Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 01a, 00:46:06

Izenburua: Antzinako Erromako manga
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 01a, 00:46:06
Argian ikusi dut lehen...

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2543/antzinako-erromako-manga

Mari Yamazaki manga egileak Thermae Romae komikiaren hamar milioitik gora ale saldu ditu. Egungo Japoniara bidaiatzen duen terma-ingeniaria da protagonista.

(http://www.argia.eus/astekaria/docs/2543/argazkiak/37_03.jpg)

Halaber, Yamazakik antzinako Erroman kokatu du Plinius komiki-sorta. Erromatar Inperioaren eta Japoniaren arteko loturak xelebre samarra dirudien arren, egilearen esanetan hainbat paralelismo daude bi munduen artean: "Testuinguru espiritual politeista, bainu komunak, kanpoko ekarpen kulturalak baliatzeko gaitasuna...". Gainera, joan den irailean hainbat erromatar txanpon aurkitu zituzten Okinawako Katsuren gazteluan, eta aurkikuntzak Erromatar Inperioaren eta antzinako Japoniaren arteko harremanei buruzko galdera asko eragin ditu.
Izenburua: Re: Antzinako Erromako manga
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Martxoaren 01a, 16:30:39
2013an argitaratu zuen Norma Editorialek manga hau hemen.