Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: ikerelo Noiz: 2016ko Otsailaren 09a, 12:12:33

Izenburua: telesail barria
Egilea: ikerelo Noiz: 2016ko Otsailaren 09a, 12:12:33
Egun on, ez dot gogoratzen telesail honen izena, baina bai etb-k aspaldi eman zituela bere lehenengo katean, gazte nintzanean. Gogoratzen dozue euskaraz zuen izena eta non eskuratu edo ikusi dezakedan? eskerrik asko.

https://www.youtube.com/watch?v=YSnnTpTZ0_Q
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: Ainz Noiz: 2016ko Otsailaren 09a, 12:50:43
Google-en bilaketatxo bat eginda, honako datuak aurkitu ditut.

Izena
Japonieraz: サッカーフィーバー
Italieraz: I ragazzi del mundial
Ingelesez: Soccer Fever
Erderaz: "Fiebre de fútbol": la historia animada de la Copa del Mundo

Hau ikusita, foro honetan dagoen artxibategira jo eta gai honetan (http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=314.0) ikus daitekeen moduan, serie honen izena Munduko futbol txapelketa dela esango nuke.
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 09a, 14:34:47
Serie hau ETB3 sortu zenean eman zuten azkenekoz. Garai hartan zumarra oraindik ez zen hasi serieak grabatzen, beraz edo Taichisanek dauka grabatuta edo inork ez zuen grabatu. ETB3ren sorreran emititutako serie galduak James Bond Gazte, Domel eta Kazetari Ausartak datozkit gogora.

Seriearen euskarazko titulua Ainzek dioena da.
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: Arsenicum Noiz: 2016ko Otsailaren 09a, 22:42:39
Ez dut gogoratzen etb3n eman zutenik. Etb1an duela urte piloa bai. Oso serie ona zen, interesgarria eta ondo kontatua. Nik gustura ikusten nuen.
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 00:43:46
Nik zihurtatu nezaket ez zela etb3ko garaian emititu inoiz bez, bestela gutako inork edudiko lukee baina ez dut uste... Estaten dituduzen beste batzuk ahalegia baditut (kazetari ausarta)...
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 12:16:08
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 00:43:46
Nik zihurtatu nezaket ez zela etb3ko garaian emititu inoiz bez, bestela gutako inork edudiko lukee baina ez dut uste... Estaten dituduzen beste batzuk ahalegia baditut (kazetari ausarta)...
Eta nik ziurtatzen dizut %100ean bai zutela eman :barre: Gaur otsailaren 10a dela bezain ziur baieztatzen dizuet. Garai hartan Kare Kano eta Sherlock Hound ere ematen zuten. Egia esan pixkat damututa nago ez grabatzeaz.
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: Arsenicum Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 14:46:19
Kare Kano ez zuten euskateleko etb-ko katean eman? Betizu delako kanala edo? Nik aitite amomaren etxean grabatu nuen atalen bat eta...
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 15:11:26
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 14:46:19
Kare Kano ez zuten euskateleko etb-ko katean eman? Betizu delako kanala edo? Nik aitite amomaren etxean grabatu nuen atalen bat eta...
Gero ETB3n be bai.
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 19:40:59
GoiTBn ere eman zuten.
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 20:16:45
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 19:40:59
GoiTBn ere eman zuten.
Kare Kano ala futbolekoa?

Bide batez, kate txiki hauek emititzen al dute gaur egun?
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 22:40:24
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 20:16:45
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2016ko Otsailaren 10a, 19:40:59
GoiTBn ere eman zuten.
Kare Kano ala futbolekoa?

Bide batez, kate txiki hauek emititzen al dute gaur egun?
Futbolarena. GoiTB emititzen jarraitzen du, baina nik dakidala ez du marrazki bizidunik ematen. Bere edukiak eta beste tokiko kateetako edukiak emititzen dituzte, baita Hamaikakoak ere. Suposatzen dut ETB3rekin ez diotela zentzurik ikusiko marrazki bizidunak emititzeari.
Izenburua: Er: telesail barria
Egilea: ikerelo Noiz: 2016ko Otsailaren 16a, 13:11:07
Orduan ez dekozue telesail hori ikusgai? tamalgarria :( kazetaritzan eta futbolean telesail horiekin hasi nintzen txiki-txikitatik XD eskerrik asko zuen laguntzagatik eta ia laistek ikusi dezakegun etb-k emandako telesail guztiak hemen!!