Euskal Encodings

Igoerak => Animazio telesailak => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2015ko Ekainaren 19a, 23:45:01

Izenburua: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Ekainaren 19a, 23:45:01
ARTURO ERREGEA
DENBORALDI BAKARRA

(http://3.bp.blogspot.com/_hbkzg2ukWhg/SojOoVVXdMI/AAAAAAAAAGc/tJ3WmSxlt1o/s320/Arthur_anime1.jpg)

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Entaku no Kishi Monogatari Moero Āsā
Produkzio Urtea: 1979
Denboraldia: 1
Atal kopurua: 30
Egoera: Bukaturik
Emisioa Euskal Herrian: ETB1

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Webrip bideoa eta vhsrip audioa
Iraupena: 22 Min.
Tamaina: 372 MB
Bideoa: x264 1600 Kbps 640*480 - 4:3
Audioa: AC3 128 Kbps/Estereoa/Euskera/Japoniera
Adin egokia: 7 urte+
Oharra: 11. atalak audioa gazteleraz dauka

ATALAK

Atal guztien linkak pilatzen dituen JDownloaderreko DLC artxiboa (https://mega.nz/#!zJEySACR!CIs-1jaAktDPelXOHgt_jmZFF_05-siI-PJgh84q5ik)
Izenburua: Er: Arturo Erregea - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Ekainaren 19a, 23:54:04
Zer dauka bertsio honek aurrekoa baino hobea bihurtzen duena?

Bideoa: Web japoniarren batek seriea online ikusteko jarri zuen (ordainpean, noski), eta ikusten denez baten batek jaitsi eta interneten jarri zituen eskuragai. Aurreko bertsioak ez bezala honek pixelazioa dauka mugimendu askoko sekuentzietan, horixe alde txarra, baina ikusiko duzuen moduan koloreak askoz hobeto ikusten dira, eta orokorrean bideo berri hau dezente hobea da.

Audioa: 30 audiotik 24 berriak dira. Tolosako eta Bakioko liburutegiei esker seriea osatzen duten 10 VHStik 8 alokatu ahal izan ditut, eta audioa nik neuk atera diet ahal nuen kalitate maximoarekin. Lortu ez ditudan VHSak 4. eta 5.a dira, horiek bertsio zaharraren audioa daramate. Laburbilduz: 1-9 eta 16-30 atalen audioak berriak dira, 9-15enak zaharrak. Norbaitek 4. eta 5. VHSak badauzka abisatu, mesedez.
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 22a, 18:11:37
Oraintxe konturatu naiz 10. atalaren bi audioak japoniarrak direla.

Momentuz ez dut atala zuzenduta berrigoko 4. eta 5. VHSak dauzkan pertsona bat aurkitu baitut, eta gauzak konkretatzen badira 10-15 atalen audio onak lor baititzaket. Azkenean serie osoa izango dugu audio kalitate onean, gezurra dirudi.
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Uztailaren 23a, 22:33:22
Gazteleraz zegoen atal hura ere?
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Uztailaren 24a, 11:21:58
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2015ko Uztailaren 23a, 22:33:22
Gazteleraz zegoen atal hura ere?
Bai, hori berdin geratzen da norbaitek ETBk emititu zuenean grabatu ezean.
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Uztailaren 24a, 15:43:09
Pena bat.
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Ronbin Noiz: 2015ko Azaroaren 02a, 12:08:47
Uste dut falta diren zintak lor ditzakedala, bihar konfirmatuko dut
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Azaroaren 02a, 20:54:41
Robin hori itzela litzake!!
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Ronbin Noiz: 2015ko Azaroaren 04a, 17:35:40
Spoiler
(http://snag.gy/YCeNb.jpg)
Audioa atera eta pasako dizuet ados?

Aju, zein kalitatetan behar duzu audioa?
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Azaroaren 04a, 17:55:44
Atera ahal duzun gorenean, beti egongo da konprimatzeko astia eta.

Duela urtebete inguru youtuben erabiltzaile bat aurkitu nuen Elkarren eskuragarri zeuden zinta guztiak (10etik 8 edo) zeuzkana antza, beraz apenas erabilitako zintzak ziren. Mezu pribatu bat bidali nion youtube bidez eta duela 3 hilabete edo erantzun zidan, itxuraz kolaboratzeko asmoz. Nire emaila eman nion harreman hobea izateko, baina ez dit erantzun. Badirudi gogoarekin geratuko garela. Badaezpada berriro idatziko diot.

EDIT: Non lortu dituzu?, Euskal Herriko liburutegien datubasean eztira ageri.
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Ronbin Noiz: 2015ko Azaroaren 04a, 19:33:50
Zinten jatorria hobe pribatuan azaltzen badizut xD
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Azaroaren 09a, 21:33:30
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2015ko Azaroaren 04a, 17:55:44
Atera ahal duzun gorenean, beti egongo da konprimatzeko astia eta.

Duela urtebete inguru youtuben erabiltzaile bat aurkitu nuen Elkarren eskuragarri zeuden zinta guztiak (10etik 8 edo) zeuzkana antza, beraz apenas erabilitako zintzak ziren. Mezu pribatu bat bidali nion youtube bidez eta duela 3 hilabete edo erantzun zidan, itxuraz kolaboratzeko asmoz. Nire emaila eman nion harreman hobea izateko, baina ez dit erantzun. Badirudi gogoarekin geratuko garela. Badaezpada berriro idatziko diot.

EDIT: Non lortu dituzu?, Euskal Herriko liburutegien datubasean eztira ageri.
Neure burua aipatzen dut. Erantzun dit zinten pertsonak. Lehenengo biak falta zaizkio. Lortu nituen lehen bi zintek kalitate dezentea zeukaten. Ronbin, pasaidazu mesedez zure ziren lagintxo bat ikusteko ea daukaguna hobetzen duten ala ez; besteak pertsona honen bidez egitea hobe da, 2.002an lehen eskuan erosi baitzituen eta apenas egongo baitira erabilita.
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: denanek Noiz: 2016ko Azaroaren 01a, 10:32:08
Egunon!!! Megako linkak ez dabiltza,... mekatxis!!!! :goku:
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Azaroaren 01a, 12:43:29
Bai gauza arraroa... Probatu dut eta neuri ere ez zait joan hasiera batean... JDownloader tontotuta zebilen...? Baina artxiboak hor daude online. Igotako DLC artxiboaren linka begiratu dut eta ia berdina da, bakarrik lehen "mega.co.nz" zela eta orain "mega.nz", baina gakoa berdin-berdina da eta hori da axola duena.

Lehen zegoena: https://mega.co.nz/#!zJEySACR!CIs-1jaAktDPelXOHgt_jmZFF_05-siI-PJgh84q5ik
Orain dagoena: https://mega.nz/#!zJEySACR!CIs-1jaAktDPelXOHgt_jmZFF_05-siI-PJgh84q5ik

Desberdintasun bakarra domeinua da, baina hori megaren arazoa da, ez gurea. Berdin-berdin ibili beharko luke.

Kontua da link berri horrekin jaisten den DLCak bai gehitzen dituela atalak JDownloaderren. Probatu orain.
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: denanek Noiz: 2016ko Azaroaren 01a, 15:20:07
Ea aklaratzen naizen!!! Kontrolatzen duzuenak errezago duzue,... nik serieak bajatu juxtu-juxtu egiten dut,... eskolan erabiltzeko!!! jejeje,... beste guztia ez dakit zelan dabilen!!
Mila esker!! :banan:
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Azaroaren 01a, 20:02:14
1.- Ireki JDownloader programa.

2.- Linkaren gainean > eskubiko botoia > Copiar la ruta del enlace:

(http://i.imgur.com/DPWE0Kz.png)

3.- JDownloader-en .dlc artxiboa kargatuko zaizu. Bere gainean egin ezazu eskubiko botoia > Añadir e Iniciar Descargas

(http://i.imgur.com/Cq3l2S1.png)

4.- .dlc artxiboaren barruan dagoen informazioarekin atal guztiak agertuko zaizkizu deskargatzeko prest:

(http://i.imgur.com/YPSCFUj.png)
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: denanek Noiz: 2016ko Azaroaren 09a, 18:14:32
Ipintzen dit "fuera de linea" eta Dowlanderren pegatzen da linka, baina ez dit usten deskargatzen. Sin conexion moduan agertzen zait :xurga:
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Azaroaren 09a, 21:34:00
Aipamenaren egilea: denanek  Noiz: 2016ko Azaroaren 09a, 18:14:32
Ipintzen dit "fuera de linea" eta Dowlanderren pegatzen da linka, baina ez dit usten deskargatzen. Sin conexion moduan agertzen zait :xurga:
Gaur halaxe dago, bai. Ea biharko konpontzen den....
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Azaroaren 10a, 18:37:40
Gaur badabil...
(http://i.imgur.com/Be3pt3L.png)
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: denanek Noiz: 2016ko Azaroaren 12a, 15:16:45
Ba,... berriro "fuera de linea" agertzen zait!! Auskalo :urkatu:
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Azaroaren 12a, 15:55:41
Nik online daukat oraintxe bertan.
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: denanek Noiz: 2016ko Azaroaren 12a, 16:09:57
Orduan argi dago ez dakidala egiten... ez nabil ondo, mila esker dena den
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Azaroaren 12a, 19:37:57
Aipamenaren egilea: denanek  Noiz: 2016ko Azaroaren 12a, 15:16:45
Ba,... berriro "fuera de linea" agertzen zait!! Auskalo :urkatu:
JDownloader-en ze bertsio daukazu? Behar bada, probatu 2. bertsioarekin (http://jdownloader.org/download/index)...
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Azaroaren 12a, 23:22:11
Aipamenaren egilea: denanek  Noiz: 2016ko Azaroaren 12a, 16:09:57
Orduan argi dago ez dakidala egiten... ez nabil ondo, mila esker dena den
Ez da jakitea edo ez jakitea. Diozunagatik lehen mezuko linkean klik egin eta zuzenean erorita dagoela diotsu, besteoi badabilkigunean. Megarekin arazoren bat daukazu. Kontua da: eta zer da? Ba ez zait ezer bururatzen egia esan, inoiz ez baitut halako ezer irakurri... Artxiboa beste nonbait jar daiteke, baina klaro, gero atalak ere Megan daude...
Izenburua: Er: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: denanek Noiz: 2016ko Azaroaren 19a, 15:38:20
Instalatuta,... ea orain, mila esker!!
Izenburua: Re: ARTURO ERREGEA - 30/30 - [x264][MEGA]
Egilea: unaiasteasu Noiz: 2018ko Abenduaren 06a, 17:20:56
Atal batzuetan defektuztuko audioa bigarrena dago (Japonieraz dagoena), erraz konpontzen den akatsa da. Audio berriak oso onak!