Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: txelo Noiz: 2019ko Otsailaren 25a, 10:29:10

Izenburua: Zergatik ez dabil aurkibidea?
Egilea: txelo Noiz: 2019ko Otsailaren 25a, 10:29:10
Kaixo guztioi.
Orain dela gutxi deskubritu det zuen lan ikusgarri hau. Benetan zorionak egiten duzuen lanagatik.

Nire galdera:
Zuen web hau ezagutu nuenean bilatzaile apart bat zeneukaten http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/movies helbidean kokatua. Bertan pelikulen karatulak agertzen ziren eta goikaldean denbora bilatzaile bat eta guzti zeukan. Umeentzat oso erakargarria zen pelikulak aukeratzeko eta zer esanik ez guretzat bilaketa egiteko. Baina egun batzuetatik ona beti horri horretan 0 fim daudela esaten du. Badakizue zergatik? Berriro martxan jarriko da?

Eskerrik asko
Izenburua: Re: Zergatik ez dabil aurkibidea?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2019ko Otsailaren 25a, 11:32:33
Aupa Txelo,

Poztu egiten nau aurkibidea erabiltzen duzula jakiteak.

Asko pentsatu gabe hasi nintzen egiten eta aurkibdean aldaketa batzuk gehitu nituenean arazo batzuk izan nituen zerbitzariarekin. Ez naiz xehetasunetan sartuko, baina httpS helbidea erabili beharrean, momentuz behintzat http erabiltzera "behartuta" gaude. Aurrerago konponduko dut, baina bitartean http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/movies helbidea erabili beharko dugu.

EDIT: Oraintxe konturatu naiz zuk ere http helbidea jarri duzula... Ez dakit zergatik, ez dabilen. Zein nabigatzaile darabilzu? Web orria eguneratuta ere ez dabil?
Izenburua: Re: Zergatik ez dabil aurkibidea?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Otsailaren 26a, 00:22:54
Foroko menuko botoiek https-ra bidaltzen zuten. Agian horregatik. Aldatu egin dut eta http-ra bidaliko de jendea.