball-z-gets-new-2015-film-by-creator-toriyama/.76681 (http://www.animenewsnetwork.com/news/2014-07-15/dragon-ball-z-gets-new-2015-film-by-creator-toriyama/.76681)
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Uztailaren 15a, 13:29:02
Ez daukat garbi informazio hau hemen egon behar denik...

Animazio serieak > D > Dragoi Bola
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Uztailaren 15a, 19:06:54
Non bestela? Nik igoera foroa igoeretarako utziko nuke. Film berri hau momentuz ez denez igoko, hemen ondo dagoela uste dut. Eta bestela Hizketa Txokoa > Animazio Filmeak
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Uztailaren 15a, 21:43:16
Lehen igoeretan egon delako dio.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Uztailaren 15a, 23:32:53
Aaaaaaaaaaaaaa, ondo orduan XD
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Uztailaren 17a, 14:45:21
Espero dugu Zineuskadik begia jarri izana eta 2016an zinemetan nahiz ta ez eduki behintzat bikoiztea ere Euskaraz. :goku:
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Uztailaren 17a, 17:49:59
Beno, dena bezala, denborarekin ikusiko dugu zer gertatuko den. DBK bikoiztea ez nuen espero (atal berriak bikoiztuko ote dira?), are gutxiago azken film hau. Bikoizketa egiteko itxaropena ez dut galtzen gutxienez, nork daki, unea heltzean jakingo dugu.

Eta filmaren inguruan ea ganorazko zerbait ateratzen den!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Uztailaren 23a, 22:03:03
Ematen duenez filmaren irudi pare bat atera dira:
http://www.youtube.com/watch?v=tEKBm8ARtG0&

Animazio kutrea izango duela ematen du...
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Uztailaren 25a, 13:23:18
Trailerra gaztelerazko azpidatziekin:
https://www.youtube.com/watch?v=3jwoAUBSGyg

edit: eta filmaren web-gune ofiziala: http://www.dragonball2015.com/
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Uztailaren 25a, 19:11:00
Autorea Akira Toriyama dela jartzen dute kriston gauza pozgarria izango bailitzan. Gaur egun berri txarra da hori.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Uztailaren 26a, 00:06:01
Auskalo, datorren urtean jakingo dugu zelan modukoa izango den.

Webaren onena Shenronen irudia (http://www.dragonball2015.com/images/img_01.jpg) da!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Azaroaren 17a, 17:53:22
Gauzak konfirmatzen hasi direla dirudi:
Primera imagen visual y más detalles de Dragon Ball Z: Fukkatsu no F (http://ramenparados.blogspot.com.es/2014/11/primera-imagen-visual-y-mas-detalles-de.html)

(http://www.blogiswar.net/wp-content/uploads/2014/11/Dragon-Ball-Z-F-01-720x1068.jpg)
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Azaroaren 17a, 19:53:36
Badaukagu putada hitzela euskaraz bikoizten bada, hots, Freezer eta Bills Peio Artetxek egiten bait du....
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Azaroaren 17a, 22:22:16
Ba film horrentzat fitxatu ezazue Joxe Felipe XD

Eta bikoizten dela jakiten bada, etzazue isilpean gorde alproja halakoak!!!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Azaroaren 18a, 16:08:34
Ikusita nolako labankadak idatzi zituen Alfa Picturesek Jainkoen Batailaren ikusle kopuruarengatik... ez dut ezer itxaroten.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Azaroaren 21a, 09:31:40
Joxe Felipek aspaldi ez du bikoizketa lanetan haritzen eta entzunda dudanez orain dauden bikoiztetxeekin ez ditu ezta ikusi egin nahi... Nik uste honena Peiok berriz Freezerren ahotsa egitea ta Billserako baliteke Josu Mitxelena autatzea, edo Iñigo Puignau, Peiorekin antzekotasun bat eduki dezan....
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Abenduaren 05a, 23:00:33
Ziurrenik jada ikusita izango duzue, eszena batzuk irten dira:
https://www.youtube.com/watch?v=Yu_nSVsusFQ
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Uztailaren 31a, 21:52:04
Film berria euskaraz bikoiztuko da? Hemen ez du ezer jartzen:
http://ramenparados.blogspot.com.es/2015/07/titulo-y-poster-oficial-de-dragon-ball.html

La película llegará a las salas de cine españolas el 6 de noviembre, cuyo proceso de doblaje en Castellano y Catalán comenzará el próximo mes de septiembre.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Abuztuaren 01a, 00:37:57
Konfirmatuta dago Euskaraz bikoiztuko dela, baina RAMENPARADOSeko "lagunek" antza, arazoa daukate Euskal Herriko edozerekin, ez da lehen aldia ta ez da kasualitatea euskarari buruz ezer ez esana.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Abuztuaren 01a, 12:36:54
Ez nekien hori ba...

MisionTokyon irakurri dut aurreko filmaren bertsio luzea ere lizentziatu dutela eta ziurrenik film berriaren bikoizketan bikoiztuko direla zati berriak. Hemen ere gaztelera eta katalana aipatzen ditu, baina euskara ez.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Abuztuaren 08a, 14:20:37
Gauza da bertsio luzatua ez dela Euskaraz bikoiztuko, alajaina, batez be, Zineuskadi bikoizketaz arduratzen ez badira ez da bikoiztuko euskaraz. Horrela funtzionatzen dau SELECTA VISION madarikatuak.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Urriaren 21a, 17:08:33
*La versión extendida en euskera tiene las nuevas escenas en VOSE

http://i.imgur.com/QrNNezt.jpg

Subak euskeraz edo gazteleraz izango dira?
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Urriaren 21a, 22:13:36
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2015ko Urriaren 21a, 17:08:33
*La versión extendida en euskera tiene las nuevas escenas en VOSE

http://i.imgur.com/QrNNezt.jpg

Subak euskeraz edo gazteleraz izango dira?
Gauza jakina zen. Euskarazko bikoizketa existitzen bada ZinemaEuskadiri esker da, eta honek ez lioke errendimendurik aterako eszena horiek bikoizteari.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Urriaren 23a, 19:34:28
Bai, baina subek kezkatzen didate.

Film berriaren trailerra hemen ikus daiteke:
http://www.diariovasco.com/culturas/cine/201510/23/dragoibola-berpiztua-filmaren-aurrerapena-20151023095642.html
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Urriaren 23a, 23:17:21
Freezerri ahotsa mantendu diote eta Billsi Satan Jaunarena jarri diote. Kontuan izanda Freezer pelikula honetan bakarrik agertuko dela, berari aldatu behar zioten ahotsa.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: egoninobi Noiz: 2015ko Urriaren 25a, 13:38:46
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2015ko Urriaren 23a, 23:17:21
Freezerri ahotsa mantendu diote eta Billsi Satan Jaunarena jarri diote. Kontuan izanda Freezer pelikula honetan bakarrik agertuko dela, berari aldatu behar zioten ahotsa.

Ba ni asko poztu naiz Freezerri ahotsa mantendu diotelako. Primeran geratzen zaio Usoppen ahotsa  :rock:
Billsen ahotsa apur bat arraro geratzen da, baina hobe horrela nire ustez.

Trailerra primeran dago. Ikusten da euskarazko bikoizketak baduela talentu bikaina, nahiz eta ez duten behar bezala aprobetxatzen...

Dena dela ni ja galduta nago. Katalanez diote 5, 6, 7 eta 8an emango dutela zinemetan... Hemen berriz 6an bakarrik... Zertan geratzen gara?
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Urriaren 25a, 16:46:19
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Urriaren 25a, 13:38:46
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2015ko Urriaren 23a, 23:17:21
Freezerri ahotsa mantendu diote eta Billsi Satan Jaunarena jarri diote. Kontuan izanda Freezer pelikula honetan bakarrik agertuko dela, berari aldatu behar zioten ahotsa.

Ba ni asko poztu naiz Freezerri ahotsa mantendu diotelako. Primeran geratzen zaio Usoppen ahotsa  :rock:
Billsen ahotsa apur bat arraro geratzen da, baina hobe horrela nire ustez.

Trailerra primeran dago. Ikusten da euskarazko bikoizketak baduela talentu bikaina, nahiz eta ez duten behar bezala aprobetxatzen...

Dena dela ni ja galduta nago. Katalanez diote 5, 6, 7 eta 8an emango dutela zinemetan... Hemen berriz 6an bakarrik... Zertan geratzen gara?
Trunksi ere ahotsa aldatu diote. Nola hitz bat eta garrasi bat bakarrik egin behar dituen seguru ez ziotela betiko bikoizleari deituko espreski hori bakarrik bikoizteko.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Urriaren 25a, 21:19:43
Dakizuenez Iker Diaz laguna dut ta asko arritu zitzaidan ambienteak egiteko konbokatu izana, baina "FREEZER!!" madarikatu horretarako egin ez izana ta horretarako Xabi Alkiza jartzea. Argi ta garbi geratzen da K2000ko bikoizleak ez daudela oso egokituak Mixerren, Irusoinek orain dela urte bat itxi zuenetik ta plantilla guztia jarri beharragaitik. Take puta bat zen dena den! Ez zuen ezer kostetan baina.... Seguru ahaztuta izango zutela oso... Nire ustez, garraxi hori egiteko esango diot Ikerri ta hori jarriko dugu hemen igotzen den bertsioan zeren....
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Urriaren 25a, 21:24:16
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2015ko Urriaren 25a, 21:19:43
Dakizuenez Iker Diaz laguna dut ta asko arritu zitzaidan ambienteak egiteko konbokatu izana, baina "FREEZER!!" madarikatu horretarako egin ez izana ta horretarako Xabi Alkiza jartzea. Argi ta garbi geratzen da K2000ko bikoizleak ez daudela oso egokituak Mixerren, Irusoinek orain dela urte bat itxi zuenetik ta plantilla guztia jarri beharragaitik. Take puta bat zen dena den! Ez zuen ezer kostetan baina.... Seguru ahaztuta izango zutela oso... Nire ustez, garraxi hori egiteko esango diot Ikerri ta hori jarriko dugu hemen igotzen den bertsioan zeren....
Foro hau gero eta maila gehiago lortzen ari da, bikoizketa esklusiboekin eta!
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Mua_2001 Noiz: 2016ko Maiatzaren 10a, 18:45:47
Ba al dakizue dragon ball kai the final chapters euskerara bikoiztuko den?
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Maiatzaren 11a, 08:40:50
Aipamenaren egilea: Mua_2001  Noiz: 2016ko Maiatzaren 10a, 18:45:47
Ba al dakizue dragon ball kai the final chapters euskerara bikoiztuko den?
Badakigu ez dela egin eta ez direla egiten ari.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - 2015 - Filme Berria
Egilea: Mua_2001 Noiz: 2016ko Urriaren 21a, 22:07:45
Asi egin dira dragon ball kai the final chapters bikoitzen Katalunian. Ea Etb-k berdina egiten duen.