Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: FHarlock Noiz: 2007ko Martxoaren 05a, 14:43:50

Izenburua: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Martxoaren 05a, 14:43:50
Dakizuenez, foroetan ETB-ri eskaria bat egiteko sinadura batuketa proposatu da. Textu bat proposatu eta eztabaidatu da.

Eskariak, bi norabideetan doaz, batetik, ETB TDT-ko kateetako berri bat, euskera hutsean izan dadila, horrela 2 euskerazko kate emango liratekeela, bestetik, Heroes seria emititzen dutenean, hau euskeraz ere eman dadin zihurta dadin, azken garaietan estreinaldiak eta irudi biziko seriak ETB2-n erderaz ematen diralako ia esklusiboki. Salbuespen bakarra, Itsasoaren urdina izan daiteke ia 10 urteetan.

Arratsaldea aurrera doan firmasonline web-eko administratzaileak onartzen duenean, hurrengo linkak erabilgarriak izango dira.

Mesedez, sinatu guztiok, eta behin bakarrik (ez dugu tranpatiak izan nahi), eta ahal duzuen guztioi esaiezue sina dezaten ere, zenbat eta gehio, obe. Nahi duzuen edonori esaiozue, euskerazko beste foroetan, euskerazko blogetan, ikastoletan, unibertsitatean... bururatzen zaizuen edozer.

Kanpainia: http://www.firmasonline.com/1Firmas/camp1.asp?C=536
Sinadura zenbakete: http://www.firmasonline.com/1Firmas/verfirmas1.asp?C=536
SINATU: http://www.firmasonline.com/1Firmas/prefirm.asp?C=536
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Martxoaren 06a, 15:08:14
Sinatuta. Ea zerbaitetarako balio duen.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: barraplaust Noiz: 2007ko Martxoaren 06a, 20:25:54
Neuk ere sinatu dut, eta guztiok animatzen zaituztet firmatzera, zenbat eta gehiago izan orduan eta hobe!!  :thumbsup
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Martxoaren 06a, 21:17:21
Nik ere sinatu dut. Ez dakit zerbait lortzerik izango dugun, baina eskaera behintzat hor egongo da.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Martxoaren 06a, 22:34:34
Lehena izan nintzan sinatzen.

P.D: ez dakit ze ostia linkak pasatzen dizkiguzun maileetatil FHARLOCK baino ,euk bir bidali dizkiet neure kontaktu guztiei eta esaten didate ez dabilela...
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Martxoaren 07a, 12:33:27
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Martxoaren 06a, 22:34:34
P.D: ez dakit ze ostia linkak pasatzen dizkiguzun maileetatil FHARLOCK baino ,euk bir bidali dizkiet neure kontaktu guztiei eta esaten didate ez dabilela...

Ez dakit ze ostia linketaz ari zaren. Azken egunetan ez dut mail bidez linkerik bidali. Bidali mezua non ez dabiltzan linkak zeintzuk diren jakin dezan eta iker dezan ongi edo gaizki dauden.

Sinadura textukoaz, web sistema horrek, dena testua bezala hartu dit, segurtasunagaitik edo. Kopiatu zuzenbide barrari, eta kito.



BESTETIK, DENOI: GOGORATU SIN CERTIFICADO SINATZEN BADUZUE, MAILERA ERANTZUTEA SINADURA KONFIRMATZEKO. SINADURA BENETAKOA DELA JAKITEKO DA SISTEMA HAU.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Martxoaren 13a, 21:59:18
Bueno, ematen du sinadurak gora doazela ezta??  :smileyy
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: darko Noiz: 2007ko Martxoaren 16a, 00:30:39
Ba bai, ea zerbait lortzen dugun. Sareko Argian albiste bezala aurkitu dut hau (jarri "euskal encodings" google-en). Ari da zabaltzen pixkanaka...

Aizu FHarlock, etxe batean ordenagailu beretik batek baino gehiagok sinatu al dezakete? Hobe lau sinadura bat baino... Bestalde, "sinadura batuketa" baino hobe "bilketa" :thumbsup
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Martxoaren 16a, 12:19:19
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Martxoaren 16a, 00:30:39
Ba bai, ea zerbait lortzen dugun. Sareko Argian albiste bezala aurkitu dut hau (jarri "euskal encodings" google-en). Ari da zabaltzen pixkanaka...
Ea batekin eta bestearekin zabaltzen den eta ETB neurriak hartzera behartzen dugun. Oraingoz, ia 70 sinadura, ez dago gaizki lehen asterako.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Martxoaren 16a, 00:30:39
Aizu FHarlock, etxe batean ordenagailu beretik batek baino gehiagok sinatu al dezakete? Hobe lau sinadura bat baino...
Bakoitzak mail desberdina izan behar du. Sinadura gune horrek, arau zehatz batzu ditu sinadura faltsuak ez egiteko, eta hori da neurrietako bat. Ordenagailu beratik egitea ez da arazo, baina bakoitzak mail bana izan dezala.

Sinadurak benetazkoak zihurta ditzakegula garrantzia du, eskaria serio har dezaten.

Bestetik, piskana piskanaka gutaz beste tokietan hitzegiten hasi dira:
http://lantxo.blogspot.com/2007/03/irakaslerik-kuttunena.html (http://lantxo.blogspot.com/2007/03/irakaslerik-kuttunena.html)
http://www.sustatu.com/1173870447 (http://www.sustatu.com/1173870447)
http://www.zabaldu.com/story.php?albistea=1545 (http://www.zabaldu.com/story.php?albistea=1545)
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Martxoaren 16a, 20:01:11
ez dago batere gaizki, egia esan eskerrak eman behar dizkizugu guztiok, Fharlock zure proposamenagatik, gutxika gutxika euskalzaleen interesgune bihurtuko bait gara(eta hori esan nahi du  kolaboratzaile gehio^^)
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Martxoaren 17a, 00:17:57

Nik be beste leku bat aurkitu dot. http://gatikarra.spaces.live.com/blog/cns!AC6916B71821B977!760.entry (http://gatikarra.spaces.live.com/blog/cns!AC6916B71821B977!760.entry) hemen gutaz hitzegiten da bebai.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: JGabiMark Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 20:17:37
Nik be firmau dot.
HEROESen inguruan.
Egixa esan gurau dot inglesez ikustia. Erderaz be ikusi dot zeozer ta oso txarra da osea k ez dot nahi imajinetia euskeraz.
Ondo dau pelikulak ta serieak euskeraratzia, baina ondo itxeko. Ze oinarte ikusi ditxuten doblaje danak oso txarrak izan die. Ta personalmente, gurau dot ez euskeraratzia txarto in biher badaue ta betiko ahotsak egon bihar badiraz.

Benga pues!!

HxC rlz!!!
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 06a, 17:10:36
Bi gauz, dagoeneko sinadura zenbaki onargarri bat dago. Ondo baderitzozue, aste santua bukatu ondoren ETB-ri idatziko diot eskaria bidaltzeko eta daramagun sinadura kopurua jakin dezan, ea zer erantzuten duten. Ez nuke gehiegi luzatuko, laister izango dute planeiatuta Heroes emititzea eta.

Bestetetik, idatzi digute kexatzeko eskaera hau erderaz dagoen webgune baten egin dugula.

Azaldu behar dut, guk ez dugula ekintza hau gauzatzeko infraestruktura eta horrelakorik ez dakigula serbitzailean programatzen, beraz, sinadura bilkeratako dauden kanpo errekurtso bat erabili izan da, ez dugu euskerazkorik aurkitu, eta aurkitutakoen artean, fidagarriagoena zena aukeratu da, webgune hau sinadurak konfirmatzeko duen metodoa, eskaerari seriotasuna ematen diolako.

Sinadura gutxiago izan daitezkeela, bai, baina sinadura hauek sinesgarriagoak dira faltsuki goratu ez diren neurri zehatzenak erabili direlako.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: darko Noiz: 2007ko Apirilaren 10a, 00:20:38
Email batzuk bidaltzen ari naiz kanpaina zabaldu nahian. Ea hauekin internet bidez kontaktatzeko biderik aurkitzen duzuen:

- Kontseilua
- Iparraldeko Demoak
- EHAK eta Abertzaleen Batasuna (Iparraldekoa)
- Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoa
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 21:12:43

Oin badakit zer dala ta Martxoak 14an horrenbeste jende egon zan foroan:

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=agenda&data=2007-03-16&orria=039&kont=007

Berria-ko artikulu bat.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 21:23:19
Joder, foroa hedabideetan dago!!!
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 21:39:28
Aiba la hostia!!! jojojo
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 21:59:07
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 21:12:43

Oin badakit zer dala ta Martxoak 14an horrenbeste jende egon zan foroan:

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=agenda&data=2007-03-16&orria=039&kont=007

Berria-ko artikulu bat.

Nabaritu da ere deskargetan, lehenengo igoeretako batzuk berpiztu dira, berriro dute jendea jeisten. Etorkizuneko Batman izan da hoerietako deigarrienetako bat, guztiz geratuta zegoen, eta 4-5 jeisten ibili dira aldi berean.

Foroan linkak diren bitartean, norbaitek jeisten saiatzea posible da, eta disponibilitatea antolatu behar da.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 22:24:27
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 21:23:19
Joder, foroa hedabideetan dago!!!

ez dut uste hori ona izango denik...
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 22:26:50
Ez da oso kantosoa:
Autor: Euskal-Encodings

???

Igual ETBri entregatzean ez dio foro hau grazia handirik egingo.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: barraplaust Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 22:39:00
Ez dut uste ez oso ona izango denik... :no
ETBri graziarik handirik ez diolako egingo, baina beste alde batetik forora jende gehiago erakartzeko balioko du (lehentxeago FHarlock esan bezala) ezta?
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 22:53:30
Ah, ez dakit fijatu zareten, berriak "euskal-encoNdings" jarri du artikulo osoan ^^
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 23:14:28
Nik ez dut esan ona izango zenik, baina espero dezagun ezer ez gertatzea...

Aipamenaren egilea: orionatk  Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 22:53:30
Ah, ez dakit fijatu zareten, berriak "euskal-encoNdings" jarri du artikulo osoan ^^
Egia, ez dute baten ere ondo jarri...
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 23:16:37
ez dakit zer daukan hitz horrek ba?a neu ere horrela egon nintzen idazten 3 hilabetetan, konturatzen nintzen baina ez dakit zergatik, atzamarra n teklara joaten zen
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 23:21:41
Niri egintenekin gertatzen zait   :xD :xD
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 23:53:01
Aipamenaren egilea: barraplaust  Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 22:39:00ETBri graziarik handirik ez diolako egingo, baina beste alde batetik forora jende gehiago erakartzeko balioko du (lehentxeago FHarlock esan bezala) ezta?
Lehen edo ondoren enteratu behar ziren.

Graziarik egingo dien, ez da ilegala bere emisioak grabatzea eta besteekin konpartitzea. Animo de lukro ez dagoen bitartean nahiko lasai ibil gaitezke. Eta horiek badakite, eta gainera, jakin beharko lukete, guri erasoka hasiko balira, kaltea heurengan joango litzatekeela.

Arazorik ez edukitzeko, foroan jartzen den materiala dvd-ean ez egotea da, ETB bere banatzaileari esan dizaioke, ea zergatik ez duen zerbait egiten beren eraginkortasuna oztopatzen ari direnei. Gauzak honela, ez dira pozik egongo, baina ez digute deus egin ahal izango, eta agian hazten dira konturatzen euskerazko telebistarekin ezin direla lotan egon.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 11a, 23:55:13

Ni konturatu naiz, bai. Eta nik ere baten baino gehiago horrela idatzi dut. :whistling
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Apirilaren 29a, 20:35:17
Sinadura bilketaren berri eman al zaio ETBri? Eske gaur Berria irakurtzerakoan artikulu bat irakurri dut eta han jartzen duenez aste gutxi barru Heroes estreinatuko da ETB2n. Gainera artikulu horretan ETBk erosi berri dituen filme, telesail, dokumental eta marrazki bizidunak aipatzen dituzte. Hori bai ETB2rentzat filmeak (King Kong, Resident Evil 2, House of Flying Daggers...) eta telesailak (Heroes, Fiscal Chase, Nip & Tuck, Monk...) eta nola ez ETB1entzat dokumental ugari eta marrazki bizidunak. Udari begira animazio asko erosi omen dute, azkeneko urteetan arrakastatsuak diren marrazkiekin batera titulu berriak eskuratu dituztela esan baitute. Ea zer erosi duten.
Gainera LTDrako haur eta gazteentzako kate bat prestatzen ari direnez animazioko saio asko behar dituztela diote.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 29a, 21:01:49
Une ona da. Korapilatuta ibili naiz, eta pasatzen utziz joan naiz, bagenuen dagoeneko garaia, baina orain da une aproposena.

Kopuru dexenta bat bada, ez ikaragarria, baina kontuan edukita internet bidez egin dela eta bereziki, euskeraz eginiko eskari bat dela, kopurua dotorea da. Honelakoetara, esan ohi da, sinatu duen bakoitzak 100 pertsonengatik mugitu dela, ia 20.000 pertsonak errepresentatzen dugu auzi honetan ETB-ek paso egiteko.

ETB-ri bidaltzeaz gain hurrengokoak egingo nituzke, Berriari idatzi oraingoz dauden sinaduren berri eman diogula ETB-ri, eta zer egingo duten zai itxaroten gaudela. Berriari idazteak, ondorio interesgarriak ditu, hurrengo egunetan albiste bezala jarri dezakete sinadurak bidaliak izan direla, ETB-ri presio gehio eginez, eta hortaz gain, ETB-ek kasu egingo ez balu, estreinuaren ondoren, hurrengo egunera, eskariari paso egin diolaren albistea publikatuko lukete. Pentsa egunkarian esango balute ETB euskal gazteriaren eskarei huko egin diela euskeraz telebista ikusteko.

Azpimarra dezakegu ere, ETB dvd-eak euskera izateari uko egin diola, eta kontratu soziala ez duela bete, bikoizketa gutxinekoak egin ez bai ditu.

Eta eskariak zalatzen duen egoeretako bati luzapena eman nahi zaiola, ETB-ek telesailak erosten jarraitzen ditu, baina erderaz emateko bakarrik.

Gehituko nuke idatzian, nola ETB euskera emititzeari uko egin dituen kasuak TDT-ea duenetik, zura gehiago sutara boteaz.

Komentatzen duzun albistea hemen da: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=agenda&data=2007-04-29&orria=039&kont=007 (http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=agenda&data=2007-04-29&orria=039&kont=007) eta azpimarratzekoa Harry Potter 3 erosi dutela. Jarraituko al du saga euskeraz edo erderaz bakarri?

Eta arduratzekoa hurrengoko baieztapena: ?Udari begira, animazioko ekoizpen asko kontratatzen ditugu berriro. Azkeneko urteetan arrakastatsuak diren marrazkiak eskuratu ditugu, saio berriekin batera?

Ea nik uste dudana ulertzen duzuen, piloa errepikapen gehio martxan. Azken urteetan emandako arraskastatsuenak errepikatzera doazela.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Apirilaren 29a, 21:48:24
Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Apirilaren 29a, 21:01:49
Honelakoetara, esan ohi da, sinatu duen bakoitzak 100 pertsonengatik mugitu dela, ia 20.000 pertsonak errepresentatzen dugu auzi honetan ETB-ek paso egiteko.
Bai bai, 20000... Me da ke ETB ez dela zure ondoriora iritsiko

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Apirilaren 29a, 21:01:49
Pentsa egunkarian esango balute ETB euskal gazteriaren eskarei huko egin diela euskeraz telebista ikusteko.
Imajinatu titularrak...


(Hausnarketa)
Serie honek papeleta oso gutxi zeuzkan euskeraz emateko, nire ustez, zeukan bakarra lehen pasea euskerazkoa izatea zen, ze % handi batek euskeraz ez jakiteaz aparte, jendea ez dago ohituta horrelako serieak euskeraz ikusteko eta nekatuta dago bestiko 4 ahotsetik 50 pertsona entzuteaz. Seriea euskeraz ikusiko lukeen jendea euskeraz dakiena eta ikusteko gogoa daukana da, eta horretarako lehen pasea izan behar da nahitaez.

Laster estreinatu behar badute, ikusi nahi duenak ETB2n ikusiko du, horrek oraindik euskerazko pase hipotetikoari aukera gutxiago ematen dizkio. Aparte, bikoizketa egiteko erabakia hartzeko oso berandu da, One Piece uda orduko bikoizten hasi baziren, pentsa ezazue, eman baino ia urte erdi lehenago bikoizten badute, aste batzuetan ba... komo ke no.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Apirilaren 29a, 22:44:16
Egia esan ez nuen esperantza handiegirik Heroes euskeraz ikusteko eta berstio originalean ikusten nagoenez ez dut uste serie osoa ikusiko nukeenik ere.
Nire ustez sinadura bilketa honekin lor dezakegun gauza bakarra etorkizunean euskeraz eskaintza zabalagoa izatea da eta hori ere ez dut uste lor dezakegunik ETBk daukan jarrerarekin, baina saiatzeagatik ez dugu ezer galtzen.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Apirilaren 29a, 23:20:38
Gauzak ikusita (100 sinadura bakarrik) uste dut sinadurak entregatzea foroaren gaizkirako bakarrik izango dela.
Uste dut 20000 sinaduren estrapolazioa gehiegizkoa dela.
Berriak ez du pasatzen dioten edozer publikatzen. ETB-k foroa aurkituz gero, orduan bai kenduko beharko zela DBZ eta hori ez dugu nahi... Zer izango litzateke foro hau hori gabe?
Hau iritzi bat da bakarrik, egin daitela gehiengoek diotena.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: darko Noiz: 2007ko Apirilaren 29a, 23:37:50
Nik uste aspalditik ikusi duela ETBk foro hau, Berrian agertuta, seguru badakitela. Kontua da ez zaiela komeni ezagutaraztea, eta gure kontra badatoz publizitatea egingo digutela badakite. Agian hau irakurtzen ari dira. Edo paranoiko jarrita, ETBko sator bat dabilkigu hemen XD. Dena dela, orain DBZ ez dute botatzen (beste txapuza bat, erditik moztu dute).

Beno, egia da ez direla sinadura gehiegi ere bildu, baina zabaldu al dugu behar bezala? Utzi al dugu denbora dezente? Nik uste Heroes-en aukera jada galdua dagoela. Beno, agian gehiegi nahasten ari naiz, hau proposatzen dut: oraingo eskaera Heroes euskaratzeko bakarrik balitz bezala bidali ETBri, badakigu zer esango duten, beno.

Eta orain egin dezagun ETBren politika lotsagarria eta gainera legez kanpokoa (FHarlockek egia badio) orokorrean salatzeko kanpaina bat, hutsetik hasita, Euskal Herriko ahal den bazter guztietara jakinaraziz, sinadura mordoa lortu arte. Eperik jarri gabe. Egoerak okerrera ezin baitu egin. Zer iruditzen?
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 29a, 23:58:19
AipatuBai bai, 20000... Me da ke ETB ez dela zure ondoriora iritsiko
ETB orain dagoen bezala, zuhaitzetik sagarra erorita, grabitatea denik ez luke ikusiko ere. Ez duenak ikusi nahi, ez du ikusiko.




AipatuImajinatu titularrak...
Berrikoek gaiaz arduratzen direla ikusi da, eta gaiari segimendua egingo diotelakoan nago. Sentsibilizatuak ikusi ditut, haiengana joko bagenu, kasu egingo digute, eta beraiek euskeraren alde borrokan daudela, beren laguntza emango digute. Berria gaiaren atzetik izatea, ETB-rentzako presioa da, eta Heroiekin egiten dutenaren arabera, dinamitari su ematen dion txispa izan daiteke. Behin euskal gazteak ETB-ri eskari bat egin euskeraz bizi nahi dutelako, eta ETB atzea ematen diola ikusten bada, euskal elkarte asko moskeatuko dira eta presio egiten hasiko dira. Egoera bolborategi bat da, eta nonbaitetik apurtu beharko du.

Ez da gauza ain ezinezkoa. Gu David gaituk, eta ETB Goliat, baina ondo jo ezkero, ETB-ri gogor egin daioke gauzak behar bezala egin ditzan.



AipatuSerie honek papeleta oso gutxi zeuzkan euskeraz emateko,
Hori oso baiezkoarra izatea da. Ez zuen bat bera ere ez, papela bat edo beste izan badu, presioagatik izan da.




Aipatubestiko 4 ahotsetik 50 pertsona entzuteaz.
Bikoizketa ain gutxi egiteak horrek dauka, ahotsak errepikatu behar direla, eta errua, ETB-rena, hamar urtetan 50% jeitsi ditu urtero bikoiztutako orduak. Euskerazko bikoiztaileak Ranma egiten euskeraz bikoizten egon beharko luketenean.




AipatuAparte, bikoizketa egiteko erabakia hartzeko oso berandu da,
Ez da berandu, estreinaldia atzeratzea besterik ez dute. Eduki gogoan eskubideak 3 urterako eta hiru pasetarako izaten direla, badute nahi izanda atzerako denbora, baina nahi izango dutenik ez dut uste, beren munduan bizi bai dira eta ez euskaldunonenan.


AipatuOne Piece uda orduko bikoizten hasi baziren, pentsa ezazue, eman baino ia urte erdi lehenago bikoizten badute, aste batzuetan ba.
Astero atal bana emango balute, denbora soberan da, 55 minutuko atala 2-3 egunetan bikoizten da, itzulpena eginda badago. Hilabete atzeratuta itzulpenak abiarazteko, eta emisio planing on bat bikoizketekin koordinatuta, eginda dago.



AipatuNire ustez sinadura bilketa honekin lor dezakegun gauza bakarra etorkizunean euskeraz eskaintza zabalagoa izatea da eta hori ere ez dut uste lor dezakegunik ETBk daukan jarrerarekin, baina saiatzeagatik ez dugu ezer galtzen.
Hortxe eman duzu. Nik banekien mirari bat ematen ez bazen ez genuela serie hau euskeraz ikusiko, idealista naiz, baina errealista aldi berean. Hau etorkizunerako adreiluak jartzea da, bat bestearen atzetik egin behar dugu, presioa jarraia izan dadin, gero eta gehiok gauzak nola dauden kontura daitezen, gero eta gehiok ETB-rekin gauzak nola dauden konturatu eta haserratzean presio gehio egingo duten.

Hau presio olla bat bezalakoa da, ez da ikusten, baina presioa gero eta bortitzagoa da, eta noizbait lehertuko da, denboraren poderioz egindako presioari esker.



AipatuGauzak ikusita (100 sinadura bakarrik) uste dut sinadurak entregatzea foroaren gaizkirako bakarrik izango dela.Uste dut 20000 sinaduren estrapolazioa gehiegizkoa dela.
185. Bai erredondeo bikaina. Extrapolazioa ez da sinadudena, baizik hori interesatzen zaien pertsonena. Agian extrapolazio faktore beste bat erabiliko dute, baina ia 200 pertsonek sinatzea, gauza haundia da, nondik eta zein errekurtsorekin egin den kontuan edukita, interneten eta euskeraz, internet euskeraz ia inor erabiltzen ez duenean, ia 200 sinadura, asko dira.




AipatuBerriak ez du pasatzen dioten edozer publikatzen. ETB-k foroa aurkituz gero, orduan bai kenduko beharko zela DBZ eta hori ez dugu nahi... Zer izango litzateke foro hau hori gabe?
Zeuk esana, Berriak ez du pasatzen dioten edozer publikatzen, eta gure sinadura bilketarena argitaratu du, gogoan izan. Berriari, euskeraren aldeko honelako ekintzak berri ematea interesa du, gure mesederako. Eta ETB foroaz ez dakiela uste baduzu... Berrian agertu ginenean ikertuko zuen zihurrenez. Edo berdin ematen die, dauden bezala ez nintzateke harrituko, edo isilpean bigilatuko gaituzte.

Baina gure aurka zuzenean ezin du ezer egin, guk dakigu eta haiek dakite. Lehendabizi, animo de lukro egon behar da, eta hemen ez dago, ezta publizitate bannerrik nondik dirua atera genezakeen. Bigarrenez, erabilpen pribaturako da. Hirugarrenez, norbaitek egitekotan, banatzailea izan beharko luke, ez ETB.

Orain foroetako zutoin bat izan daiteke DB, baina zutoin bakarra ezin dugu eduki, gehio sortzen behar goaz, hor izango dira One Piece, film muntaiak (Etorkizuneko Batman eta Grinch era jarraian jarraitzen dute jeisten, eta begira denbora). Zutoin gehio sortzen goaz, ain indartsuak ez, baino gehio izanik DB-ren indar bera edukiko dutenak.

Ezin duguna egin, sinadurak ez bidaltzea da, sinatu dutenek hurrengoan sinadura batuketa bat egingo balitz, ez lukete gugan fio izango.



AipatuNik uste aspalditik ikusi duela ETBk foro hau, Berrian agertuta, seguru badakitela.
Agian uste duzun baino hurrunago dakite, www.index-dvd.com eta beste bideetatik banatzaile nahikoarekin kontaktuan nabil, eta hauetako batek esan dit, ez nik hari, ETB-en laister gauzak aldatzekotan daudela nabaritzen ari dela. Zure esaldiak hau gogorarazi dit. Pentsa zer entzun ote duen kataluinako batek horrelako ustea izateko.

Zer edo zer mugitzen dabil, eta presio egiteko unea da mugimendua norabide onean joan dadin.



AipatuETBko sator bat dabilkigu hemen XD
Satorrik ez baduzue, ETB, neu aske nago hori egiteko. Ni kontratatu, hauek kontrolpean edukiko ditut eta zuoi gauzak ongi antolatzen lagunduko dizuet. Hirurok irabaziko dugu, forokoak, zuek laguntzaile bikaina izanda, eta ni langabezetik aterako naizela. :bye1



AipatuNik uste Heroes-en aukera jada galdua dagoela. Beno, agian gehiegi nahasten ari naiz, hau proposatzen dut: oraingo eskaera Heroes euskaratzeko bakarrik balitz bezala bidali ETBri, badakigu zer esango duten, beno.
Aukera galdua daga? Nik ez dut uste, ia 200 pertsona kontzientzatu izana irabazi bikaina da. Ez nuke sinadura aldatuko, dagoen bezala bidali, hori sinatu dute, eta beste sinadura bilketa abiarazi, beste gauza bati ekiten. Aurrerago proposamen berria aurkezten dizuet.

Ezin dena da, behin eta berriz iritziz aldatzea, edo sinesgarritasuna galduko da. Sinadura bilketa bat egin da testu batekin, hori bidaltzen zaio. Ez dutela kasu egiten, beste eraso bat egin beste flanko batetik.




AipatuEta orain egin dezagun ETBren politika lotsagarria eta gainera legez kanpokoa (FHarlockek egia badio) orokorrean salatzeko kanpaina bat, hutsetik hasita, Euskal Herriko ahal den bazter guztietara jakinaraziz, sinadura mordoa lortu arte. Eperik jarri gabe. Egoerak okerrera ezin baitu egin. Zer iruditzen?
Ez diot nik, Parlamentuan esan dutena esan dizuet, kontratu sozialeko akordio bat ez da bete. Eusko jaurlaritzari eskatzea dago kontratua ez delako bete, ETB-ri izuna jartzea, baina horren aurretik, agian beste hau egitea interesgarri litzateke, egunerakotasuna kontuan edukita.






Konturatu nahiz albistea irakurrita, ETB gure dirua euskeraz arduratzen ez diren banatzaileei ematen ari dela: Warner, Columbia (orain Sony deritzo) eta Universal. Hurrengokoa egingo nuke, albo guztietara banatu sinadura batuketa berri bat, non ETB-ri eskatzen diogu gure diruarekin ez dezala traturik egin euskerarekin konpromezua ez duten banatzaileekin, eta atzera bidal dezala azken erosketa hori, zeren banatzaile horiek, besteak beste, hurrengoko txarkeriak egin dituzte euskaldunoi:

Warner: Harriketarrak TB saioa/ Los Picapiedra serie tv, Hurkamendiko hamabiak / Doce del Patibulo, Superman III, Batman fantasmaren maskara (Batman, la mascara del fantasma), Eraztunen jauna Ralph Bakshi-ena (El se?or de los anillos de Ralph Bakshi), Kotxe zoroak (Autos locos), Jivagho doktorea (Doctor Zhivago), Kolore purpura (El color purpura)

Sony/Columbia: Labirintuan barrena/Dentro del laberinto. Erin Brokovich, Hook, Karate kid, Hixa hirukoitza/xXx, Black hawk eraitsia/Black Hawk derribado, Bosteko familia (Cindo en familia),

Universal: E.T. extralurtarra (ET el extraterreste), Charada, Flash Gordon, Kiriku eta sorgina (Kiriku y la bruja), Lepo-moztaileen uhartea(la isla delas cabezas cortadas).


ETB dvd-ean euskera jartzeari uko egiten dituzten enpresei saritzen diela erosketa frankoak eginez, euskaldunei min egiten dizkiguten enpresei euskaldunek ordaintzen dugun kateak (70% eusko jaurlaritzak ematen bai die). Ezin dugu horrelakorik egiten jarrai dezaten onartu, lan egin dezatela euskerarekin ardura duten banatzaileak:

DeaPlaneta: Pianojolea, Dark Water, El triumfo del amor (euskerako tituloa ez dakigu), Encuentros privados, Nomadas del viento,


Cameo: Gazteak (The Young Ones), Allo Allo, Faulty dorreak (Faulty Towers) Sugegorri beltza (La vibora negra), Deep Blue.

Filmax: Bosten abenturak, Tomate berde frijituak (Tomates verdes fritos), Daltondarrak, BlueBerry, Oliver Twist, Otsoen ituna, Marko Antonio Honk Kong-en erreskatea, Pinotxo 3000, Asterixen lehen 6 filmak,

Selecta Vision: Dragoi Bola Z.

LukTV: Doraemonen eta ShinChanen filmak.

MangaFilms: Cabaret, Dragoi Bola, Dragoi bolaren luzemetraiak, Obaba, Frio sol de invierno, A por todas,

Lauren: Spy Kids, Spy Kids 2, Diario de un rebelde, Hartza izan nahi zuen umearen istorioa.

Jonu Media: Chihiroren bidaia. Azpimarratu errediziotan bikoizketa berriak gehitzen dituela, euskera urri erabili badu, ETB-ren oztopoen ondorioz da.
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Apirilaren 30a, 00:06:58
Aipatu185. Bai erredondeo bikaina.

Konfirmatuta ez daudenak ere balio dute? Ezetz uste nuen...
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Apirilaren 30a, 00:15:46
ETBn zeozer aldatzera doala diozunean zeri buruz ari zara?? Gauza gehiago erosteko asmoa erakutsi duela edo??

Ondo dago erostea, baina bikoizketa ere zaindu beharko lukete, beti gabiltza ahots berdinak erabiltzen
Izenburua: Re: Sinadura batuketa ETB-rentzako
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Apirilaren 30a, 16:03:50
AipatuKonfirmatuta ez daudenak ere balio dute? Ezetz uste nuen...
Egia, ez naiz konturatu. Saiatuko naiz konfirma dezaten ea mail bat bidali badaitekeen.

Ala ere, sinadurak bidaliko nituzke. Noiz jaso ditu ETB 100 sinadura zerbait euskeraz eman dadin. Interesa badela behintzat ikusiko dute, etorkizunera begira interesgarria da.



AipatuETBn zeozer aldatzera doala diozunean zeri buruz ari zara?? Gauza gehiago erosteko asmoa erakutsi duela edo??
Ezer zehatzik ez, jokaera aldatuko dutelaren susmoa dago, kriterioak aldatuz, agian animearekiko ain kontra ez ibiliz. One Piece eta Detektibe Conanen erosketak ez ziren batere esperogarriak zebiltzan moduan.



AipatuOndo dago erostea, baina bikoizketa ere zaindu beharko lukete, beti gabiltza ahots berdinak erabiltzen
Eta ibiliko gara, ezin kalean eta lanik gabe utzi dauden bikoiztaileak. Baina horrek experiantziadunak egiten ditu, erderazko bikoizketa batzuk, merke merke egindakoak... ezin jasangarriak dira, nahiago dut betiko ahotsak Doraemon, Shin Chan, Dragoi Bola, Ninja dortoketan eta beste serie askotan, erderazko bikoizketa kaka hutsak baino. Erdaldunak ere, euskerazko bikoizketa obeagoa dela deritzote.

Ahots berriak egoteko, jende gehio behar da, eta horretarako, euskeraz bikoiztu behar, eta hori gabe, gauden bezala jarraituko dugu. Cabaret eta Hamar aginduak entzuterakoan, jada lanean ez dauden ahotsekin biraurkitu naiz.

Eta kontuz, erderaz errepikatzen dira ere, baina asko gehio bikoizten denez, asko gehio daude, eta gehio tartekatzera jo ohi dute, gutxiago topatu ohi dituzula... baina nire kasuan, Nuria Trifol zopan ere entzuten dut, Kim Possible serie bikainan, Alias-era engantxatu nintzen, eta hor ere prota da, Maison Ikokku-n, Ranma-ko filmetako bikoizketa zaharrean, Star Warserako Amidala printsesa, Piratas del Cariben, Perfect Blue, V de Vendetta... Eta beno, ahoaz irekiaz batera momentura harrapatzen ditut Ramon Langa, Constantino Romero eta beste piloa.

Erderazko bikoizketetan interesa baduzue, pasa www.eldoblaje.com (http://www.eldoblaje.com) Bere datu baseen arabera, Nuria Trifolek, eta oraindik gaztea dena, 340 lan desderdinetan lan egina da, serie luzeak barne.