Euskal Encodings

Igoerak => Beste Batzuk => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2017ko Martxoaren 17a, 01:49:07

Izenburua: DRAGOI BOLA SUPER KANTAK EUSKARAZ
Egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Martxoaren 17a, 01:49:07
Aupa guztioi!
Hemen uzten dizuet eraiki dudan karpeta non DRAGOI BOLA SUPER ta gainontzeko Euskarazko kantak utziko dizuet. Superren letra guztiak Egoniren lana paregabea adaptatutako lana izan da, mila esker adiskide!
Karpetan ikusiko dituzuen kantak hauek dira:
DRAGOI BOLA SUPER OPENING 1
DRAGOI BOLA SUPER ENDING 1
DRAGOI BOLA SUPER OPENING 2
DRAGOI BOLA SUPER ENDING 7
BANOA HEMENDIK - JAINKOEN BATAILA BER.-

https://drive.google.com/drive/folders/0B98OgZzKh1gLNXlyNVJHRWNPdm8?usp=sharing

Zeuon iritziak espero ditut ta proposapen gehiago Dragoi bolaz aparte. Egia esan baditut ia ia prest ONE PIECEko kanta batzuk ere (etbk egin zituen letrak ardatz hartuta XD)
Izenburua: Re: DRAGOI BOLA SUPER KANTAK EUSKARAZ
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Martxoaren 17a, 23:38:09
Jainkoen bataila igo baino lehen atera izan bazenu, endinga jarriko nion!

PD: Beste lau kasuetan zure ahotsa ozenago balego, hobeto; edo abestia jaitsi. Abestiak ahotsa gehiegi jaten du.
Izenburua: Re: DRAGOI BOLA SUPER KANTAK EUSKARAZ
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Martxoaren 20a, 08:45:50
Oso oso lan ona! Ajurekin bat nator, lehehengo abestian ondo dago, baina besteetan ahotsa zerbait estalita geratzen da. Nire ahotsa izango balitz, hobeto legoke horrela. Baina zurea denez... hobe zerbait gehiago entzuten bada!
Izenburua: Re: DRAGOI BOLA SUPER KANTAK EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Apirilaren 03a, 17:59:48
Hau zoragarria da!! Neu-nausi-jo-ta-hautsi gustatu zait batez ere! Earra! Lan bikaina Taichisan!  :rock:

Ajuk eta Arsenicumek esan bezala, saiatu ahotsa musikaren gainetik jartzen. Bigarren openinga primeran entzuten da nire iritziz, baina besteetan ahotsa baxuegi dago aukeran.

Animo proiektu honekin! Eta ONE PIECEren abestiak ere egiten badituzu nik pozik entzungo nituzke :)
Izenburua: Re: DRAGOI BOLA SUPER KANTAK EUSKARAZ
Egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Apirilaren 04a, 00:32:50
Ba One piecekoak egiteko asmoa daukat ere bai, hasiera hasieratik gainera. Ointxe banabil KAI BOOren openinga muntatzen, ia laster erakusteko moduko zerbait daukadan. Eta ia DB SUPERren endingen euskarazko idatziak egin ahalko bazenit Egoini, asko eskertuko nizuke!
Izenburua: Re: DRAGOI BOLA SUPER KANTAK EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Apirilaren 04a, 19:28:11
Primeran! Entzuteko irrikaz nago! Ziurrenik aste santuan itzuliko ditut falta diren Superren endingak  :txistu:
Izenburua: Re: DRAGOI BOLA SUPER KANTAK EUSKARAZ
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Apirilaren 11a, 20:40:19
Taichisan, hartu mikroa  :barre:

https://euskomanga.com/news.php?readmore=139 (https://euskomanga.com/news.php?readmore=139)

Abesti gehiago itzultzea nahi baduzu (edozein animetakoak) esan  :agurtu:
Izenburua: pagina web descargas
Egilea: pocketcalendario Noiz: 2018ko Apirilaren 18a, 20:22:15
Kaixo
leheno bazegoen web orri bat deskargatzeko euskaraz filmak orain badakizue nondik hartu dezakegu?
eskerrik asko