Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Eskaerak => Gaiaren sortzailea: Josu Etx Noiz: 2019ko Ekainaren 20a, 18:51:18

Izenburua: Pare bat VHS dauzkat hemen ez dauden filmekin.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Ekainaren 20a, 18:51:18
Aupaa, etxean garbiketa egin ostean hainbat VHS aurkitu ditut nire haurtzarokoak, euskaraz dira eta gehienak emen daude, baina pare bat ez dago igota. Ez daukat nola grabatu (izatez ez daukat ezta bideoa erreproduzitzeko gailua). Norbait badauka nola igo edo badaki nola igo ahal dudan nik?

Filmak hurrengoak dira:

-Panama Bai Polita
-Betrix Potterren:
·Samuel Bibote Jaunaren Ipuina
·Bi Sagu Bihurri Eta Jhonny Kaletarraren Ipuina
-Eta Bostak sagako filmak (momentuz bakarra aurkitu dut, bigarrena, baina besteak izan ditudala esango nuke). Ez dakit seguru hauen iraupena, beharbada telesaila da filma baino gehiago.
Izenburua: Re: Pare bat VHS dauzkat hemen ez dauden filmekin.
Egilea: Aju Noiz: 2019ko Ekainaren 20a, 23:14:19
VHS erreproduktore bat eta kapturadora bat behar dituzu gutxienez. Horren ondoren digitalizatutakoa konprimitzea letorke.
Izenburua: Re: Pare bat VHS dauzkat hemen ez dauden filmekin.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Ekainaren 20a, 23:34:27
Eta norbaitek ba al du igotzerik hauetako zerbait? Bereziki Panama eta beatrix potter-en filmak berriz ikusteko aukera asko gustatuko litzaidake.
Izenburua: Re: Pare bat VHS dauzkat hemen ez dauden filmekin.
Egilea: Artadi Noiz: 2019ko Ekainaren 21a, 05:15:30
Beatrix Potteren PERIKO untxiaren 9 atal animazio telesailen P atalean daude.
Izenburua: Re: Pare bat VHS dauzkat hemen ez dauden filmekin.
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Ekainaren 21a, 11:08:05
Mileskerr, ez nuke ezta imaginatuko ere izenburu horrekin egon ahalko zirenik.
Izenburua: Re: Pare bat VHS dauzkat hemen ez dauden filmekin.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Ekainaren 21a, 15:01:44
Nik VHS eta DVD grabagailu batekin egiten nuen. Batean play eman, eta bestearekin grabatu.