Euskal Encodings

Igoerak => Animazio telesailak => Gaiaren sortzailea: Markel529 Noiz: 2017ko Azaroaren 29a, 21:10:41

Izenburua: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: Markel529 Noiz: 2017ko Azaroaren 29a, 21:10:41
TENGEN TOPPA GURREN LAGANN

(https://www.koi-nya.net/img/subidos_posts/2017/07/tengen-toppa-gurren-lagann.jpeg)

FITXA TEKNIKOA
Izen originala: グレンラガン (Tengen Toppa Gurren Lagann)
Autorea: Hiroyuki Imaishi
Produktorea: Gainax
Produkzio urtea: 2007
Atal kopurua: 27

SINOPSIA

Mundu posapokaliptiko batean, non gizakiak lurrazpian bizitzera behartuak izan diren, lurrazpiko herrixka batean Kamina eta Simon lurrazaletik ateratzeko gogoz altxatuko dira bere ohitura eta bizitzaren aurka. Kamina herriko gaizkilea da eta Simon, berriz, herriko zulatzaile onena.
Herrian oso ohikoak dira lurrikarak egotea eta hori da ihes egiteko daukazkaten arrazoietako bat. Gainera, herria txikitxo geratzen ari zitzaien.

EZAUGARRIAK

Arduraduna: Markel529 (Deitu Markel nahi izanez gero)
Proiektuaren egoera: Amaitua
Bideoa: BD 1080p
Audioa: Japonieraz
Azpitituluak: Euskaraz
Formatua: .mkv
Tamaina: 1,3 GB-2,3 GB

DESKARGAK

ATAL GUZTIAK:  https://mega.nz/#F!S4dQXbrY!glZATCMLZyc29yj748QFjg (https://mega.nz/#F!S4dQXbrY!glZATCMLZyc29yj748QFjg)

GURREN HEN ETA LAGANN HEN PELIKULAK

Autorea: Hiroyuki Imaishi
Produktorea: Gainax
Produkzio urtea: 2008-2009 hurrenez hurren
Pelikula kopurua: 2

SINAPSIA

Seriearen berdina, pelikulak seriearen laburpena egiten baitute.

EZAUGARRIAK

Arduraduna: Markel529 (deitu Markel nahi izanez gero)
Proeiktuaren egoera: Amaitua
Bideoa: BD 1080p
Audioa: Japonieraz
Azpitituluak: Euskaraz
Formatua: .mkv
Tamaina: 3.72 gb eta 6.13 gb hurrenez hurren

Pelikulak: https://mega.nz/#F!kuohEICC!lbT3oofGbIWELKAWrPY0TQ
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [22/27]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Azaroaren 30a, 08:53:15
Eskerrikasko Markel! Eskomangatik ateratakoak dira, ala zuk egin dituzu?
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [22/27]
Egilea: Markel529 Noiz: 2017ko Azaroaren 30a, 11:51:07
Ez horregatik Arsenicum! Nik egindakoak dira, baina lehenik EuskoMangan argitaratu nituen. Horregatik, pentsatu dut hemen ere argitaratzea, jende gehiagok ikus dezan.  :mihi:
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [22/27]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Azaroaren 30a, 12:22:12
Ea ikusteko astirik dudan egunen baten!
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 16a, 19:18:32
Jeisten hasi naiz eta lehen atala ikusi dut. Ortografia eta estilo akatsa batzuk ikusi ditut, hauen berri ematea nahi duzu zuzenketak egiteko?
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: Markel529 Noiz: 2018ko Abuztuaren 22a, 17:55:50
Bai, mesedez. Eskertzekoa litzateke, egia esan. Nire lehen azpititulua izan zen eta ziur nago akats asko dituela, beraz, esan beldurrik gabe!
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 24a, 18:55:14
Lehen atalean ikusitakoekin nator eta nire proposamenak luzatzen ditut. Batzutan mekanografia akatsak dira eta beste batzutan nire iradokizunak jartzen ditut, besteren batek eztabaidatu nahi badu ikus ditzan. Batzutan nire iradokizunak argudiatuta datoz, baina ez denak.

1. ATALA:































UneaOharra
00:12Izenburua pantaila erdialdean agertzen da, arraroa egin zait eta badaezpada jartzen dut, ez baitakit nahita jarri den leku horretan.
02:02Zortzugarren > Zortzigarren
02:25Ez dira nahiko duinak gure etsaiak izateko > Uste dut "Ez dira nahikoa duinak" izan behar dela.
03:00Atalaren izenburua falta da.
04:29Oh, Kamina! => Interjekzion hauek euskaraz 'h' gabe dira: O, Kamina! (Elhuyar (http://www.euskadi.eus/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/o/E/Heu146126_0))
04:44Ez egin kasu neska petral haiei. > kasurik edo jaramonik
05:49?!?! > Ez dago gaizki baina ohikoena !? erabiltzea da (foro honetan eztabaidatu zen aspaldi (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1341.0))
06:52inorrek ez daki nora joan zen > inork
06:54Esaldi hau oso denbora tarte motzean agertzen da eta ez du ia ezer irakurtzeko astirik ematen. Agian aurrekoarekin batera jartzea komeni da eta denbora pixkat luzatzea.
07:19?!?! > !?
08:01Ez hasi larritu > hadi
09:02Horregatik ez ditut behar kasu egiten ez didaten jendea! > Horregatik ez dut behar kasurik egiten ez didan jendea!
10:37Beno, bihar goizen itzultzen banauk ez gaituztek aurkituko. > Beno, bihar goizerako itzultzen banauk, ez gaituztek harrapatuko. (Baldintza eta ondorioa komarekin bananduta)
12:05Han goiean! > Han goian!
12:09Han goiean dago lurrazala! > goian
13:04Eh? > E?
13:09Orduan esango dizut, beraz garbitu belarri horiek! > Orduan esango dizut, beraz, garbitu belarri horiek!(Normalean "beraz" hitzaren ondoren koma jartzen da)
15:06Mugitu zaitez, ipurdi handi hori! > Mugi zaitez, ipurtandi hori!
15:15Goian: Nota > Oharra
Behean: Yokok hitz egiten du baina estiloa Kaminarena da.
15:46Emakumeen ez dute hitz egin behar > Emakumeek
16:29Simonek hitz egiten du baina estiloa Kaminarena da.
16:36Kaminak hitz egiten du baina estiloa Simonena da.
18:15Ba-bai, Anaia! > Ba-bai, anaia! (minuskulaz beharko luke)
18:29ez eta pentsatu ere! > ezta pentsatu ere!
18:46Gizonak borrokatu egiten dira hil egiten baditek ere! > Gizonak borrokatu egiten dituk hil egiten badituk ere! (Ez naiz hikan oso trebea, baina "dira" moldatu egin beharko litzateke. "baditek" ez dakit ondo egongo litzatekeen, uste dut "badute"-ren baliokidea dela)
20:05Uste dut Simonek hitz egiten duela baina estiloa Kaminarena da. Eta Kaminak hitz egiten badu, hika jarri beharko litzateke: bukatu diagu.
25:43Nik egingo dut, beraz zuk ere egingo duzu! > Nik egingo dut, beraz, zuk ere egingo duzu! (koma)

PD: ez zaitez damutu, e!? Badakit hasiera baten gauza asko ematen dutela.
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [22/27]
Egilea: James Noiz: 2018ko Abuztuaren 24a, 22:03:31
Aipamenaren egilea: Markel529  Noiz: 2017ko Azaroaren 30a, 11:51:07
Ez horregatik Arsenicum! Nik egindakoak dira, baina lehenik EuskoMangan argitaratu nituen. Horregatik, pentsatu dut hemen ere argitaratzea, jende gehiagok ikus dezan.  :mihi:

Kaixo !
Egin dituzue beste manga batzuk euskarraz ? EuskoMangak web orri bat du ?
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 25a, 01:01:00
Euskomangaren web-gunea hau da: https://euskomanga.com/
Orain ez dabilela ematen du.

Twitter kontua ere badute: https://twitter.com/euskomanga
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: StarKillerNFS Noiz: 2018ko Abuztuaren 25a, 13:44:51
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Abuztuaren 25a, 01:01:00
Euskomangaren web-gunea hau da: https://euskomanga.com/
Orain ez dabilela ematen du.

Twitter kontua ere badute: https://twitter.com/euskomanga
Berehalako arazo teknikoak direla eta, zerbitzua ez dago erabilgarri. Ez luke 24h baino gehigo iraun behar dena normaltasunera bueltatu arte.
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abuztuaren 26a, 17:38:58
2. atalarekin nator. Izenburuaren kontua atal guztietan dago beraz, ez dut gehiagotan jarriko.

2. ATALA:


















UneaOharra
07:06antzinako jendean zerua ikusten zuela... > jendeak
08:08behatzak > atzamarrak (behatzak oinetako hatzak dira)
08:50Ara, mugitu daiteke eta! > Hara (Elhuyar (http://www.euskadi.eus/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/hara*/E/Heu099848_0) 3. adibidea)
10:33Zer ondo! > Zeinen ondo!
11:00Experientzia berri pila bizitu dituzte gaur > Esperientzia
15:21Testua pantaila erdian agertzen da.
15:45Baina berak gidatzen badu nik ere gidatuko dut! > ... gidatzen badu, nik ere... (koma)
16:35burutik joatzen dira ginduak > burutik joaten dira aginduak
17:26?! > !?
19:21ganmen ziztzinak! > ziztrinak
19:25?!?!?! > !?
20:10Kolpe letala! > Kolpe hilgarria!
21:12Nota > Oharra
21:18Nire > nire (aurreko lerroa komarekin amaitzen da, beraz, minuskulaz jarraitu behar du)
24:15Behean: urrengo > hurrengo
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: James Noiz: 2018ko Abuztuaren 27a, 12:17:13
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Abuztuaren 25a, 01:01:00
Euskomangaren web-gunea hau da: https://euskomanga.com/
Orain ez dabilela ematen du.

Twitter kontua ere badute: https://twitter.com/euskomanga

Milesker ! oso ongi egin da web orri hori !
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: Markel529 Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Egun batzuetan ezin sartu Bartzelonan nengoelako eta hara ikusi dut lana egin didazula, James! Mila esker! Orain jarriko naiz zuzenketan.

Ikusten dudanez akats asko teklatuan nahi gabe emandako hizkiak dira, ea nire hurrengo azpitituluetan adi nagoen!

Horrez gain, izenburuarena nahita dago hor jarrita, baina orain dela urtebete baino gehiago egin nuen eta orain ez nago ziur hor uzteari buruz. Zer diozu zuk?
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 18:04:03
Aipamenaren egilea: Markel529  Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Egun batzuetan ezin sartu Bartzelonan nengoelako eta hara ikusi dut lana egin didazula, James! Mila esker! Orain jarriko naiz zuzenketan.
James baino nik jarri ditut zuzenketak  :barre:

Aipamenaren egilea: Markel529  Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Ikusten dudanez akats asko teklatuan nahi gabe emandako hizkiak dira, ea nire hurrengo azpitituluetan adi nagoen!
Bai, horrelakoak ugari daude ataletan zehar. Hurrengo atalak jartzen jarraituko dut.

Aipamenaren egilea: Markel529  Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Horrez gain, izenburuarena nahita dago hor jarrita, baina orain dela urtebete baino gehiago egin nuen eta orain ez nago ziur hor uzteari buruz. Zer diozu zuk?
Nire ustez hobe da azpidatziak behe inguruan jartzea, baina beno, izenburua izanda ez da ere hain garrantzitsua. Dagoen moduan jarrita
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: Markel529 Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 21:10:21
Barkatu, nahaztu egin naiz. Eskerrik asko, Jonny! Azkenean, izenburua kendu egin dut. Lehen ondo zegoela uste nuen, baina gabe hobeto ikusten dut, egia esan.
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 22:50:10
Kendu egin duzu edo azpian jarri? Azpidatzi gabe beti dago hobeto, baina idatzita zer dagoen eta zer esaten den jakin behar dugu XD
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 05a, 18:29:24
4. ATALA:





























UneaOharra
02:09Zer botere ezezagu ni izango dute... > ezezagun izango
02:13EGINTEN > EGITEN
03:56eskularriak > eskularruak
04:05Ah,... > A,... / trasto > traste
04:44Oh,... > O,...
04:55Honetan ez nago ziur, ez baitakit mecha esan nahi duen: Nire machatxoa > mechatxoa
06:37Zein da azaroa? > arazoa
07:19Ez hartu niri adarrik gero! > Ez niri adarrik jo gero! (adarra jo eta ez adarra hartu)
10:31duguun > dugun
10:56gutsiesteko > gutxiesteko
11:09ordundik > ordutik
12:08Ara! > Hara!
12:47Hauek atzetik egon gara... > Hauen
12:55Anaia.arreba beltzak > Anai-arreba
13:07Kaminak hitz egiten du baina estiloa Simonena da.
15:04arimank > arimak
18:18hanguagoa > handiagoa
18:43Ez zaiak > zaidak
18:45gaunera > gainera
19:08zaiak > zaidak
19:17degok > zegok
19:31fuzioa > fusioa
20:53Ah,... > A,...
21:18Uste duk > dut
21:40noinbait > noizbait
22:15Itzulo > Itzuli
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 05a, 20:12:12
5. ATALA:

Atal honean Rossiuk marroi kolorea darabil estiloan, baina hurrengoetan zuria, ez dakit arrazoi jakinen bat dagoen horretarako, baina atal guztietan berdina izatea komeni izaten da.
























UneaOharra
02:15Ah > A
04:07Zeruko aingerua dira! > Zeruko aingeruak dira!
04:48Jainkoaren aurpegiak bidali zaituztete? > zaituzte (zaituztete izateko jainkoaren aurpegiek izan beharko luke, baina jainkoaren aurpegi bakarra dago ez?)
6:50Eh? > E?
07:33dut1 > dut!
10:06Ara! > Hara!
10:32Apaizaren estiloa normalean egoten den lekua baino azpirago dago.
11:28auakeratu > aukeratu
12:02Oh > O
12:39Eh? > E?
12:46herrikar > herritar
13:39Eh! > E!
14:30Ara! > Hara!
14:40?! > !?
Nolatan kontrolatu ditzake horrelako jendean jainkoak!? > Egia esan ez dut ulertzen zer esan nahi duen, baina zerbait ondo ez dagoelakoan nago.
14:54potrotik > potrorik
14:55Ba al dizutu? > dituzu
15:08Kaminaren estiloa da, baina herritarren batek hitz egiten du.
17:23diket > ditek
21:06Bai1 > Bai!
21:14enpe > menpe
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 12a, 12:51:48
6. ATALA:






































UneaOharra
02:45Eh? > E?
02:49Eh? > E?
02:53zaide > zaude
03:25Oh, oh, oh! > O, o, o!
04:22jarraitzen badugu ez al du > jarraitzen badugu, ez al du (koma)
05:28Eh? > E?
05:52gu agurea eramatera etorri gara > gu agurea ekartzera etorri gara (uste dut kasu honetan etorrirekin hobeto dagoela ekarri erabiltzea)
06:07Ongietorri denoi! > Ongi etorri
06:30Zuen ekintzek jendearen bihotza ausardiaz eta itxaropenez bete dituzue... > "Zuen ekintzek jendearen bihotzak ausardiaz eta itxaropenez bete dituzte..." edo "Zuen ekintzekin jendearen bihotzak ausardiaz eta itxaropenez bete dituzue..."
06:55Itsura > Itxura
07:03Hala ere, ia bukatu dute azaltzen. > Ez dut ulertzen. Ez da afaltzen izango?
07:42Eh? > E?
07:50Eh? > E?
10:18Ah? > A?
10:26Eh? > E?
10:30Gainera Yokorenak itxura polita dute. > Yokorenek izan beharko luke, baina arraroa gelditzen da, agian hobe "Gainera, Yokoren titiek itxura polita dute." (koma ere).
12:05ipurzuloan > ipurtzuloan
12:07Eh? > E?
12:10Ah! > A!
13:42Ez nuen sekula pentsatu, baina oso ausarta eta habila egiten ari da. > Ez nuen sekula pentsatuko, baina oso ausarta eta abila egiten ari da.
13:53Ara... > Hara...
14:59Gizakiak ehizatek oordua da > Gizakiak ehizateko ordua da
15:29Eh! > E!
16:21Eh? > E?
17:37Ah! > A!
17:39Oh! > O!
18:13Eh! > E!
18:35Emakumeen ihes egin...! > Emakumeek ihes egin...!
18:45Kaminak hitz egiten du baina estiloa neska ilehoriarena da.
18:57... honek zuek joakerari zigorra emango dio. > ... honek zuen joakerari zigorra emango dio.
19:01Edderenen > Ederrenen
19:16Mundu honetakok Jainkoa! > Mundu honetako Jainkoa!
19:31biraurik > biraorik
20:25Eh, > E,
20:57Simonek hitz egiten du baina estiloa Kaminarena da ("Honek ez du jasango!" esaldian).
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 12a, 19:09:29
7. ATALA:



































UneaOharra
01:38Eguna badarate borrokan > daramate
01:57hilegabeko > ilegabeko
03:15danok > denok
05:24Zer handia > ez dakit ondo edo gaizki dagoen, baina nik "Zeinen handia!" jarriko nuke.
06:02¿? > ?
06:32izzanda > izanda
06:46Espiral Erregearen 4 erregeetako bat naizenez, > jeneraletako
06:48Zigortuko zaituztet. > zigortuko (aurreko lerroa komarekin amaitzen da, beraz, hau minuskulaz hasi behar da)
06:51Kaminak hitz egiten du, baina estiloa besteren batena da.
07:33Ez gutsietsi Gurren-Laganna! > Ez gutxietsi Gurren Laganna!
*Gurren Lagann gidoiarekin jarri duzu hemen, baina gehienetan gidoi bage jarri duzu (hurrengo ataletan ere). Ez dakit zein den egokiena, baina hau behin bakarrik jarriko dut, atal guztietan apuntatzea larregi baita. Gainera gidoia jarri edo ez erabakitzean Notepad++ aplikazioarekin find/replace azkar bat egin dezakezu (maiuskulak eta minuskulak kontuan hartuta noski).
08:08jun > joan
13:35?! > !? (agian honekin ere fitxategi guztietan batera alda dezakezu, horrela ez dut hau apuntatzen jarraitu beharrik, zer diozu?)
14:11Kamina eta Simon jipoitzen daude! > jipoitzen ari dira! (daude baino hobeto)
14:55Simonek hitz egiten du baina Kaminaren estiloa agertzen da.
15:03objektibo > jomuga
17:15hilegabeko > ilegabeko
17:27itziliko > itzuliko
17:53hauek zonako ganmenak... > Hauek inguruko/eskualdeko ganmenak... (bi aukera ezberdin)
18:22Baina Laganna konpondu zenean berriro agertu zen. > banandu (Gurren-Laganna bakarrik konpondu zen, baina gero Laganna banatzean Gurrenari matxurak agertu zitzaizkion berriz.)
18:24Pentsatzen zuen bezala > nuen
18:40Hala ere kontuz... > Hala ere, kontuz... (koma)
18:42Zerbait sinesten bada itsu itsuan, bere buru suntsitzeko arriskua existitzen da. > Zerbait itsu-itsuan sinesten bada, bere burua suntsitzeko arriskua existitzen da. (itsu-itsuan gidoiarekin)
19:04Ondo ondo! Pozten naiz zuek ezagutzen! > Ondo, ondo! Pozten naiz zuek ezagutzeaz! (koma)
20:13Simonen borroka izpiritua badu... > Simonek
20:50Kaminak hitz egiten du, baina estiloa Yokorena da.
21:00?! > !?
21:12Nota > Oharra
21:29garu > gero
Gainera, Yokok hitz egiten du, baina beste estilo bat dauka (kolorea eta kokalekua ere beherago agertzen da)
21:35Itsu itsuan > Itsu-itsuan (gidoia)
21:37Simon han egon ez balitz hilda egongo zinatekeen. > ... balitz, hilda... (koma baldintza eta ondorioa banatzeko)

Beno, esango didazu ?! > !? aldaketa automatikoa egingo duzun.
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: Markel529 Noiz: 2019ko Urtarrilaren 08a, 12:32:38
Tira, denbora asko daramat hemen sartu gabe eta ikusten dut hala ere zuzenketak egiten egon zarela. Eskertzen dizut, benetan! Ahal bezain lasterren jarriko naiz.
Rossiurenari buruz, ez dut gogoratzen zergatik egin nion aldaketa hori aspaldi azpititulatu nuelako, baina esango nuke aurrerago kolore marroia beste pertsonai bati hobeto zihoakiola pentsatu nuelako izan zela. Dena den, 5. atalean zuriz utziko dut eta kitto. Mila esker berriro ere!
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Urtarrilaren 08a, 21:07:38
Ez nuen jarraitu erantzunik ez nuelako erantzunik jasotzen. Nahi izanez gero, jarrai dezaket.
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: Markel529 Noiz: 2019ko Urtarrilaren 09a, 15:24:11
Eskertuko nizuke, horrela etorkizunean ondo idazten jakingo dudalako, baina nahi bezala. Egia esan, 4 hilabete pasa nituen ezer egin gabe, ez Euskomangan, ezta Tengen Toppa zuzentzen ere, ez daukat barkamenik! :tiroegin:

P.D. 3. atalaren zuzenketa egin al zenuen? Orain egin nahian nabil eta ez dut aurkitzen.
P.D. 2: "?!ari" buruz, automatikoa egingo dut, bai, berriro gerta ez dadin, baina nire azken lanetan ondo idazten ari naiz.
Izenburua: Re: TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Urtarrilaren 09a, 19:33:04
Ba uste nuen 3.a jarri nuela, baina antza denez ez dut jarri.