Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 02a, 21:10:57

Izenburua: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 02a, 21:10:57
Foro honetako kide batek laguntza eskatu dit abesti batzuen hitzak lortzeko. Uste dut errusiarra dela eta hainbat hizkuntza ikasten ari dela.

Bat Takeru Yamatoren hau: https://www.youtube.com/watch?v=Mg9_TjRg1xs

Transkripzioa egiten hasi naiz baina une batean ez dakit zer dioen. 1:02 minutuan https://www.youtube.com/watch?v=Mg9_TjRg1xs&t=62

Iragana ahaztu, bizitza berriztu.
Bizimodu lasai eta baketsua nik batere gogoko ez dut.
Inguru zabalak eta zeru muga urrunak ezagutu nahi ditut.
Itsasoa ezagutzeko desioak barrua erretzen dit.
Banoa mundu berrira.
Ez naiz erronken beldur.
Egingo dut borrokan etsaien aurka neure lagunekin.
Mundua daukagu zain.
Etsitzeko asmorik ez.
Etorkizuna gainean dugu.
Nire ametsak ?????? zeinahi oztopo nik baitezaket gaindi.
Loturak hautsi eta lerroan jarri arreta egunsentiak goiza dakar eta.

Ez dut zentzuzko ezer lortzen, hartzen duzue zer esaten duen??

Bestea Dragoi Bola Kairen ending hau da. Uste dut honek ez didala arazorik eman: https://www.youtube.com/watch?v=5v112hwvK2c

Bizitza bizi dezagun gogotsu.
Amets egin, izan zoriontsu.
Zeruan ez dago mugarik,
munduan ez dago antzekorik.
Goazen hegan, eman eskuak.
Tira, Zatoz gora!
Hemendik ikusten dena hain da ederra.
Mundua babestekotan dugu borrokatu beharra.
Eraso! Jo gogor Kame Hame Ha!
Ezergatik ere ez etsi.
Geurea dugu gairaipena elkartzen bagara.
Bizitza bizi dezagun gogotsu.
Ezergatik ere ez etsi.
Maitasunaren indarrean sinetsi.
Zoriona erdietsi!

Bide batez, DBKren abestiak bikoiztu egin ziren edo fandubak dira?
Izenburua: Re: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 02a, 23:42:53
Nire ametsak handi doazen ihes haraindi,
zeinahi oztopo nik baitezaket gaindi.

Hau izan daitekeela uste duzue?
Izenburua: Re: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Irailaren 03a, 09:26:54
Bai! Nik be hori esaten deuela uste dot.
Izenburua: Re: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: egoninobi Noiz: 2018ko Irailaren 03a, 12:05:05
Nik "nire ametsak handi doaz mendiez haraindi" dela esango nuke, beti horrelaxe abestu izan dut neure buruan.

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Irailaren 02a, 21:10:57
Bide batez, DBKren abestiak bikoiztu egin ziren edo fandubak dira?
Bikoiztuak dira, bai openinga eta bai bi endingak.
Izenburua: Re: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Irailaren 03a, 12:44:17
Urteak aurrera ta... entzumena galtzen nabil! :evil:
Egonik dihoena da, bai!  :giveup:
Izenburua: Re: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Irailaren 03a, 23:16:41
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Irailaren 02a, 23:42:53
Nire ametsak handi doazen ihes haraindi,
zeinahi oztopo nik baitezaket gaindi.

Hau izan daitekeela uste duzue?
Nik ulertzen dudana "Nire ametsak handi doaz zeniez haraindi" da. Badakit ez daukala zentzurik, baina entzuten dudana idazteko eskatzen badidazu, nik hori entzuten dut.

Dena den oso abesti txarra da euskara ikasteko.

Kairen abestian "gairaipena" daukazu idatzita; zuk badakizu akatsa dela baina agian errusiarrak ez.

Ez, abestiak ez dira fandubak :barre:
Izenburua: Re: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 00:18:21
Baina "zeniez" ez da ezer, nik dakidala, nire bertsioarekin gelditzen naiz XD

Arrazoi duzu "gairaipena" hitzarekin... bista ederra!

Ez dakit ikasteko izango diren, baina abesti horiek eskatu dizkit.
Izenburua: Re: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 22:55:27
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2018ko Irailaren 03a, 12:05:05
Nik "nire ametsak handi doaz mendiez haraindi" dela esango nuke, beti horrelaxe abestu izan dut neure buruan.
Lehen ez dut hau ikusi, baina nik 'm' hori ez dut aditzen.
Izenburua: Re: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Irailaren 06a, 20:50:30
Nik ere ez nuen irakurri. Eta erabat konbentzitzen nau. Doinua dela eta, nahiko behartuta dago momentu horretan m letra azkar ahoskatzen.
Izenburua: Re: Marrazkien abestiekin laguntza behar dut
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Irailaren 07a, 13:38:40
M letra ahoskatzen duela diozu?? Nik diozunaz guztiz kontrakoa esango nuke, abestiaren doinuagatik oso-oso erraz ahoska daiteke "doaz mendiez haraindi" hitzak guztiz bananduz eta ezer behartu gabe.