Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak [Azpititulatuta] => Gaiaren sortzailea: egoninobi Noiz: 2018ko Ekainaren 11a, 11:12:18

Izenburua: Pokemon |Filmografia| (2017-2019) [MEGA|1080p]
Egilea: egoninobi Noiz: 2018ko Ekainaren 11a, 11:12:18
POKEMON  -  POCKET MONSTERS (2017-2019)



(https://i.pinimg.com/originals/bb/48/ba/bb48ba830325eba624b1617f2aef6673.jpg)



Filmen Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/Flag_of_Japan.svg/20px-Flag_of_Japan.svg.png)
Generoa: Abentura/Fantasia/Borrokak
Urtea: 2017-2019
Sinopsia: 1998tik hasita, urtero POKEMONen film berri bat ateratzen dute. Hari honetan euskaraz azpititulatutako filmak daude, 2017tik hasita, euskomangaren eskutik.
Hizkuntza: Japoniera + Azpitituluak euskaraz



Zeu hautatu zaitut! - Kimi ni Kimeta! (2017)
Filma

(https://euskomanga.com/wp-content/uploads/2019/06/pokemon-kiminikimeta-200x300.jpg)

Sinopsia: Film honek Masara Towneko Satoshi gaztearen istorioa kontatzen digu. Okido irakaslearen eskutik Pikachu bat jaso eta bidaian abiatzen da. Bidean zehar lagunak zein aurkariak egingo ditu, eta abenturan barna Hououren kondaira berpiztuko du.

Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 40m (100min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 8GB
Erresoluzioa: 1920x800 (1080p)
Euskomangako esteka (https://euskomanga.com/pocket-monsters-kimi-ni-kimeta/)

Guztion istorioa - Minna no Monogatari (2018)
Filma

(https://euskomanga.com/wp-content/uploads/2019/07/pokemon-minnanomonogatari-200x300.png)

Sinopsia: Satoshi gaztea, bere lagun leial Pikachurekin batera, Fula Cityra iritsi da. Bertan haizefesta ospatzen ari dira. Baina oraingoan Satoshi ez da gure protagonista nagusia. Lisa, Kagachi, Torito, Hisui eta Largo dira paper hori beteko dutenak. Bakoitzak bere istorioa daukan arren, pokemonei esker bata bestearekin lotuko dira.

Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 45m (105min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 8GB
Erresoluzioa: 1920x800 (1080p)
Euskomangako esteka (https://euskomanga.com/pocket-monsters-minna-no-monogatari/)

Mewtworen kontraerasoa evolution - Mewtwo no Gyakushuu Evolution (2019)
Filma

(https://euskomanga.com/wp-content/uploads/2020/01/mewtwonogyakushuu-200x300-1.jpg)

Sinopsia: Pocket Monstersen lehenengo filmaren (1998) remakea. Zientzialariek munduko pokemonik indartsuena sortu nahi izan zuten, Mew pokemonean oinarrituta. Pokemon berriari Mewtwo deitu zioten. Baina gizakien harrotasuna ikusita, Mewtwok haien aurka mendekua hartzea erabaki du. Satoshi eta lagunak Mewtworen planetan nahastuta suertatuko dira.

Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 1h eta 36m (96min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 7GB
Erresoluzioa: 1920x800 (1080p)
Euskomangako esteka (https://euskomanga.com/mewtwo-no-gyakushuu-evolution/)

Izenburua: Re: POKEMON: ZEU HAUTATU ZAITUT! [Azpititulatuta] (2017)
Egilea: egoninobi Noiz: 2018ko Ekainaren 11a, 11:13:58
Hemen uzten dizuet Pokemonen filmik berriena euskaraz azpititulatuta! Release honek japoniar azpitituluak ere badakartza bigarren pista modura. Egun ona izan!  :agurtu:
Izenburua: Er: POKEMON (POCKET MONSTERS) - FILMOGRAFIA (2017-2019) [MEGA|1080p]
Egilea: egoninobi Noiz: 2020ko Apirilaren 15a, 01:12:03
Hari hau pelikula berriekin eguneratu dut.