Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak => Gaiaren sortzailea: JASS Noiz: 2017ko Abenduaren 28a, 10:32:26

Izenburua: LEGO Pelikula (2014) [MEGA]
Egilea: JASS Noiz: 2017ko Abenduaren 28a, 10:32:26
LEGO Pelikula  -  The LEGO Movie (2014)

(https://images-na.ssl-images-amazon.com/images/M/MV5BNTMxNzE3MjM1Ml5BMl5BanBnXkFtZTcwNDcyMDgyOQ@@._V1_.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f5/Flag_of_the_United_States_%281912-1959%29.svg/20px-Flag_of_the_United_States_%281912-1959%29.svg.png)
Generoa: Animazioa
Urtea: 2014
Zuzendaria: Phil Lord, Christopher Miller
Gidoia: Phil Lord, Christopher Miller, Kevin Hageman, Dan Hageman
Argazkia: Barry Peterson
Musika: Mark Mothersbaugh
Aktoreak: Animazioa
Sinopsia: LEGO Unibertsoan, giza itxurako figuratxoz beteriko hiri batean, Megapresi zitalak "Kragle" izeneko super-arma aurkitu du. Vitruvius maisu eraikitzailea bera geldiarazten ahalegindu da, baina Presiren robotek garaitu egin dute. Megapresik armarekin ihes egin baino lehen, Vitruviusek "Aukeratua" deritzon batek "Pieza Euskarria" aurkituko duela iragartzen dio, Kraglea geldiarazteko gai den adreilu bat.
Nota Filmaffinityn: 6,7



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 100 min. inguru
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 5,48GB
Erresoluzioa: 1920x800
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/file/4BQ32Axb#Sq4iscuWD5KXhbJDVmX-aiCM1IBSRK2OFQiLnCEyLtA)
Izenburua: Re: LEGO Pelikula
Egilea: xbartola Noiz: 2017ko Abenduaren 28a, 11:36:19
Ederra!!! Milesker!!! :txalo1: :txalo1: :txalo1:
Izenburua: Re: LEGO Pelikula
Egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Abenduaren 29a, 13:55:38
7 GB! Lekua egin beharko dut hau jaisteko!

Azpitituludun filmeetan sartuko dugu?
Izenburua: Re: LEGO Pelikula
Egilea: JASS Noiz: 2019ko Otsailaren 08a, 16:12:49
Bertsio berri bat igo dut bigarren filmaren estreinua dela eta. Aurrekoak 7,3GB izan arren eta honek 5,48GB, bertsio berriak kalitate handiagoa dauka. Aurrekoan, azkar igotzearren txapuza bat egin nuen eta bideoak jatorrian zeukan baino tamaina handiagoan esportatu nuen.
Aurki (denbora dudanean, urte batzuk barru agian 😂) hirugarren, eta azken, bertsio bat igoko dut, jatorrizko ingelesezko audioa eta Open Data Euskadiko euskarazko azpitituluekin (gehigarri txiki batzuk eginda azpititulatu gabeko errotuluentzat, "8 urte t'erdi barru" eta horrelakoak).
Izenburua: Re: LEGO Pelikula
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Martxoaren 26a, 23:36:44
Errepikatuta dago https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=5453.0
Izenburua: Re: LEGO Pelikula
Egilea: JASS Noiz: 2019ko Apirilaren 02a, 23:36:47
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Martxoaren 26a, 23:36:44
Errepikatuta dago https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=5453.0
Ez, hau bikoiztuta dago eta beste azpititulatua. Horrela bakoitzak nola ikusi aukera dezake.  :banan:
Izenburua: Er: LEGO Pelikula
Egilea: carlocollodi Noiz: 2021ko Urtarrilaren 16a, 20:57:28
Oooooh... Erori da.

Horretaz gain, biziki eskertzen dira izugarrizko kalitatea duten artxiboak, baina gero zera gertatzen da ere: telebistan ikusteko USB pintxo batean sartzerakoan sarritan suertatzen da 4 GBtik gorako artxiboak ez direla onartzen. Imajinatzen dut ordenagailuan ikusten dituzuela halakoak. Bestela, esan nola egin ahal den, mesedez!
Izenburua: Er: LEGO Pelikula
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Urtarrilaren 17a, 11:20:58
Aipamenaren egilea: carlocollodi  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 16a, 20:57:28Oooooh... Erori da.

Horretaz gain, biziki eskertzen dira izugarrizko kalitatea duten artxiboak, baina gero zera gertatzen da ere: telebistan ikusteko USB pintxo batean sartzerakoan sarritan suertatzen da 4 GBtik gorako artxiboak ez direla onartzen. Imajinatzen dut ordenagailuan ikusten dituzuela halakoak. Bestela, esan nola egin ahal den, mesedez!

Ba arraroa egiten zait 4GBeko muga hori, agian formato kontua da... Baina tira, beti dago ordenagailua (portatila den bitartean, bestela zailagoa jejejeje...) HDMI batekin telebistara konektatzeko aukera.
Izenburua: Er: LEGO Pelikula
Egilea: MikelEiza Noiz: 2021ko Urtarrilaren 18a, 15:40:11
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 17a, 11:20:58
Aipamenaren egilea: carlocollodi  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 16a, 20:57:28Oooooh... Erori da.

Horretaz gain, biziki eskertzen dira izugarrizko kalitatea duten artxiboak, baina gero zera gertatzen da ere: telebistan ikusteko USB pintxo batean sartzerakoan sarritan suertatzen da 4 GBtik gorako artxiboak ez direla onartzen. Imajinatzen dut ordenagailuan ikusten dituzuela halakoak. Bestela, esan nola egin ahal den, mesedez!

Ba arraroa egiten zait 4GBeko muga hori, agian formato kontua da... Baina tira, beti dago ordenagailua (portatila den bitartean, bestela zailagoa jejejeje...) HDMI batekin telebistara konektatzeko aukera.

Muga hori ezaguna da, USB pintxoek normalean FAT32 formatua erabiltzen dute eta formatu horrek 4GBko muga dauka. FAT32 beharrean NTFS moduan formateatuta, ez zenuke muga hori izan beharko.

Azalpen teknikoa: https://en.wikipedia.org/wiki/File_Allocation_Table#FAT32
Izenburua: Er: LEGO Pelikula
Egilea: carlocollodi Noiz: 2021ko Urtarrilaren 20a, 19:23:58
Bai, arrazoi. Kontua da NTFS formatuan ezin ditudala erabiltzen dudan Mac-etik artxiboak kudeatu. Ez oraingoz, behintzat.
Izenburua: Er: LEGO Pelikula
Egilea: xabeer Noiz: 2021ko Urtarrilaren 24a, 12:26:45
Eta exFat formatua erabiltzen baduzu?
Izenburua: Er: LEGO Pelikula
Egilea: carlocollodi Noiz: 2021ko Urtarrilaren 24a, 19:43:18
Aipamenaren egilea: xabeer  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 24a, 12:26:45Eta exFat formatua erabiltzen baduzu?
Bai, probatu dut ere, baina orduan telebistak ez du USB pintxoa irakurtzen. Eskertzen da berdin-berdin aholkua eman izana!
Izenburua: Er: LEGO Pelikula
Egilea: Ronbin Noiz: 2022ko Martxoaren 14a, 10:22:12
Kaixo!

Erorita dago... berriz igotzerik bai?
Izenburua: Er: LEGO Pelikula (2014) [MEGA]
Egilea: xabeer Noiz: 2022ko Martxoaren 15a, 07:42:38
Berrigota eta fitxa eguneratuta.
Izenburua: Er: LEGO Pelikula (2014) [MEGA]
Egilea: Ronbin Noiz: 2022ko Apirilaren 16a, 19:49:09
Eskerrak ematea pasa zitzaidan...

Mila esker!!