Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: JASS Noiz: 2016ko Maiatzaren 28a, 23:45:07

Izenburua: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: JASS Noiz: 2016ko Maiatzaren 28a, 23:45:07
Badirudienez EITB-k ez duela asmo handirik Dragoi Bola bikoizten jarraitzeko, firma jasotze bat egin dut ea zerbait lortzen den. Irakurri eta erabaki lagundu nahi duzun...

Gokuk eta bere lagunek zure laguntza behar dute, emaiezu zure energia eta lagundu Dragoi Bolak euskaraz jarrai dezan...

https://www.change.org/p/eitb-dragoi-bola-euskaraz-1e066897-19aa-4581-8c78-e6748c13f8aa
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Ekainaren 19a, 20:49:45
Antza denez Bilboko 2. manga azokan, ostiralean Dragoi Bolaren bikoizketari buruzko itzaldia egongo da. Web-gune ofizialean (http://salondelmangadebilbao.com) ez dut programarik aurkitu, baina hurrengo estekan komentatzen da:
http://cooljapan.es/llega-ii-salon-del-manga-cultura-japonesa-bilbao/

Ez dakit gaur egungo egoerari buruz ezer komentatuko duten.
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: JASS Noiz: 2016ko Ekainaren 20a, 01:26:26
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2016ko Ekainaren 19a, 20:49:45
Antza denez Bilboko 2. manga azokan, ostiralean Dragoi Bolaren bikoizketari buruzko itzaldia egongo da. Web-gune ofizialean (http://salondelmangadebilbao.com) ez dut programarik aurkitu, baina hurrengo estekan komentatzen da:
http://cooljapan.es/llega-ii-salon-del-manga-cultura-japonesa-bilbao/

Ez dakit gaur egungo egoerari buruz ezer komentatuko duten.

Zoritxarrez ezingo dut joan. Inork nire partez galdetu ahal badie, zer deritzaieken Dragoi Bolak bikoiztua ez duena orain euskaraz bikoizten jarraitzea, ikaragarri eskertuko nioke...  :love: Badaezpada eskerrak emango ditut aurreraturik... Mila esker!
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Ekainaren 20a, 14:42:46
A zelako amorrua! Ni ere ezingo naiz joan...
Larunbatean balitz eskapada egingo nuke baina ostiral arratsaldean azterketa zantar bat daukat... :triste:
Ez daukat joateko inolako modurik...  :giveup:

JoanAnderrek esan bezala, norbaitek joaterik badu nik ere eskertuko nuke egungo egoeraz galdetzea eta gero guri xehetasun guztiak kontatzea. Mila esker~!  :pozik:

EDIT:
Hitzaldiarena konfirmatu dut eta Arkarazo jauna (Vegeta) izango omen dugu hizlari: https://twitter.com/SMangaBilbao/status/744886213849530368 (https://twitter.com/SMangaBilbao/status/744886213849530368)
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Ekainaren 25a, 12:21:54
Azkenean atzo hitzaldian egon nintzen, hala ere sartzeko oso ilara luzea zegoen eta berandu heldu nintzen... Sartzean euskal bikoizketaren egoera kaskarraz zebilen eta ETBrekiko duen mendekotasunak. Gero anekdota batzuk ere kontatu zituen. Bideoan grabatu zuten, ez dakidana da norabait egiko duten.

Onena Taichisan bera ezagutu nuela azkenean!
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Ekainaren 25a, 22:32:49
Tira Jhonnydbz, ohorea nirea azkenik ezagutu izana ;)
Ni neuk izan nintzan Elkarrizketaren eramalea (ezer jakin gabe ta derrepente) ta grabatu egin neban, baina tamalez kamarak soilik 23 minutu grabatu zizkidan 45 minutuko elkarrizketatik, badakit beste norbaitek ere grabatu zuela, ia lortzen dudan ta EUSKAL BIKOIZKETA Youtubeko nire kanalean sartzen dudan ;) Esango dizuet.
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Ekainaren 25a, 23:53:19
Eta bi eskuak gora, jajaja
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: JASS Noiz: 2016ko Ekainaren 26a, 01:16:48
Aipamenaren egilea: JonAnderMindegia  Noiz: 2016ko Maiatzaren 28a, 23:45:07
Badirudienez EITB-k ez duela asmo handirik Dragoi Bola bikoizten jarraitzeko, firma jasotze bat egin dut ea zerbait lortzen den. Irakurri eta erabaki lagundu nahi duzun...

Gokuk eta bere lagunek zure laguntza behar dute, emaiezu zure energia eta lagundu Dragoi Bolak euskaraz jarrai dezan...

https://www.change.org/p/eitb-dragoi-bola-euskaraz-1e066897-19aa-4581-8c78-e6748c13f8aa

50 pertsonek sinatu duzue jada eta eskerrak eman nahi dizkizuet horregatik, eskaera geroz eta azkarrago ari da hazten. MILA ESKER bihotz bihotzez sinatuz edo elkarbanatuz lagundu duzuen guztioi, zuek gabe ezinezkoa izango litzateke hau...
EMAN DIEZAIOGUN GOKURI GURE ENERGIA EUSKARAZ ITZUL DADIN!
GURE GENKIDAMA ENTZUNA IZAN DADILA!
:goku:
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Ekainaren 26a, 01:17:26
Eskerrik asko Jonny eta Taichisan!

Tamala ni ezin izan naizela joan...

Elkarrizketa entzuteko irrikaz nago! Zure berrien zain, Taichisan :)  :txistu:
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: JASS Noiz: 2016ko Ekainaren 26a, 01:24:46
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2016ko Ekainaren 25a, 22:32:49
Tira Jhonnydbz, ohorea nirea azkenik ezagutu izana ;)
Ni neuk izan nintzan Elkarrizketaren eramalea (ezer jakin gabe ta derrepente) ta grabatu egin neban, baina tamalez kamarak soilik 23 minutu grabatu zizkidan 45 minutuko elkarrizketatik, badakit beste norbaitek ere grabatu zuela, ia lortzen dudan ta EUSKAL BIKOIZKETA Youtubeko nire kanalean sartzen dudan ;) Esango dizuet.
Mila esker grabatzeagatik! Igotzen duzunean oso gustura ikusiko dut...  :osopozik:
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Ekainaren 26a, 01:29:05
(http://24.media.tumblr.com/447f5808484396cb04acfba5b025cfbe/tumblr_mkwvbt73JR1r72ht7o1_250.gif)
Eman energia Gokuri!! Gure genkidama gero eta handiagoa da!
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Ekainaren 27a, 13:33:42
Lastotxapel izenez ezagun den adiskide batek elkarrizketa labur bat egin dio Arkarazo jaunari:
Hona bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ILrAOqobtTg (https://www.youtube.com/watch?v=ILrAOqobtTg)
(Elkarrizketa hau hitzalditik kanpo da)
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Ekainaren 28a, 14:21:19
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2016ko Ekainaren 27a, 13:33:42
Lastotxapel izenez ezagun den adiskide batek elkarrizketa labur bat egin dio Arkarazo jaunari:
Hona bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ILrAOqobtTg (https://www.youtube.com/watch?v=ILrAOqobtTg)
(Elkarrizketa hau hitzalditik kanpo da)
Itzaldia baino leheneko elkarrizketak ziren ahin zuzen ere, hor alde batean negoen nik prestatzen geroxeago egingo nioen galderak XD
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: JASS Noiz: 2016ko Ekainaren 29a, 17:20:25
Aipamenaren egilea: JonAnderMindegia  Noiz: 2016ko Maiatzaren 28a, 23:45:07
Badirudienez EITB-k ez duela asmo handirik Dragoi Bola bikoizten jarraitzeko, firma jasotze bat egin dut ea zerbait lortzen den. Irakurri eta erabaki lagundu nahi duzun...

Gokuk eta bere lagunek zure laguntza behar dute, emaiezu zure energia eta lagundu Dragoi Bolak euskaraz jarrai dezan...

https://www.change.org/p/eitb-dragoi-bola-euskaraz-1e066897-19aa-4581-8c78-e6748c13f8aa
100 sinadurara iritsi gara... AUPA! MILA ESKER DENOI!
Oraindik EITB-ren erantzun bat iritxaroten dugu denok baina ez dakigu ezer... nik gutxienez ez. Espero dut laister berriak izatea, zerbait dakidanean hemedik jakin ahalko duzue...
MILA ESKER berriz ere eta horrela segi dezan...
:osopozik:
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Ekainaren 29a, 21:18:37
Albiste bikaina sinadurena!! Ea orain EiTBk nola erreakzionatzen duen :)

Bide batez Lastotxapel jaunak hitzaldiaren 15 minutuko bideo bat igo du  :pozik2:
Bertsio osoaren zain egon bitartean hemen duzue zati bat ikusi ez duzuenontzat:
https://www.youtube.com/watch?v=ZczX_e8tz34& (https://www.youtube.com/watch?v=ZczX_e8tz34&)

"igual resulta que resurge Dragoi Bola y no se dobla en euskera" dio Arkarazkok...
Ba nik esango nuke jadanik berpiztu dela Dragoi Bola Superrekin... beraz EiTBk hobe du espabilatu  :jipo3:

Hitzaldia euskaraz izango zela uste nuen... Nire gaztelera apur bat erdoilduta dagoela ohartu naiz XD
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: JASS Noiz: 2016ko Abuztuaren 09a, 01:55:47
Badirudi badagoela aukera oraindik Dragoi Bola Super euskaraz ikusteko! Abuztuaren 13an, 21:30etan Dragoi Bola Z Jainkoen Bataila emitituko da ETB3an, orain da euskal jarraitzaileek zenbat garen erakusteko unea. Gehiago ulertzeko begira eskaeraren aktualizazioan...
https://www.change.org/p/eitb-dragoibolaeuskaraz/u/17517065
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Abuztuaren 09a, 03:14:50
Mila esker egiten ari zaren guztiagatik, Jon Ander. Eskertzekoa da zure ahalegin guztia, eta ez dut ezkorra izan nahi baina... hori ezinezkoa da. EiTBk ez du horrela funtzionatzen.

Asteburu honetan Jainkoen Bataila emitituko dela kasualitate hutsa da. ETBren zentzugabeko programazio random horietako baten ondorio baino ez da. Filma zinematan estreinatu zenetik dagoeneko bizpahiru aldiz emititu dute ETB3n, baita Nahieran ipini ere lotsagabeok. Badakite (jakin beharko lukete) Dragoi Bola anime arrakastatsua dela baina ikusten duzu zelako tratua ematen dioten.

"Gai horri buruz ez dakigu ezer". Pff. Ikusten da bai haien interesa. Horrek baieztatzen du ez daukatela inolako asmorik ezta Dragoi Bola KAIren bigarren zatia bikoizteko, eta hori zen papeleta gehien zituena.

Japonian laster estreinatuko da F Berpiztuaren bertsio luzatua. Eta noski, Jainkoen Batailaren luzapena bikoiztu ez badute hau ere ahaztu euskaraz ikusteaz. (Bertsio luzatuen kontu honek ere baditu bereak. Filmak hasieratik luzeak izan balira euskaraz egongo lirateke osorik.)

Dragoi Bola Superri buruz oraindik goizegi da. Japoniatik kanpo ez da inon emititu. Ederra horixe ETB izango balitz emititzen lehena XD

Dena den ez daukagu ezer galtzeko eta ez digu kalterik egingo ETBkoei gure interesa milagarren aldiz adierazteak. Beraz Jon Anderrek esan bezala, ahal duzuen guztiok piztu telebista eta gozatu filmaz edo utzi telebista piztuta gutxienez. Baliteke mirariren bat gertatzea. Ez dezagun galdu itxaropena.

Bide batez nire telebista hondatua dago ala ETBk marrazkiak jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera kendu du? Aspaldi da ez didala audioa aldatzen uzten... Ez al zuten esaten bikoizketa baino nahiago zutela jatorrizko bertsioa bultzatu? A zelako arpajotzea.
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: Aju Noiz: 2016ko Abuztuaren 09a, 13:18:38
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2016ko Abuztuaren 09a, 03:14:50

Audientziak ez dira horrela neurtzen. Berdin da piztuta badago ala ez.

ETBk Super emitituko du baldin eta beste kateetan onarpen handia lortzen badu eta FORTAk muturren aurre-aurrean jartzen badio. Kate itsuagorik...
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: baronluigi Noiz: 2016ko Abuztuaren 09a, 13:45:14
Itsua ez. Xuhurra. Irratian izugarrizko kaleratze pila egiten ari dira azkenaldian, baina konturatzen bazarete ia ez da aditzera ematen. Gainera beraien aurrekontua gero eta murritzagoa da urtero eta ETBen dirugose den jende asko dago.
Izenburua: Er: SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Abuztuaren 09a, 23:48:05
Xuhurra barik desastre hutsa esango nuke nik. Ulergarria da aurrekontu faltagatik eduki berri askorik ezin bikoiztea. Baina daukaten gauzekin fundamentuzko programazio parrila egonkor bat eskatzea gehiegizkoa al da? ETB3ko programazioa desastre hutsa da, eta hori ez da diru faltagatik.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2016ko Abuztuaren 09a, 13:18:38
Audientziak ez dira horrela neurtzen. Berdin da piztuta badago ala ez.
Banekien hori :barre: Animatzearren baino ez dut esan, ezkorregia izan ez ote naizen aurretik esandakoarekin XD

Nik egia esan Dragoi Bola Super bikoizteko aukera handiak ikusten ditut, baina hiruzpalau urte barru edo. Ea bitarte horretan gauzek hobera egiten duten.