Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: jonnydbz Noiz: 2017ko Otsailaren 02a, 21:55:09

Izenburua: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Otsailaren 02a, 21:55:09
Sustatun ikusia:
https://sustatu.eus/azpitituluak/1486027785

Azpidatzien opendata gunea:
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/euskarazko-azpitituluak-filmak-eta-telesailak-euskaraz/
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 02a, 22:29:18
 :banan: :banan: Justu Muntaia pare bat egin ditudanean!
Pelikula batzuk badaude filmazpit eta azpitituluak.com orrietan. Gravity adibidez.

Oso berri ona! Zerbait egin dezakegu guzti honekin!
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Otsailaren 03a, 15:41:46
Bai, berri ona da, baina pena da aurretik egindakoak ez askatzea.
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Otsailaren 03a, 17:49:20
Eta hau zergatik egin du? Ez dira inoiz bikoiztuak izan, ezta? Ezta azpititulatuta emititu ere.
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 03a, 18:20:41
Merkeagoa izango da azpitituluak ordaindu eta jendeak internetetik jaistea, bikoizketa bat ordaintzea baino. :evil:

Sustatuko berria Azpitituluak.com (http://www.azpitituluak.com) webgunekoek eskegi dute, eta euren orrian hauxe diote.

AipatuEhundaka azpidatzi askatuta! orain boluntarioak behar ditugu dokumentatzeko
Azpitit ¦ 2017-02-02 ¦ 12:51 ¦
Ehundaka azpidatzi askatuta! orain boluntarioak behar ditugu dokumentatzeko

Film eta telesailen artean, 400 bat SRT fitxategi euskarazkoak askatu ditu Eusko Jaurlaritzak (albistea Sustatun / azpidatziak Open Data Euskadin). Albiste ona, eta lan pixka bat emango diguna guri. Azpidatzi horiek dokumentatu nahi ditugu, eta geure webgunera igo pixkanaka.

Lan hori egiteko, boluntarioak eskertuko genituzke, jakin dakitenak azpidatzien fitxategiak ber-sinkronizatzen: denbora trantsizioak eta frame-rate aldaketak egiten dakien jendea, Subtitle Edit edo Gaupol bezalako tresnekin trebatuak. Laguntzeko prest? idatzi mesedez azpitituluak (a bildua) azpitituluak.com e-posta helbidera. Eskerrik asko.

Erantzun artikulu nagusiari

Laguntza behar dute, azpititulu guztiak errebisatu, sinkronizatu eta ze bertsiorekin bat datozen jakiteko.
Nik aurrekoan idatzi egin nien, ea ondo iruditzen zitzaien euren azpitituluekin hemen muntaiak igotzea eta "arazorik ez, norki" erantzun zidan. Hortik atera ditut Laranja Mekanikoa eta Marmotaren eguna. Guzti honek dimentsio berri bat zabal dezake, eta lan gutxirekin (itzulpenak eginda daude eta) pelikulen atal berri bat zor genezake. Azpitituludun Filmeak.
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Artadi Noiz: 2017ko Otsailaren 04a, 07:51:38
279 pelikula eta 23 sasoi (bakoitzak ez dakit zenbat atal) telesail desberdinetan!!!
Lan pixka bat?? Askoren artean izan beharko du.
Bai, dudarik gabe, honek atal berezi bat sortzea eskatzen du.
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 04a, 10:35:10
279 pelikula direla jarri dute, eta berez 279 fitxategi dira, baina The Guest pelikula 2014koa da eta 14an bat eta 15an beste bat sartu dituzte. Beraz 278.

Azpitituluak webgunekoekin alderatu ezkero, 22 film errepikatuta daude.

Beraz, 820 (+- 5) film azpititulatutako daude une honetan.
278 jaurlaritzakoak eta 542 azpitituluak.com webgunean (hemen jatorrizkobertsioa.com, Euskal-Encodings, Filmazpit eta eurenak ere sartuta daude).
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Artadi Noiz: 2017ko Otsailaren 05a, 07:28:14
Argi da material asko eta asko dagoela.
ATAL berria sortzeko beste.
Esan nahi dut azpitituludun filme/telesailentzako ATAL berezi bat sortzea IGOERAK sailean.
Titulua "Azpitituludunak" edo beste edozein izan daiteke
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 05a, 13:09:11
Azpitituludun filmak eta azpitituludun telesailak sortu, eta filmak atal honetara mugitu ditut.
Momentuz ez diet childboardik sortu (letraz banatzeko azpiforo horrek) 15-16 pelikula baino ez daudelako.
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Otsailaren 07a, 23:24:05
Marrazki bizidun atal hau, nire aportazio bakanetakoa, ez dakit sail berri horretan sartu beharko litzatekeen: Barbariako Korgoth (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2633.0).
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 12:43:25
Bueno, behintzat azpititulazio ofizialak ditugu MARVEL-eko filme batzuetan, baita ere LUPIN akzio errealeko filmea ta HARLOCK KAPITAINAren 3Dko filmea ere bai, hori benetan txundigarri ta motibatzailea da oso niretzat. Ia Azpitituluak.com ek be Marvel filmeak osatzeko ausardia baduten ta bapo egongo da gauza^^
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 14:32:23
Sortuko dugu bakoitzak pentsatuta daukanaren zerrendaren bat edo? Bestela agian lana alperrik egingo dugu. Nik pelikula dexente jaitsi ditut eta sinkronizazioekin nabil.
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Otsailaren 14a, 23:10:14
Berrian gaur agertutakoa: Eusko Jaurlaritzak azpidatzi gehiago zabalduko ditu datozen asteetan (http://www.berria.eus/paperekoa/2273/036/002/2017-02-14/eusko_jaurlaritzak_azpidatzi_gehiago_zabalduko_ditu_datozen_asteetan.htm)

Jartzen duenez Movistarrekin hitzarmena berrituko du eta Netflixekin elkartzeko asmoa agertu dute (HBOk momentuz ez dauka euskal azpidatziak jartzeko asmorik).
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 15a, 00:21:18
 :pozik2:
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Otsailaren 16a, 00:24:07
Hori flipantea litzake Netflixekin lan egitea, ia baita ere bikoizketak agertzen hasten badira poliki poliki!
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 16a, 08:20:08
Telesail batzuen lehen denboraldiak espero ditut nik. Aurreko paketean Ray Donovanen hirugarrena, Mad Men-en 7.na, tronu demaren 5.na baina uste dut lehenengo atalik ez Dagoela. Viking, Ray Donovan edo the walking dead edo Narcos ikusi nahiko nituzke besteak beste.
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 02a, 01:01:52
Oraintxe bertan errebisatu dut Opendata euskadiko zerrenda, eta atzo eguneratu zutela jartzen du.

Filmeak orain 547 dira!

http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/euskarazko-azpitituluak-filmak-eta-telesailak-euskaraz/

BATMAN V. SUPERMAN: DAWN OF JUSTICE
MAD MAX: FURY ROAD
MAZE RUNNER: THE SCORCH TRIALS (bigarren filma. Lehena bazegoen lehendik)
POLTERGEIST
SILENT HILL: REVELATION 3D
STAR WARS. EPISODE VII: THE FORCE AWAKENS
TERMINATOR GENISYS

Adibide modura.


Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Martxoaren 02a, 21:22:35
Star Wars!! muajajajaja :star: :vader:
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Abuztuaren 03a, 01:24:30
Gabon!

Uste dut opendata euskadin azpititulu gehiago eskegi dituztela. Eguneratze data 2018/08/02 jartzen du eta.

http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/euskarazko-azpitituluak-filmak-eta-telesailak-euskaraz/

Orain 802 Filme dira, eta Telesailak ere eguneratu dituzte. Game Of Throneseko 7. Denboraldia besteak beste!
Izenburua: Re: Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 06a, 00:10:53
Berri ona benetan!