Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: StarKillerNFS Noiz: 2015ko Uztailaren 22a, 22:18:28

Izenburua: Euskarazko tracker Bakarra(?)
Egilea: StarKillerNFS Noiz: 2015ko Uztailaren 22a, 22:18:28
(http://euskomanga.com/images/imagehost/95aad75b21c0b79ebf62d047537da8ea_resized.png)


Horra hor EuskoMangaren Torrent Tracker berria, eta zuena ere :).
Ez dakienarentzat, torrent tracker bat bi pertsonen artean (Peer eta Seederra) P2P sare batean hasierako komunikazioa helarazten duena da, alegia, trackerrak badaki zer seeder eta zer peer dauden eta behar bezala batzen ditu konexioa gerta dadin.

Trackerrak helburu bakarra du, euskara interneten zabaltzea. Horregatik erabiltzaileek arau bakarra bete behar dute, partekatutako materialak euskararekin zerikusia izatea. Horretaz gain ez da inolako erregistrorik gordetzen, zeuen pribatutasuna gure lehentasun baita.Gainera, irabazi-asmorik gabeko zerbitzua denez, ez dago iragarkirik.

Ez da erraza izan, baina lortu dugu azkenean gure helburua: euskarazko materialaren behar bezalako hedapena erraztea.
Hori dela eta, tracker hau erabiltzera gonbidatzen zaituztegu.
:osopozik:Trackerra (http://tracker.euskomanga.com/) :osopozik:
Izenburua: Er: Euskarazko tracker Bakarra(?)
Egilea: StarKillerNFS Noiz: 2015ko Uztailaren 25a, 01:42:14
Berri on bat dakarkizuet! :omgomg:
Announce berria daukagu: udp://tracker.euskomanga.com:6969/announce
UDP protokoloa gehitu diot (nyaa.se eta TPBren gisakoa), eta hemendik aurrera hau bakarrik onartuko du.  :chaplin: