Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2018ko Uztailaren 19a, 16:40:29

Izenburua: Berriro bueltan
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Uztailaren 19a, 16:40:29
Arratsalde oooooooon.

Lasai, ez dut ihes egin eta.

Komentatu genuen Hostingerren geundela bai hosting bat domeinu aldetik eta GoDaddyra pasatzekoak ginela.

Hostinga apiriletik daukagu GoDaddyrekin, baina domeinuak Hostingerrekin jarraitzen zuen urrirarte, ordainduta baitzegoen.

Nahiz eta hostinga apirilean bukatu Hostingerrekin, denbora batez edukiak gordeta izaten dituzte, damutu eta beraiekin berritu nahi baduzu. Denbora hori aurreko astean bukatu zen. Korreo bat jaso nuen abisatzen eta korreo hura jasotzearekin batera domeinuarekin arazoak hasi ziren.

Gauzak horrela, domeinua Hostingerretik GoDaddyra pasatzea eskatu genuen. Trasferentziok ez dira berehalakoak; astebete itxaron behar da. Tarte horretan bazegoen foroan sartzerik, beti ere DNS gisa GoDaddyren zerbitzariak erabiliz, baina inork ez darabiltza zerbitzariok; denok darabiltzagu Googlerenak, zuzenean edo zeharka bada ere. Teorian badago Hostingerren konfigurazioa GoDaddyra zuzentzeko aukera, baina Hostingerren web mierda horrek akatsa besterik ez zuen ematen, beraz ez genuen aste hori itxarotea beste irtenbiderik...

Aste hori pasa da eta hemen gara bueltan. Ongi etorriak berriro.
Izenburua: Re: Berriro bueltan
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Uztailaren 21a, 00:53:56
Ederto!!
Izenburua: Re: Berriro bueltan
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Uztailaren 23a, 18:02:27
Ni ere hemendik aspaldiko partez! Oporretan nabil eta ea zerbait aurreratzeko erabiltzen dudan denbora.
Izenburua: Re: Berriro bueltan
Egilea: baronluigi Noiz: 2018ko Uztailaren 30a, 18:57:19
Ni ere noizbehinka aritzen naiz hemendik, ez iraganean bezain beste, tamalez  :jipo3:
Izenburua: Re: Berriro bueltan
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Uztailaren 30a, 19:16:22
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2018ko Uztailaren 30a, 18:57:19
Ni ere noizbehinka aritzen naiz hemendik, ez iraganean bezain beste, tamalez  :jipo3:

Bide batez... ez dakit Filmeen atalean ikusiko duzun eta hemendik agian bai... Brassed Off Haizea Jotzen Filmaren linkak ez dabilz. Begirada bat botako diozu? Filme guztiak jaisten nabil ordenatu eta zenbat ditugun jakiteko... eta hau ezin dut jaitsi.