Euskal Encodings

Orokorra => Wikia => Tutorialak => Gaiaren sortzailea: eraso Noiz: 2020ko Abenduaren 23a, 12:21:00

Izenburua: Tutoriala - Nola jaitsi bideoak Eitb.eus etik Firefox eta JDownloader erabiliz
Egilea: eraso Noiz: 2020ko Abenduaren 23a, 12:21:00
Kaixo, iritsi berria naiz hemen eta Aurkibidean marrazki batzuk ez aurkitzean, eitb-tik jeisteko modua bilatu dut. Firefox eta JDownloader-en bidez egitea lortu dut. Hona hemen urratsak:


Egunero aldatzen dira beraz pixkanaka hartzen joan behar da.
Erabilgarria izatea espero dut.
Izenburua: Er: Tutoriala - Nola jaitsi bideoak Eitb.eus etik Firefox eta JDownloader erabiliz
Egilea: Aju Noiz: 2020ko Abenduaren 23a, 17:34:06
Kaixo, ongi etorri.

Eskerrik asko. Denbora da ETBren web orritik ez dudala ezer jaisten; handik jaisteko tresna batzuk probatu izan ditut, baita funtzionatu ere, baina denborarekin zerbait aldatu eta ez dute funtzionatzen. Beti dator ondo une horretan funtzionatzen duten tresnak ezagutzea.
Izenburua: Er: Tutoriala - Nola jaitsi bideoak Eitb.eus etik Firefox eta JDownloader erabiliz
Egilea: Josu Etx Noiz: 2020ko Abenduaren 23a, 23:37:51
Mila esker!
720p ere deskarga daiteke ezta?
Nik erabiltzen dudan metodoa ongi dohakit beraz horrela jarraituko dut, baina funtzionatzeari uzten badio horrela egingo dut. Esker mila!
Izenburua: Er: Tutoriala - Nola jaitsi bideoak Eitb.eus etik Firefox eta JDownloader erabiliz
Egilea: eraso Noiz: 2020ko Abenduaren 28a, 15:19:58
Bai, 720p ere, baina justo adibidean Patri postaria telesaila erabili dut eta ez dago kalitate horretan. Beste berriago batzuk badaukate 720p.