Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko filmak [Azpititulatuta] => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2019ko Otsailaren 05a, 17:12:31

Izenburua: Oroimena Erronka - Total Recall (1990) (Paul Verhoeven) [1080p|MEGA]
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Otsailaren 05a, 17:12:31
OROIMENA ERRONKA - TOTAL RECALL (1990)

(https://pics.filmaffinity.com/total_recall-265009430-large.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f5/Flag_of_the_United_States_%281912-1959%29.svg/20px-Flag_of_the_United_States_%281912-1959%29.svg.png)
Generoa: Abentura / Zi-Fi / Superheroiak
Urtea: 1990
Zuzendaria: Paul Verhoeven
Gidoia: Dan O'Bannon, Gary Goldman, Ronald Shusett (Philip K. Dick-en liburuan oinarritua)
Aktoreak: Arnold Schwarzenegger,  Sharon Stone,  Michael Ironside,  Rachel Ticotin, Ronny Cox,  Marshall Bell,  Mel Johnson Jr.,  Ray Baker,  Michael Champion, Roy Brocksmith,  Lycia Naff,  Debbie Lee Carrington,  Dean Norris,  Alexia Robinson, Erika Carlsson
Ekoizpena: Carolco Pictures, TriStar Pictures
Sinopsia: Marten matxinada independentista bat dago, Cohaagen diktadorearen aurkako borroka armatu eta guzti. Bitartean, Lurreko eraikuntzako langile bati Marte agertzen zaio ametsetan behin eta berriro. Halako batean, "memoria bidaiak" antolatzen dituen Rekall enpresara joko du, Marteko oporraldi bateko memoria txertoa egin diezaioten (hau da, esperientzia baten bizipenak, errealak bezain onak nonbait, baina izatez faltsuak direnak), agente sekretu baten rolean, gainera.
Nota Filmaffinityn: 6,8



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Ingelesa
Iraupena: 109 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,75 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (GDRIVE) (https://drive.google.com/open?id=10fSpsO3zRYWrQ8Ys03_pRxMUofPGIg4T)



Euskaraz Bikoiztua
Euskal Encodings-eko Esteka (https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1735.0)
Izenburua: Re: OROIMENA ERRONKA - TOTAL RECALL (1990)
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Otsailaren 06a, 12:15:04
errepikatuta dago: https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=5482.0
Izenburua: Re: OROIMENA ERRONKA - TOTAL RECALL (1990)
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Otsailaren 06a, 12:24:14
Eta nik eginda gainera  :Zahar:
Gero konponduko dut. :txistu2:
Izenburua: Re: OROIMENA ERRONKA - TOTAL RECALL (1990)
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Otsailaren 06a, 17:10:02
Ezabatu egingo dut bestea, 750 mbko bertsioa baitzen.

A! eta bide batez... Kasu hauetan nola egingo dugu. Oroimena erronka - Total Recall jarri, baina non sartuko dugu. O atalean, ala T atalean?
Ala agian, aurkibidea prest dagoenean, denak bateratuko ditugu?
Izenburua: Re: OROIMENA ERRONKA - TOTAL RECALL (1990)
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Otsailaren 06a, 17:46:24
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Otsailaren 06a, 17:10:02
Ezabatu egingo dut bestea, 750 mbko bertsioa baitzen.

A! eta bide batez... Kasu hauetan nola egingo dugu. Oroimena erronka - Total Recall jarri, baina non sartuko dugu. O atalean, ala T atalean?
Ala agian, aurkibidea prest dagoenean, denak bateratuko ditugu?

Ni beti euskarazkoa lehena jartzearen partaide naiz. Beraz nigatik O-an
Bateratzeari dagokionez, "a,b,c,d..." atalak egotea gorroto dut. Hasi berria izatekotan 95123584 ""new" iruditxo dituzulako (edozein forotik uxatzeko arrazoia). Gainera ez dut lagungarria denik ikusten.