Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Ronbin Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 11:45:54

Izenburua: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Ronbin Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 11:45:54
Kaixo denoi:

Duela hilabete batzuk "deskubritu" nuen metodo bat azald nahi dizuet, eitb.com-eko bideoak jaisteko. Agian baten batek ezagutzen du, baina badaezpada. Bi programa erabiliko ditugu: firefox (chromerekin egin liteke) eta ffmpeg.

Egin haurretik historia pixkat:
Interneten bideoak ikusteko betidanik flash erabili da. Pertsonalki gorroto dut plugin nazkagarri hori erabiltzea, segurtasun arazo asko dauzkalako eta cpu pila kontsumitzen duelako. Zorionez, gaur egun html5 existitzen da eta flash ya ez da beharrezkoa. Zoritxarrez, webgune askok (eitb.com barne) plugin hau instalatuta edukitzeko eskatzen digute. Baina azken urteotan tabletak eta smartphonak popularizatu direnetik webgune askok gailu hauetatik konektatzen direnentzako bertsio espezifikoa daukate, android eta iOS-en ez baitago flash instalatzeko aukerarik. Horregatik nik nire nabigatzailean 2 plugin dauzkat instalatuta:

Flashdisable (https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/flashdisable/): Flash aktibatu eta desaktibatzeko balio du.
User-agent-quick-switch (https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addon/user-agent-quick-switch/): Nabigatzailearen "identifikazioa" aldatzeko balio du. Identifikazio honekin erabiltzen dut
Mozilla/5.0 (Android; Tablet; rv:30.0) Gecko/31.2.0 Firefox/31.2.0

Horrela webguneek tablet batetik konektatzen naizela uste dute. Funtzio berdina egiten duten plugin asko daude eta pluginik gabe ere egiteko aukera dago, baina nik horrela egiten dut. Flash beti desaktibatuta izatendut eta bideoak dituen webgune batean sartzean, flash eskatzen badit, user-agent-quick-switch erabiliz tablet bat naizela esaten diot webguneari. Kasuen %99an webgunearen bertsio berria agertzen zait, bideoa html5 erabiliz ikusteko aukerarekin. Beste %1ean ez duenez funtzionatzen flash aktibatzea tokatzen zait.

"Trampa" honi esker bideoak nabigatzaileak berak erreproduzitzen ditu eta helbidea kopiatzeko aukera ematen digu. Adibidez, eitb-ko bideo hau tablet bezala identifikatuta irekitzen badugu
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/bideoak/osoa/2773146/bideoa-victorias-secreten-desfilea-londresen/
bideoa html5 formatuan agertzen da. Eskubiko botoiarekin klikatu ondoren "kopiatu bideoaren helbidea" aukeratzen badugu helbide hau lortuko dugu
http://hdstreameitb-f.akamaihd.net/i/multimediahd/videos/2014/12/03/1526364/20141203_08223704_0007296314_002_001______DESFILE.mp4/master.m3u8

Eta hor dago bideoa. Eta nola deskargatzen dugu hau? ffmpeg programa erabiliz. Ffmpeg bideoak formatu batetik bestera pasatzeko erabiltzen da. Komandoa hau litzateke:
ffmpeg -i "http://hdstreameitb-f.akamaihd.net/i/multimediahd/videos/2014/12/03/1526364/20141203_08223704_0007296314_002_001______DESFILE.mp4/master.m3u8" -c copy video.ts
Esaten dioguna da helbide horretan dagoen bideoa video.ts izeneko beste bideo batetan bihurtu nahi dugula, bere codec-a aldatu gabe.

Ale, disfrutatu jaitsierekin
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 12:08:43
Kaixo Ronbin, zure metodo hau probatu dut baina Flash desaktibatuta ez zait bideorik agertzen, bideoa agertuko beharko litzatekeen eremua hutsik geratzen zait. Zuk jarritako linka jaistea bai lortu dut, baina badirudi nire nabigatzailea Flashekin bakarrik konpontzen dela.

Nik webetik zerbait jaitsi nahi dudanean erabiltzen dudan programa StreamTransport da.
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 13:53:18
Nik Aju bezala, streamtransport erabiltzen dut (aspaldi erabili ez badut ere).
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Ronbin Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 16:35:12
Aju, user-agent-a aldatzen duzu tablet bezala identifikatzeko? Bestela ez du funtzionatzen.

Streamtrnsport windowserako programa bat da ta nik linux erabiltzen dut, asike ez dit balio :(
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 16:42:49
Niri honela agertzen zait:

(http://i57.tinypic.com/2qxvwur.jpg)

Eta kopiatuta daukat testu-kate hori add onean.
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Ronbin Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 16:58:50
Addon-a desaktibatita daukazu xD
Botoian klik egin eta urdina izatetik horia izatera pasako da. Momentu hortan zure ordenagailua tablet bihurtuko da
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 18:07:53
Jarri duzun adibidearekin StreamTransporten ez zait ezer agertzen...

Eta metodo honek ez du Nahieranekin funtzionatzen ezta? Hori beti flashekin agertzen zait...

PD: bideo interesgarria jarri duzuna... jajaja
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 18:26:03
Aaa, urdin ikusi dudanean pentsatu dut aktibatuta zegoela.

Dena den badirudi ETBk Dragoi Bola, Shin Chan eta besteak ez dauzkala prestatuta HTML5erako.
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Ronbin Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 18:53:17
Mmm badirudi hiru-ko bideoetan ez duela funtzionatzen... arraroa ze dragon ball kairen atal batzuk jaitsi nituen duela 2 edo 3 aste. Chromerekin egingo dut proba.

Jonny, nahieranekin ez du funtzionatzen. Hortarako erosoena webgune hau erabiltzea
http://www.pydowntv.com/

EDIT:
Joder! Chromium instalatu dut, extensio hau (https://chrome.google.com/webstore/detail/user-agent-switcher/ffhkkpnppgnfaobgihpdblnhmmbodake) gehitu diot eta user agent bezala "firefox on android tablet" aukeratu dut. Bideo hau ireki dut
http://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/bideoak/osoa/3911810428001/77-pilafen-pilafreriar/
Eta erreproduzitzen hasi ondoren eskubiko botoiarekin eman diodanean...
(http://i62.tinypic.com/205z880.png)

Deskargatuta daukat ya xD
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 23:01:10
PyDownTV edo beste gehigarri horrekin zein formatutan gordetzen ditu bideoak, flv?
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Ronbin Noiz: 2014ko Abenduaren 04a, 14:01:25
mp4 uste dut. "Escepticos" serie osoa deskargatzeko erabili nuen bere momentuan eta perfekto.
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Abenduaren 04a, 14:30:49
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 16:35:12

Streamtrnsport windowserako programa bat da ta nik linux erabiltzen dut, asike ez dit balio :(

Nik Linux Mint 17-rekin nabil baina XP-ko makina birtual batean erabiltzen dut StreamTransport.
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Azaroaren 22a, 18:06:48
Moduren bat EITBtik orain zerbait jaisteko?
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Ainz Noiz: 2015ko Abenduaren 30a, 23:13:15
Ez dakit oraindik norbaiti interesatzen zaion eitb-tik bideoak jaistea. Duela egun batzuk programa bat egin nuen bideoak jaitsi ahal izateko. Norbaiti interesatzen bazaio bideo-tutorial bat egingo dut nola erabili azalduz.
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Arsenicum Noiz: 2015ko Abenduaren 30a, 23:17:25
Niri asko interesatzen zait. Beste post honetan (http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=5009.msg33758#msg33758) irakurri zintudan, baina nik windows erabiltzen dut eta ez nuen tutik ere ulertu. :giveup:
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Ainz Noiz: 2015ko Abenduaren 30a, 23:32:55
Inork erantzun ez zuela ikusita, jendea  :kolpe: egongo zela imaginatu nuen. Ea bideoz esplikatuta gehiago ulertzen den.
Izenburua: Er: Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Abenduaren 31a, 12:33:23
Neuri ere berdina gertatzen zait, oso konplikatuta egiten zait.