Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Eskaerak => Gaiaren sortzailea: mikelzuru Noiz: 2020ko Apirilaren 13a, 15:17:05

Izenburua: Filma eskaera: Kako kapitaina
Egilea: mikelzuru Noiz: 2020ko Apirilaren 13a, 15:17:05
Arratsalde on,

Aspaldi web-ean sartu gabe negoen eta eduki pila bat dagoela ikusi det. Lehenik eta behin mila esker hau guztia landu duzuen guztiei, sekulako lana egiten ari zarete eta!!

Bestalde, eskaeratxo batekin natorkizue: aurkibidean bila ibili naiz eta ez dut aurkitu "Kako kapitaina" pelikula, Robbin Williams-ena:
- Esteka: https://es.wikipedia.org/wiki/Hook_(pel%C3%ADcula)

Izenburu ezberdinekin saiatu naiz, euskeraz eta gazteleraz (Peter pan, kako kapitaina, capitan garfio...), baino ez da inondik ageri, hortaz zerrendan ez dagoela esango nuke...

Bere garaian asko gustatu zitzaidan pelikula izan zen eta bereziki euskerazko itzulpenarekin oso oroitzapen ona daukat. Hau norbaitek igotzea posible al litzateke?

Mila esker aldez aurretik!!
Izenburua: Er: Filma eskaera: Kako kapitaina
Egilea: Josu Etx Noiz: 2020ko Apirilaren 13a, 15:28:04
https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2809.0

Hook diozu?
Izenburua: Er: Filma eskaera: Kako kapitaina
Egilea: Arsenicum Noiz: 2020ko Apirilaren 14a, 01:14:30
Hori izango da bai.
Ongi etorri berriro ere. Hurregorako aurkibidean bila dezakezu. Aurkibidea (http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/)