Euskal Encodings

Orokorra => Proiektuen txokoa => Proposamenak => Gaiaren sortzailea: Josu Etx Noiz: 2018ko Abenduaren 19a, 12:24:30

Izenburua: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Abenduaren 19a, 12:24:30
Hainbat proiektu ditut buruan eguberritan lan egiteko, baina denbora gutxi. Jakin nahiko nuke zein da zuen ustez garrantzitsuenak eta zeintzuk izan beharko lirateke azkarren egin beharko liratekeenak.

Bakoitzak 2 gauza bozkatzeko aukera dauka.

Aurkibideak egin (uste dut gehienek hau bozkatuko duzuela)
Pelikulen azpitituloak aurkitu, pelikula deskargatu eta hona igo
Fargo Seriea igo (3 denboraldi, non azpitituluak https://azpitituluak.eus/1494335822 hemen daude)
Edo pelikula guztien informazioa bete foroa ordenaturik, garbi, profesional eta lagungarrian izateko
Bestela, zinema ikasten ari naizen ondorioz, zinemaren historiako nire apunteak igo nezake, txukundu, irudiekin jarri eta historian gakoak diren filmak igo.


Beste zerbait garrantzitsuagoa egin behar bada (foroa garbitu, ordenatu, estekak konprobatu...) abisatu.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abenduaren 19a, 22:00:16
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2018ko Abenduaren 19a, 12:24:30
Aurkibideak egin (uste dut gehienek hau bozkatuko duzuela)
Oinarri automatikoa nahi baduzu, esan eta aterako dizut.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2018ko Abenduaren 20a, 18:06:44
Ni aurkibide erakargarriago bat egiten nabil. Duela aste batzuk hasi nintzen, eta badoa pixkanaka itxura hartzen. Asmoa online editatzeko aukera eskaintzea da eta hiru-lau pertsonen artean eguneratua mantentzea.

Orain falta zaidan lan astunena, posterrak eskuratzea da.

Aurrerapen bat ikusi nahi izanez gero: https://drive.google.com/file/d/1mwiWcMgCQm2Mn5_u7ilBVBYdfrATB2Kz/view
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abenduaren 20a, 22:44:02
Ã'o, itxura ederra dauka horrek
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Abenduaren 21a, 18:49:45
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Abenduaren 20a, 22:44:02
Ã'o, itxura ederra dauka horrek
Elitetorrent edo erreferentziako web orri potente baten itxura dauka, bai :barre:
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Abenduaren 21a, 20:35:47
Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2018ko Abenduaren 20a, 18:06:44
Ni aurkibide erakargarriago bat egiten nabil. Duela aste batzuk hasi nintzen, eta badoa pixkanaka itxura hartzen. Asmoa online editatzeko aukera eskaintzea da eta hiru-lau pertsonen artean eguneratua mantentzea.

Orain falta zaidan lan astunena, posterrak eskuratzea da.

Aurrerapen bat ikusi nahi izanez gero: https://drive.google.com/file/d/1mwiWcMgCQm2Mn5_u7ilBVBYdfrATB2Kz/view

Itxura bikaina.
ba ahal dago moduren bat filtroak egiteko?? Hori da nire ustez faltan gehien botatzen dudana filtro sistema bat non izenak, urteak, generoa, herrialdea eta animazioa edo irudi errealekoa den aukeratu dezakegun.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2018ko Abenduaren 22a, 21:17:25
Bai Josu Etx, izenburu, genero, urte eta herrialdearen arabera filtra daiteke. Momentuz ez dut informazioa gehituta, baina adinaren arabera filtro bat egitea ere interesgarria litzateke.

Ea demo bat online jartzeko denbora hartzen dudan, zuen iritziak jaso eta hobekuntzak egiteko.

Momentuz, filmak "eskuz" gehitu behar dira, baina adminentzako kudeaketa panel bat gehitu nahiko nuke, bertatik 3-4 pertsonen laguntzarekin aurkibidea egunean mantentzeko.

Gerora, telesail, kirol eta abarren atalarekin ere berdiña egin daiteke.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Abenduaren 22a, 22:28:44
Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2018ko Abenduaren 22a, 21:17:25
Bai Josu Etx, izenburu, genero, urte eta herrialdearen arabera filtra daiteke. Momentuz ez dut informazioa gehituta, baina adinaren arabera filtro bat egitea ere interesgarria litzateke.

Ea demo bat online jartzeko denbora hartzen dudan, zuen iritziak jaso eta hobekuntzak egiteko.

Momentuz, filmak "eskuz" gehitu behar dira, baina adminentzako kudeaketa panel bat gehitu nahiko nuke, bertatik 3-4 pertsonen laguntzarekin aurkibidea egunean mantentzeko.

Gerora, telesail, kirol eta abarren atalarekin ere berdiña egin daiteke.

zerbaitetan lagundu ahal badut abisatu.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2018ko Abenduaren 22a, 22:43:00
Momentuz aurkibidea egiten egin duzun lanarekin, nahiko da. Ez dut esan, baina web orri hori zure aurkibideari esker sortua da, zure datuetatik abiatuta sortua  da eta beraz, lan astunena egina dago. Eskerrik asko!

Kudeaketa panela martxan jartzean, abixatuko dizuet zuzenketa eta datu berriak sartzeko bolondresak izateko
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2018ko Abenduaren 24a, 14:16:50
Demoa hemen proba dezakezue: https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Abenduaren 24a, 15:36:58
Ederto dago.

PD: angularren ikonoa agertzen da faviconean XD
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Aju Noiz: 2018ko Abenduaren 24a, 18:01:17
Oso oso ondo dago.

Pentsatzen jarrita, webaren egitura zein izango den erabaki beharko litzateke. .com idaztean horra eraman eta gero hor nabigazio-barraren bat edo botoiren bat jarri eta forora eraman dezala?

PD: Filmena bakarrik dela konturatu naiz. Serieak hor gehituko ditugu edo beste aurkibide aparte bat izango dute? Ez daukat oso argi nola hartzen dituen datuak eta ez dakit esaten nabilela lan asko den ala ez.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Abenduaren 25a, 12:56:46
Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2018ko Abenduaren 24a, 14:16:50
Demoa hemen proba dezakezue: https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea

Ikaragarria! Itzela! Aparta!

Asko gustatu zait, benetan.  :txalo1: :txalo1: :txalo1:

Aurkibide bakarrarekin agian nahikoa izan daiteke. Filtro modura animazioa edo irudi erreala gehituta, nahikoa litzateke. Komentatu duzuen adinarena ere beste filtro bat izan daiteke, eta agian baita offline/online dagoen ere. Eta filme askok genero bat baino gehiago daukate; ona litzateke genero bat baino gehiago sartu ahal izatea. Datuak sartzeko boluntario bat hemen!
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2018ko Abenduaren 25a, 21:42:19
Pozten naiz, oraindik bukatu gabe dago, baina laster lehenengo bertsio bat izatea espero dut.
Aurkibide ezberdinak egitea neukan buruan, filmeena bukatzean telesailena. Menu bidez batetik bestera salto egiteko moduan.

Genero bat baino gehiago orain ere onartzen du. Eta animazioarena guztiz ados, buruan horixe bera neukan.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2018ko Abenduaren 28a, 16:21:19
Bertsio berri bat igo dut. Argitaratu diren azken pelikulak gehitzea falta da eta beste detaile batzuk gehitu nahi ditut, baina akatsak ikusten badituzue, abixatu zuzenketak egiteko.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Abenduaren 28a, 21:03:06
Eskerrik asko. Oso ondo dago, benetan. 2018rako web orria nahi nuela idatzi nuenean, hau nuen buruan!  :txalo1: :txalo1: :txalo1:

Azken Heroi Handia 2006.urtekoa dela agertzen da ete berez 1993.urtekoa da. Hori momentuz ikusi dudan akats bakarra.

Onena zera da, nik film guztiak deskargatuta ditudanez, hor ikusten dudana, segituan ikus dezakedala. Aurkibide horretatik Kodira pasatzea, pausu bat!
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: James Noiz: 2018ko Abenduaren 28a, 21:46:33
AipatuPD: Filmena bakarrik dela konturatu naiz. Serieak hor gehituko ditugu edo beste aurkibide aparte bat izango dute? Ez daukat oso argi nola hartzen dituen datuak eta ez dakit esaten nabilela lan asko den ala ez.

Bai eta  azpitituluak dituzten filmek erantsea posible da ere ?  (Web horri berean)

Milesker zuen lana egiteagatik !oso ongi da !  Hori esker jende gero eta gehiago etorriko da filmak ikustera euskaraz.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Abenduaren 29a, 00:37:30
Hegoafrikako banderatxoaren irudia falta da aurkibidean.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Abenduaren 30a, 14:59:14
Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2018ko Abenduaren 22a, 22:43:00
Momentuz aurkibidea egiten egin duzun lanarekin, nahiko da. Ez dut esan, baina web orri hori zure aurkibideari esker sortua da, zure datuetatik abiatuta sortua  da eta beraz, lan astunena egina dago. Eskerrik asko!

Kudeaketa panela martxan jartzean, abixatuko dizuet zuzenketa eta datu berriak sartzeko bolondresak izateko

Momentuz nik egindako aurkibidea eguneratzen segitzen naiz. Baita animaziozko aurkibidea egiten hasiko naiz. Edo merezi izango du zuzenean aurkibide berrian egiteak?

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Abenduaren 19a, 22:00:16
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2018ko Abenduaren 19a, 12:24:30
Aurkibideak egin (uste dut gehienek hau bozkatuko duzuela)
Oinarri automatikoa nahi baduzu, esan eta aterako dizut.

Baii milesker, animaziozko filmena atera ahal baduzu eskertuko nizuke (oinarri hori, film guztien izena ordenatuta eta taula (hutsik) da ezta? filmen aurkibidean egin zenidan bezala)
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2018ko Abenduaren 30a, 20:08:52
Animaziozko aurkibidea egin badezakezu, eskertuko nizuke. Zuk argitaratutako informazioan oinarritua baitago aurreko aurkibidea ere.

Ea laster web bidez pelikulak gehitu ta editatzeko aukera gehitzen dudan. Orduan bai, bertan egitea hobe, baina momntuz orain arte bezala.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Urtarrilaren 01a, 16:05:51
Fargo telesaiarekin nenbilen eta konturatu naiz 1. denboraldiaren azpitituloen esteka ez dagoela (edo ez dudala aurkitzen nahiko liosoa dagoelako). Ba al dakizue egina dagoen eta nola deskargatu nezakedan? (edo esteka hor aurkitzen baduzue esteka jarri mesedez)

2. eta 3. eko azpititulo guztiak dauzkat.

https://azpitituluak.eus/1494335822
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Urtarrilaren 01a, 17:44:59
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/euskarazko-azpitituluak-filmak-eta-telesailak-euskaraz/

Probatu hortik.
Izenburua: Re: Zer egin dezaket eguberritan?
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Urtarrilaren 01a, 21:03:15
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Urtarrilaren 01a, 17:44:59
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/euskarazko-azpitituluak-filmak-eta-telesailak-euskaraz/

Probatu hortik.

kaka, uste dut lehenengo denboraldia ez daukala azpititulorik euskaraz

zorionez denboraldi bakoitza istorio desberdin bat da, beraz 2. eta 3. denboraldia igo ditzaket (baina nik ikusia dut telesaia eta nire ustez onena 1. denboraldia da  :triste: )