Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: gromen49 Noiz: 2020ko Irailaren 25a, 12:01:11

Izenburua: Behar Teknikoak
Egilea: gromen49 Noiz: 2020ko Irailaren 25a, 12:01:11
Aupa!
Aspalditik jaitsi egin ditut filmak eta marrazkiak hemendik (mila esker!!! ez dakizue ze on egiten diozun euskerari, benetan!), baina gaur sortu berri dut erabiltzaile bat zuekin harremanetan jartzeko ba, dudan zalantza argitzeko:
konfinamendu garaian (apirilean, etab.) web-orria ondo zebilen eta "Aurkibidea" sakatuz gero, film berrien irudiak (karatulak) agertzen ziren, oso ondo zegoena, ba, zer jaitsi azkar jakiteko.
Udan berriro egin dut saiakera eta ezinezkoa da, pantaila beltzez agertzen zait eta ez da filmarik agertzen. Proba egin dut mozilla, chrome, explorer eta edgerekin, baina gauza bera. Eta gauza bera beste ordenagailu batekin.
Zer edo zer instalatu behar (shockwave, flash, java...), ba, berriro karatulak ikusteko? Nabigatzaile zehatz batekin egin behar da?

Mila esker!!
Izenburua: Er: Behar Teknikoak
Egilea: Aju Noiz: 2020ko Irailaren 25a, 16:20:46
Kaixo gromen49, ongi etorri.

Oraintxe probatu dut eta aurkibidea ondo dabil. Gainera lehenengoa zara hori esaten diguna. Nik uste dut zure ordenagailuaren arazoa dela. Ez da ezer instalatu behar, hemengo (http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/movies) orriaren eskuinaldeko testu kutxan filmaren titulua idatzi eta berehala ateratzen dira emaitzak.
Izenburua: Er: Behar Teknikoak
Egilea: Josu Etx Noiz: 2020ko Irailaren 27a, 21:26:50
Nik ere ez dut inolako arazorik izan
Izenburua: Er: Behar Teknikoak
Egilea: Ainz Noiz: 2020ko Irailaren 28a, 15:26:44
Orriak iduiak dinamikoki kargatzen ditu. Nik esango nuke arrazoiren batengatik javascript-ak blokeatzen ari zarela, ez zait beste ezer okurritzen.
Izenburua: Er: Behar Teknikoak
Egilea: arrakala Noiz: 2020ko Urriaren 31a, 22:19:48
Aipamenaren egilea: gromen49  Noiz: 2020ko Irailaren 25a, 12:01:11Aupa!
Aspalditik jaitsi egin ditut filmak eta marrazkiak hemendik (mila esker!!! ez dakizue ze on egiten diozun euskerari, benetan!), baina gaur sortu berri dut erabiltzaile bat zuekin harremanetan jartzeko ba, dudan zalantza argitzeko:
konfinamendu garaian (apirilean, etab.) web-orria ondo zebilen eta "Aurkibidea" sakatuz gero, film berrien irudiak (karatulak) agertzen ziren, oso ondo zegoena, ba, zer jaitsi azkar jakiteko.
Udan berriro egin dut saiakera eta ezinezkoa da, pantaila beltzez agertzen zait eta ez da filmarik agertzen. Proba egin dut mozilla, chrome, explorer eta edgerekin, baina gauza bera. Eta gauza bera beste ordenagailu batekin.
Zer edo zer instalatu behar (shockwave, flash, java...), ba, berriro karatulak ikusteko? Nabigatzaile zehatz batekin egin behar da?

Mila esker!!

Neri ere laneko tablet eta ordenagailuak ez dizkit aurkibideko irudiak kargatzen, etxean ez daukat arazorik baina lanean aurkibidea ez dabil. Ez dakidana zergatik den, ez dut gehiegi kontrolatzen gaia, beraz ezin dizut gehiegi lagundu..

Baina bai, zerbaitegatik gailu batzuk ez dute aurkibidea kargatzen.. ea dakien norbaitek argitu dezaken zer den, nik ere jakin nahiko nuke eta.