Euskal Encodings

Orokorra => Proiektuen txokoa => Proposamenak => Gaiaren sortzailea: Josu Etx Noiz: 2019ko Uztailaren 11a, 14:15:57

Izenburua: Sariak wikipedia antzera
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Uztailaren 11a, 14:15:57
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2019/07

Ez dakit euskarazko wikipediak egiten dituen lehiaketa hauen berri daukazuen, baina proposatzen dut zerbait antzekoa antolatzea. Foroa orokorrean ez dabil oso aktibo eta ongi legoke kolaboratzaile berriak izatea.

Horregatik hurrengoa proposatzen dut: Wikipediak egiten duen bezala sariren bat lortzea (Musika festibal baterako sarrerak, aldizkariren baten harpidetza... Seguro horrelako lekuetan nor garen eta egoera azaltzekotan, dohainik zerbait eman ahalko digute laguntzeko)

Puntu sistema bat antolatu genezake hala nola, Film berria=15pt, 720p=5pt, 1080p=8pt, Online=6pt, Azpitituluen zuzenketa 1-4pt artean... hil bakoitzaren ostean puntuak gehitu eta irabazlea saria irabaziko luke.
Eta film berriak lortu, zaharrak kalitatez hobetzea, azpititulu hobeak... lortuko genituzke

Helburua jende berria sartzea denez gero ohikoak garenak ez genuke parte hartuko.

Zer iruditzen zaizue? Kontakturen bat izatekotan sari erakargarri bat lortu ahal gaituen norbaitena abisatu.
Izenburua: Re: Sariak wikipedia antzera
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Uztailaren 13a, 10:19:10
Ideia ona iruditzen zait. Aurretik ere proposatu izan da horrelakorik, baina gero denbora dela edozer dela, ez dugu egin. Horretarako, wiki on bat egin beharko genuke prozesuak ondo azalduz.