Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2014ko Azaroaren 23a, 16:16:36

Izenburua: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Azaroaren 23a, 16:16:36
Dragoi Bola Z - Jainkoen bataila

(http://www.mangaes.com/imagenes/noticias/2012/DragonBallZKamitoKamiVP.jpg)

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball Z - Kami to kami
Produktora: Toei animation
Nazionalitatea: Japonia
Emisioa Euskal Herrian: Selecta

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Bluray japoniarra x264 codec-arekin kodifikatua 10 bitetan (horrek esan nahi du ezin dela erreproduzitu ohiko erreproduktore multimediekin), Selectaren DVDetako euskarazko audio eta azpitituluekin.
Arduraduna: Aju
Iraupena: 71 minutu
Tamaina: 2'25 GB
Bideoa: x264 / 1920*1080  - 16:9
Audioak: AC3 5.1 / Lehen pistan euskarazko audioa, bigarrenean japoniera.
Azpitituluak: Lehen pistan automatikoki kargatzen diren azpititulu behartuak (testu japoniarrak, amaierako abestia, etabar itzultzeko), eta bigarren pistan pelikula osoaren azpitituluak (japonieraz ikusteko).

LINKA

https://mega.co.nz/#!ylxThYYJ!OA_tVOOs56oMk_ErEkd8fhNV9SGUT1Y2rFunyGCOapM
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Azaroaren 23a, 16:29:30
Egia esan ez nekien pelikula non sartu ere eta azkenean gai berria ireki dut.

Azpitituluek akatsak izan ditzazkete. Hobe esanda, akatsak izango dituzte ziur. Zaila da azaltzen zergatia, baina saiatuko naiz: oker ez banabil ez da existitzen DVDtik azpitituluen artxiboa ateratzeko gaitasuna duenik programarik; azpitituluak ateratzeko gaur eguneko programek adimen artifiziala erabiliz letren formak identifikatzen dituzte eta asoziazio hori erabilita sortzen dituzte azpititulu artxiboak; noski, sarritan asoziazio honek kale egiten du, bi karaktere edo gehiago bakar bat bezala hartzen ditu hurbilegi daudelako, bi karaktere erlazionatu (adibidez komillen bi marratxoak) independente bezala hartzen ditu, etabar.

(http://3.bp.blogspot.com/-viO0Ibythn4/TfUxwSuqTSI/AAAAAAAAAPE/ghs_RJH8eR4/s1600/subrip17.jpg)

Hona hemen huts baten adibidea: ï hori karaktere oso bezala hartu beharrean 3 ikur independente bezala hartzen du. Ba halako hutsegiteak ager daitezke. Batzuk eskuz konpondu ditut baina egingo zidan ihes zerbaitek.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: egoninobi Noiz: 2014ko Azaroaren 23a, 19:15:40
Eskerrik asko Aju!  :goku:
Nik neuk pelikula zineman ikusi nuen baina hau disko gogorrean gordeko dut egunen batean berriz ikusteko. Mila esker! ^^
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Azaroaren 23a, 23:53:46
Bluray bertsioak 5.1 DTS audio dakar (Disko guztiko audiorik kaxkarrena, beste guztiak DTS-HD formatuan baidaude :gaixo: ). Hori lortzeko aukerarik izango zenuke?
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Azaroaren 24a, 00:18:14
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2014ko Azaroaren 23a, 23:53:46
Bluray bertsioak 5.1 DTS audio dakar (Disko guztiko audiorik kaxkarrena, beste guztiak DTS-HD formatuan baidaude :gaixo: ). Hori lortzeko aukerarik izango zenuke?
Nik DVDa bakarrik lortu dut.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Azaroaren 24a, 00:24:10
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2014ko Azaroaren 23a, 23:53:46
Bluray bertsioak 5.1 DTS audio dakar (Disko guztiko audiorik kaxkarrena, beste guztiak DTS-HD formatuan baidaude :gaixo: ). Hori lortzeko aukerarik izango zenuke?
Nik badekot Bluray bertsioa baina ondiño oso kaxkar nabil zatika ateratzeko Blu rayak....
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Azaroaren 24a, 07:20:04
BluRayko audioa berdina dela uste dut, hau da beste lekuetan jartzen duten informazioa:
DTS-HD Master Audio             Catalan         5.1 / 48 kHz / 16-bit (DTS Core: 5.1 / 48 kHz / 768 kbps / 16-bit)
DTS-HD Master Audio             Japanese        5.1 / 48 kHz / 16-bit (DTS Core: 5.1 / 48 kHz / 768 kbps / 16-bit)
DTS-HD Master Audio             Castellano         5.1 / 48 kHz / 24-bit (DTS Core: 5.1 / 48 kHz / 768 kbps / 24-bit)
DTS Audio                       Basque          5.1 / 48 kHz / 768 kbps / 24-bit
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Azaroaren 24a, 09:54:16
DTS pixkat hobeagoa da, baina ez asko.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Azaroaren 24a, 12:54:53
Nik DVDtik atera nuen audioa, AC3 formatuan 448kbps-ra.

Dena den DTS audio hori eduki izan banu ere ez nukeen jakingo muntatzen. Niretzako Adobe Auditionik erabilgarriena 1.5a da; oso bertsio zaharkitua da, baina huraxe erabiltzen dut askogatik erosoena egiten zaidalako. 1.5 honek 2.0 audioak bakarrik tragatzen dituenez ez dut inoiz 5.1ik montatu (Terminatorrekin egin nuena tranpeo bat izan zen).

Ez zait batere erraza egin pelikula hau Adobe Audition 6.0arekin montatzea, eta hori FPSak aldatu eta hasierako sinkronia puntua finkatzea bakarrik izan dela... Zenbat eta pista gehiago, orduan eta koñazoagoa, batez ere karga denborak.

Baina beno, piskanaka Adobe Audition 6.0ra ohitzen hasi beharko naiz ze aurrerantzean honelakoak gehiago gertatuko zaizkit...
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: perconte Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 03:22:18
Kaixo!! Nik exvagos-en lortu nuen orain dela aste batzuk euskarazko DTS audioarekin pelikula.
Nahi baduzue nik "muntatu" dudan bertsioa (japoniera, euskera, gaztelera + subtituluak guztientzat) MEGA-ra igo dezaket  :goku: ....edo jatorrizko webgunea hemen jarri.
Nahi duzuen bezala :salute:
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 13:54:07
Jarri jatorrizko webgunearen linka, mesedez.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: perconte Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 14:02:18
http://www.exvagos.com/showthread.php?t=862882 (http://www.exvagos.com/showthread.php?t=862882)  :keinu:
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 14:56:26
Aipamenaren egilea: perconte  Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 14:02:18
http://www.exvagos.com/showthread.php?t=862882 (http://www.exvagos.com/showthread.php?t=862882)  :keinu:
Ikusita norberak sartu behar diola euskarazko audioa agian hobeto bideoa ere jartzen baduzu. Ni ez naiz gai audioa hartu eta nire bideoarekin sinkronizatzeko, Adobe Auditionek ez ditu DTS audioak zabaltzen.

Gainera gauza bitxi bat dauka: Japonian pelikula 23.976 fps-ra atera zen, baina Selectako DVDan 25 fps-ra dator (hala dago montatuta nik igo nuena). Horrek asko harritu ninduen, izan ere antzina bai pasatzen ziren bideoak 23.976fps-tik 25 fps-ra, baina aspaldidanik ez dela derrigorra, adibidez One Piece 23.976 fps-ra emititzen du ETBk. Baina adibidez Gran Torino euskararatzean 25 fps-ra pasa zuten, ez dakit zergatik. Pentsatu nuen pelikula honekin ere berdina egin zutela, hau da, beharrizanik gabe aldatu abiaduraz. Baina DTS horren iraupena ikusita audio hori 23.976 fps-ra dago ziur. Ez dut ezer ulertzen. Edo DTS hori luzatu egin dute, eta bikoizketa estudioan bi moduetara prestatu zuten, edo... ez dakit, ez dut ezer ulertzen.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: perconte Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 15:30:04
AipatuIkusita norberak sartu behar diola euskarazko audioa agian hobeto bideoa ere jartzen baduzu. Ni ez naiz gai audioa hartu eta nire bideoarekin sinkronizatzeko, Adobe Auditionek ez ditu DTS audioak zabaltzen.

Ez dizut ulertzen... bideoa jartzeko? Bideoa bertan dago jeisteko. Alde batetik, bideoa (gaztelera DTS/AC3+japoniera DTS/AC3 audioekin) eta bestetik, norberak sartzeko audioak. Nik bideoa jeitsi, AC3 audioak kendu eta euskera DTS audio bertsioa sartu nituen (subtituluak ere) .mkv fitxategi batean, mkvmerge erabiliz.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 15:58:15
Aipamenaren egilea: perconte  Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 15:30:04
AipatuIkusita norberak sartu behar diola euskarazko audioa agian hobeto bideoa ere jartzen baduzu. Ni ez naiz gai audioa hartu eta nire bideoarekin sinkronizatzeko, Adobe Auditionek ez ditu DTS audioak zabaltzen.

Ez dizut ulertzen... bideoa jartzeko? Bideoa bertan dago jeisteko. Alde batetik, bideoa (gaztelera DTS/AC3+japoniera DTS/AC3 audioekin) eta bestetik, norberak sartzeko audioak. Nik bideoa jeitsi, AC3 audioak kendu eta euskera DTS audio bertsioa sartu nituen (subtituluak ere) .mkv fitxategi batean, mkvmerge erabiliz.
Hori dena egin eta gero geratu zaizun bideoa igotzea nioen; hori igotzeko prest zeundela ulertu dizut. Beno, bestela berdin da, ondo azalduta dago nola egiten den.

Dena den oker ez banabil TV multimediek ez dute DTS audiorik onartzen, beraz behin ez erreproduzitzekotan hobe bideoa ere 10 bitekoa bada. Ea norbaitek aurkitzen duen 10 bitdun eta DTS audiodun muntaia bat.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: perconte Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 16:37:26
Gaizki ulertu dizut, hala ere, Mega-ra igoko dut eta hemen jarriko dut nahi duena jeitsi ahal izateko.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 20:55:17
Aju, DVDak PAL formatuan (25fps) saltzen dira Europan. Blurayak aldiz NTSCen edonon.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: perconte Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 21:04:08
Bukatu dut igotzen:

https://mega.co.nz/#!aZQnSI6a!WMeIbger276hSCfJ_5_GO1KA4cA431y5tCePmxyZjwc (https://mega.co.nz/#!aZQnSI6a!WMeIbger276hSCfJ_5_GO1KA4cA431y5tCePmxyZjwc)
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 21:29:52
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2014ko Abenduaren 08a, 20:55:17
Aju, DVDak PAL formatuan (25fps) saltzen dira Europan. Blurayak aldiz NTSCen edonon.
Aaaa. Eta ni orain artean jakin gabe. Eta orduan zein da audio originala eta zein luzatua/laburtua?, edo bietara montatzen ditu bikoizketa estudioak?
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Abenduaren 17a, 00:25:07
NTSC formatuan bikoizten dira ta gero dvdra pasatu PAL formatura. Hori da gauregun egiten dena, baina audio aldetik behintzat soinuan ez dago batere aldaketarik, oso konbertsio ona dauka dvdak.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: YOSIMITXU Noiz: 2016ko Otsailaren 26a, 09:45:47
NORBAITEK AHAL DU MEGAKO ENLAZEA BERRIRO IGO? EZABATUTA DAGO ETA!! MILESKER :bucktooth:
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: perconte Noiz: 2016ko Otsailaren 26a, 12:45:41
Ez dakit nik igotakoa nahi duzun baina, hemen daukazu berriz ere:

https://mega.nz/#!7cYzHQ4S!WMeIbger276hSCfJ_5_GO1KA4cA431y5tCePmxyZjwc
Izenburua: Er: Dragoi Bola Z - Jainkoen Bataila - [1080p][10 bit][Mega]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 26a, 15:57:24
Hemendik eskuragarri dago (http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4957.0)