Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: egoninobi Noiz: 2015ko Uztailaren 28a, 22:27:34

Izenburua: KODEA LYOKO ATAL BERRIAK!!
Egilea: egoninobi Noiz: 2015ko Uztailaren 28a, 22:27:34
Adi lagunok! Antza denez Kodea Lyokoren atal berriak emititzen hasi dira ETB3n. Beti bezala, ezer esan gabe.

Gaur bertan ohartu naiz. Hasieran zalantza egin dut, baina ahots aldaketak batzuk izan dira eta argi dago. Gaur 57. eta 58. atalak eman dituzte, hirugarren denboraldikoak.

Ahal duenak grabatu dezala mesedez. Oso serie ona da. Mila esker!  :agurtu:
Izenburua: Er: KODEA LYOKO ATAL BERRIAK!!
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2015ko Uztailaren 29a, 11:56:26
ETB rena ez da normala...  :kolpe:

batzuetan serie berriak, filmak ordutegi onean, bikoizketak erosi, eta besteetan kontrakoa gure kontra dabiltzaneko sentsazio hori  :evil:
Izenburua: Er: KODEA LYOKO ATAL BERRIAK!!
Egilea: egoninobi Noiz: 2015ko Abuztuaren 01a, 22:41:25
Ez da normala, ez. Fundamentua zer den ere ez dakite hauek.

12 atal bikoiztu dituzte soilik! Berriro utzi gaituzte erdizka!!  :haserre:

Lotsagarria. Eta falta diren 30 atalak zer? Noizko bikoiztuko dira?  :evil:

Edo noizko emititu, zeren ETB ezagututa ez litzateke harritzekoa jada bikoiztuta edukitzea baina emititzeko gogorik ez izatea.  :threat: