Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: jonnydbz Noiz: 2016ko Martxoaren 12a, 10:15:05

Izenburua: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Martxoaren 12a, 10:15:05
Orain betiko galdera: euskaraz bikoiztuko dela uste duzue?
http://misiontokyo.com/noticias/anime-espana/selecta-vision-lanzara-dragon-ball-super-y-negocia-las-nuevas-ovas
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Martxoaren 12a, 11:56:12
Selectak berak deitzen badio ETBri seriea eskaintzen, ziur baietz. Baina ETB bera bada mugitu behar dena, ziur ezetz :barre:
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Martxoaren 14a, 18:45:42
Aju zuzen dago. ETBk bere aldetik ez du ezer egingo. Dragoi Bola bortitzegia da umetxoentzat eta ez da hezigarria (?) Baina Selectak insistitzen badu agian... XD

Bestela ere... non daude Dragoi Bola Kairen atal berriak? Katalanak aspaldi (duela bi hilabete) hasi dira emititzen...
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Martxoaren 15a, 23:31:18
Nik ustez ETB dirua irabaten ariko dela Selectak saltzen dituen DVD guztiekin, agian horrek animatuko du bikoizketa egitera, ea Selectak zerbait lortzen duen! Denborarekin jakingo dugu.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Martxoaren 15a, 23:37:08
Horrek ez dauko zerikusirik. ETBk soilik bikoizketa saldu egin zuen prezio batengatik, ez dauko ganantziarik selectak saldutako dvdekin.
Ta zihur eduki ezazue, DB SUPER zail zaila izango da Euskaraz ikustea, ez bait dugu egiten Balentziarrek egin zuten berdina, crowfunding bidez bikoizketa euskaldun bat ahalbidetu dvdetan sartu ahal ditzaten.
Dena den Selectak ez dauko ezer ere ez, negoziaketan dabiltzate ta ondino Superren lizentzia internazionalik ez dago behintzat, lizentziak ireki orduko, ortxe bai izango duela azkartasuna, Saint Seiya Soul of Gold-ekin bezala.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Martxoaren 19a, 12:24:54
Amazonek Freezerren pelikula berriaren salmenta iragarri du eta euskal bikoizketa ezta ageri, ezta katalana ere.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Martxoaren 19a, 22:36:57
Nik dakidala oraindik ez da informazio ofizialik irten. Amazonek ez du jakingo zer jarri ere ez. Euskara ez jartzea arraroa litzateke, katalana ez jartzea ordea, ezinezkoa.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Martxoaren 21a, 21:41:19
Atera dute irudi promozionala eta badakartza euskara eta katalana. Hori bai, bikoiztuta ez dauden pelikula batzuk ere bikoiztuta bezala jarri dituzte. Beti "erratzen" dira euren alde. Eta momentuz kaptura kaxkar bat baino ez dute jarri ikusteko nolakoa den darabilten HD masterra. Argi dago EEBBetako Funimationen master bera dela, eta bezeroak atzera ez botatzeko ez dute informazio gehiagorik ematen.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Martxoaren 21a, 22:46:31
Selecta visionek beti horrelaxe jolastu dau bezeroagaz, baina ez gara anormalak inondik ere, ta badakigu zer dagoen, erosi nahi badegu ondo, bestela beraiei bost zeren Dragoi Bolako zale amorratu gehiegi dago munduan zehar XD
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Martxoaren 23a, 21:02:57
Ostiralean "Jainkoen batalla" ETB3n.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super Selecta Visionen eskutik
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Martxoaren 24a, 22:41:21
Ikusi beharko, share pixkat egiteko bada ere XD