Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Eskaerak => Gaiaren sortzailea: satantxiki Noiz: 2015ko Irailaren 05a, 12:28:07

Izenburua: Eguzki seme edo "Urrezko Hiri Misteriotsuak"
Egilea: satantxiki Noiz: 2015ko Irailaren 05a, 12:28:07
Aupa norbaitek badauko serie honen materialik?
badakit ETBk bota zauela 80. hamarkadan, Esteban izeneko mutil bat zan protagonista eta urrezko kondor bat zaukien... txikixa nitzela asko gustetan jaten.

Material hori euskaraz berrezkuratzea oso zaila izango dala pentsetan dot, baina bueno galdetzearren.

erantzunaren zai, eskerrik asko.
 
Izenburua: Er: Eguzki seme edo "Urrezko Hiri Misteriotsuak"
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Irailaren 05a, 13:39:07
Jarrita ez badago, ez daukagun seinale. Artadi trebea da horrelako gauza bitxiak aurkitzen, nor daki egunen batean ez ote gaituen harrituko :barre:
Izenburua: Er: Eguzki seme edo "Urrezko Hiri Misteriotsuak"
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Irailaren 06a, 18:35:06
Ba ez, ez daukat holakorik. Harrigarria da zenbat materiala dagoen "galduta".
Ea inoiz ETB hasten den bere biltegietan begiratzen!!
Izenburua: Er: Eguzki seme edo "Urrezko Hiri Misteriotsuak"
Egilea: satantxiki Noiz: 2015ko Irailaren 06a, 20:55:26
Eskerrik asko ain aguro erantzutiarren! egia esan esperantza gutxi daukat hau lortzeko...
Beste galdera bat? Bihurkorren atal bat edo beste daukat grabaturik, zer egin behar da hemen jartzeko? pasaukotzuet?
Izenburua: Er: Eguzki seme edo "Urrezko Hiri Misteriotsuak"
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Irailaren 06a, 23:25:14
Aipamenaren egilea: satantxiki  Noiz: 2015ko Irailaren 06a, 20:55:26
Eskerrik asko ain aguro erantzutiarren! egia esan esperantza gutxi daukat hau lortzeko...
Beste galdera bat? Bihurkorren atal bat edo beste daukat grabaturik, zer egin behar da hemen jartzeko? pasaukotzuet?
Begiratu atalen gida batean ea zeintzuk diren, ze oker ez banabil batzuk baditugu, nahiz eta jarrita ez dauden. Arrasateko kate txikiren batetik grabatuak edo dira.