Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2014ko Abuztuaren 25a, 17:10:17

Izenburua: Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Abuztuaren 25a, 17:10:17
Irakurri ezazue honako artikulua:
http://www.eitb.com/es/television/detalle/2491272/cine-euskera--peliculas-internacionales-ciclo-cine-vasco/
Izenburua: Er: Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Abuztuaren 25a, 19:34:38
Ea egia den, eta grabagailuari hautsa kentzeko aukera ematen diguten!!!
Izenburua: Er: Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2014ko Irailaren 02a, 11:24:30
atzo "Ander" bota zuten, eta ostegunean "Gran torino" botako dutela uste dut. uda guztiko kamera ezkutuen ondoren ea programazioa ikusteko moduko film telesail edo programez betetzen duten
Izenburua: Er: Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Irailaren 03a, 12:53:09
Hasi dira dagoeneko haien hitza zapuzten. Songorka4 esan bezala astelehenean ANDER filmea bota zuten, biharko GRAN TORINO dago jarrita baina.... ia, uste dudala ez direla enteratzen.... ASTELEHENEAN ATZERRIKO ZINEMA ETA OSTEGUNETAN EUSKAL ZINEMA emitituko zutela esan homen zuten, orduan ze ostiara jolasten dabiltzate??? Eta tamalgarriena da ni betatuta nautela Facebooken honelako gauzak salatzeagaitik!!

Datorren astean (8.an esan zuten behintzat) ORIGEN emitituko dute Euskaraz bikoiztuta, ia zer egiten diguten....
Izenburua: Er: Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2014ko Irailaren 08a, 21:12:59
Gaur asier eta biok filma 22:25 etan ETB1en ikusi nahi duenarentzat, estreinaldia uste dut...

Dirudienez Astelena bertako zinearentzat eta osteguna bikoizketentzat
Izenburua: Er: Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Irailaren 09a, 10:18:32
Momentu bat.... nola demontre emititu dute ASIER ETA BIOK ETB1en Gaztelaniaz euskarazko azpitituluekin??? WTF??
Filme hau, gogoan daukat DVDan Euskarazko audio pistarekin zetorrela, orduan zer demontretara jolasten dabiltzate hauek??

Eta bai, ostegunean HASTAPENA filmea emitituko dute.
Izenburua: Er: Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??
Egilea: carlocollodi Noiz: 2014ko Irailaren 09a, 12:27:05
Pelikula hori, dokumentala den heinean, bai euskaraz eta bai gazteleraz eginda dago jatorrizko bertsioan. DVDak ematen du azpitituluak aukeratzeko bidea, baina jatorrizko bertsioa dena da.
Izenburua: Er: Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Irailaren 24a, 23:25:38
Orain dela 2 aste itxaroten genituen filmak ez dira emititu... zera, zergaitik esan "ASTELEHEN ETA OSTEGUNETAN ETB1EN ZINEMA NAGUSI", gero nahidutena egiteko eta "DEBATE" bat ezartzeko ordutegi horretan?? Filmerik ez botatzeko aste honetan?? Ze gertatzen da, ez dago ahin beste filme emititzeko ala?? Brometan dabiltzate??
Ez dakit nola egin ahalko geniekeen kexu baina egin beharko genieke, tamalez niri aspaldi baneatu zidaten Facebookeko horrialde guztietatik... :evil:
Izenburua: Er: Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Urriaren 03a, 21:42:16
Izan ere, aspaldiko programaziorik negargarriena ari dira eskaintzen azken aldion ETB 1etik. Hau al da Iturbe andereak agintzen zuen aldaketa? Irudimenik, kalitaterik eta seriotasunik gabeko programazio eskas hau? Egunak joan, egunak etorri, eta errepikapenak, kirola eta saio txatxuak besterik ez dago ikusgai. Ez filmerik, ez telelesailik.... ZE KAKA KLASE DA HAU DENA?  :threat: