Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak [Azpititulatuta] => Gaiaren sortzailea: Josu Etx Noiz: 2018ko Azaroaren 06a, 21:47:43

Izenburua: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Azaroaren 06a, 21:47:43
MONONOKE PRINTZESA  -  MONONOKE-HIME (1997)



(http://4.bp.blogspot.com/-uFri0aEO6Cs/U8OESBLn6EI/AAAAAAAAAo0/WpPeYDb0-YM/s1600/princess+mononoke+japanese+poster.jpg)



Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/Flag_of_Japan.svg/20px-Flag_of_Japan.svg.png)
Generoa: Animazioa/Fantasia
Urtea: 1997
Zuzendaria: Hayao Miyazaki
Sinopsia: Muromachi Aroan (1336-1573), Ashitaka, Emishi printzipea dena, herriaren aurka egin nahi duen munstro (Nago) batekin borrokatzean zaurituta geratzen da. Zauri horrek madarikazio bat du eta sendabide bila, Nagoren bizilekurantz doa. Hor hiru indar daude borrokan. Basoko animaliak, non Mononoke neska otsoekin bizi den; herritarrak, burdin labeen bidez bizirauten dutenak eta burdin bila basoko zuhaitzak moztu behar dituztenak eta Samuraiak, herria harpilatu nahi dutenak.
Animazio japoniarreko pelikula onenetarikoa (edo onena).
Nota Filmaffinity-n: 8,0



Bideoaren ezaugarriak: [ONLINE]

Iraupena: 2h eta 13m (133min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 2,77GB
Erresoluzioa: 1920x1024 (1080p)
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/#!ocMwmYJb!J7p3wAofYdVwPe_5DbomipQx3V5yQ0OwJXWuUesa5WY)
Izenburua: Re: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA]
Egilea: ibonzama Noiz: 2018ko Azaroaren 06a, 21:59:32
 :txalo1: :txalo1: :txalo1: Jaisten!!!
Izenburua: Re: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Azaroaren 06a, 22:55:50
Honi aukera bat emango diot, ea zelan moduko subak dituen  :barre:
Izenburua: Re: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Azaroaren 06a, 23:13:28
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Azaroaren 06a, 22:55:50
Honi aukera bat emango diot, ea zelan moduko subak dituen  :barre:

Esatearren honetan (baita reservoir dogs, dersu uzala eta searching for sugar man) azpitutuluak ez direla nireak... deskargatu eta sinkronizatu ditut. (Beraz akatsengatik ez ni jo  :irri:)
Izenburua: Re: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Azaroaren 07a, 18:08:04
Ikaratu egin zaitut ala? jajajaja
Izenburua: Re: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Azaroaren 07a, 22:21:46
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Azaroaren 07a, 18:08:04
Ikaratu egin zaitut ala? jajajaja

ez lasai, txantxa zen jajajaj
Izenburua: Re: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Azaroaren 11a, 12:17:00
Nahiko ondo daude azpidatziak. Akats gutxi batzuk daude eta pasarte pare baten esaldiak falta dira, baina orokorrean ondo dago. Eskerrik asko muntaketagatik!
Izenburua: Re: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|DRIVE] [ONLINE]
Egilea: joxi imaz Noiz: 2019ko Abenduaren 07a, 20:24:08
Filma ikusi dugu, eta oso ondo dago! Eskerrik asko streaming aukera emateagatik (drivetik zuzenean, deskargatu gabe), niretzako erosoagoa da.
Izenburua: Re: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|DRIVE] [ONLINE]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 12:00:33
Aipamenaren egilea: joxi imaz  Noiz: 2019ko Abenduaren 07a, 20:24:08
Filma ikusi dugu, eta oso ondo dago! Eskerrik asko streaming aukera emateagatik (drivetik zuzenean, deskargatu gabe), niretzako erosoagoa da.
Ez da ezer, justu oraintxe bertan nenbilen azpitituluak zuzentzen jejeje...Baina tira bai, film bikaina da.
Izenburua: Re: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Abenduaren 10a, 12:21:38
Azpitituluak zuzenduta. Pare bat lerro falta ziren eta batzutan testu luzeegia zegoen denbora gutxian, irakurtzen denborarik ere ematen ez zuena. Orain hobeto dago nire iritziz.
Izenburua: Er: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: KhalRahego Noiz: 2023ko Martxoaren 27a, 20:18:30
Kaixo!!
Baten batek ba al daki ea Mononoke Printzesa ere euskaraz bikoiztua dagoen? Totoro eta Chihiroren antzera. Txikitan Mononoke euskaraz ikusi nuelaren orohitzapena dut, baina interneten bilatu eta ez dut informaziorik aurkitu. Amestu egin dudala pentsatzen hasia naiz... (⊙_⊙;)
Mila esker guztio egindako lanagatik!!! (✿◠‿◠)
Izenburua: Er: Mononoke Printzesa [AZPITITULATUTA] (1997) [1080p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Martxoaren 27a, 21:23:25
Aipamenaren egilea: KhalRahego  Noiz: 2023ko Martxoaren 27a, 20:18:30Kaixo!!
Baten batek ba al daki ea Mononoke Printzesa ere euskaraz bikoiztua dagoen? Totoro eta Chihiroren antzera. Txikitan Mononoke euskaraz ikusi nuelaren orohitzapena dut, baina interneten bilatu eta ez dut informaziorik aurkitu. Amestu egin dudala pentsatzen hasia naiz... (⊙_⊙;)
Mila esker guztio egindako lanagatik!!! (✿◠‿◠)
Kaixo.

Amestu egingo zenuen, bai :pozik: Baina aizu, zinta hori aurkitzen baduzu, ongi etorria izango da :barregaizto: