Euskal Encodings

Igoerak => Animazio telesailak => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 13:23:45

Izenburua: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 13:23:45
FLYREN ABENTURAK  -  DAI NO DAIBOUKEN (1991)

(https://pics.filmaffinity.com/Las_aventuras_de_Fly_Serie_de_TV-269076022-large.jpg)



Telesailaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/Flag_of_Japan.svg/20px-Flag_of_Japan.svg.png)
Generoa: Fantasia / Abentura / Akzioa
Urtea: 1991
Denboraldiak: 1
Atalak: 46 / 46 + 3 film + Estrak
Zuzendariak: Nobutaka Nishizawa, Rintaro
Gidoia: Junki Takegami. Manga: Riku Sanjo, Kôji Inada. Bideojokoa: Yūji Horii. Pertsonaiak: Akira Toriyama
Musika: Koichi Sugiyama
Ekoizpena: Toei Animation, Enix, Fuji TV, Nippon Animation, Shueisha
Sinopsia: Aspaldiko garaietan gerlari ausart batzuk Errege Deabrua garaitu zuten, eta bakea eta lasaitasuna itzuli zizkioten beraien herriari, Dermilin uharteari. Bertan bizi da Fly, aitonatzat duen Blasek hazi duen mutikoa. Flyk Gaizkiaren Erregea garaitu zuten gerlari ausartak bezalakoa izan nahi du, magia menderatzen saiatuz, unea iritsitakoan bere herria defendatu ahal izateko. "Dragon Quest" bideojokoen sagako animerako egokitzapena, Akira Toriyamaren pertsonaien diseinuarekin.
Nota Filmaffinityn: 6,7



1. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 23 min inguru ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 375 MB inguru ataleko + 600 MB inguru film bakoitzeko
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE) (https://mega.nz/folder/tmNBDIAK#Vgy-ufi8H9h4Hg2HxlTcYA)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, atal baten erdian MEGAren 5 GB-ko datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta atala eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*

Telegrametik jaisteko: Klik (https://t.me/+xsME26KSfBQwMmI8)



2. aukeraren bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 23 min inguru ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,28 GB inguru ataleko + 3GB inguru film bakoitzeko
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA) (https://mega.nz/file/HAlVkJ5J#1CZwGxy8g4FMALQRMY_PzBLzJLVGKhpqn0JP-nol4UI) (Oharra: Atalen eta filmen linkak biltzen dituen JDownloaderrerako .dlc artxiboa da.)



Eskerrak: Sestaoko Rauli bere egunean seriea grabatu eta gurekin partekatzeagatik. Jonnydbz-ri pelikulen azpitituluak zuzentzeagatik.
Oharrak: Euskarazko audioa LPn grabatutako zinta batzuetatik aterata dago, beraz, kalitatea kaskar samarra da. Euskarazko bikoizketan falta direnak: 31. atalean 10 segundu inguru falta dira (ez dakit zergatik, ez baita zentsuratzeko moduko eszena, eta beste bikoizketetan eszena hori ez da falta), eta 45. atalari azken 5 minutuak falta zaizkio gainetik zerbait grabatuta zegoelako (baten batek baldin badauka, abisatu, mesedez).
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 13:24:42
Beno ba, hor doa bizitza guztian egin dudan muntaiarik zailena zentzu guztietan.

Azpitituluetan hika erabiltzera ausartu naiz baina susmoa daukat aditz batzuk kriston asmada izango direla, jaja.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 15:24:01
Mila esker! Aurkibidera gehitu dut eta ahal dudanean online jartzen saiatuko naiz.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Otsailaren 04a, 23:26:54
Eskerrik asko Aju! Ea epe motzean ikusterik dudan!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Ronbin Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:31:30
Ostraaaaas ze ona!

Justo bluray japoniarrak jaitsi ditut muntaia egiteko asmotan eta Aju-k egina duela ikusten dut xD

Mila mila miloi esker!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:51:39
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:31:30Ostraaaaas ze ona!

Justo bluray japoniarrak jaitsi ditut muntaia egiteko asmotan eta Aju-k egina duela ikusten dut xD

Mila mila miloi esker!
Ikusi nuen zure mezu bat ElOtroLadon, bai.

Eta nondik atera behar zenituen audioak? Hemendik ala zeozer daukazu grabatuta hortik? Ze zeozer badaukazu ongi etorria izango litzateke!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Apirilaren 02a, 22:28:16
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:51:39
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:31:30Ostraaaaas ze ona!

Justo bluray japoniarrak jaitsi ditut muntaia egiteko asmotan eta Aju-k egina duela ikusten dut xD

Mila mila miloi esker!
Ikusi nuen zure mezu bat ElOtroLadon, bai.

Eta nondik atera behar zenituen audioak? Hemendik ala zeozer daukazu grabatuta hortik? Ze zeozer badaukazu ongi etorria izango litzateke!
Ronbinek zeozer izango balu, aspaldi jakingo genuke XD
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Ronbin Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 12:43:20
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2021ko Apirilaren 02a, 22:28:16Ronbinek zeozer izango balu, aspaldi jakingo genuke XD
XD
Hemengo audioekin egin nahi nuen, bai. Portzierto, serie berria asko gustatzen zait, hau baino hobea dela esango nuke (sakrilejio!)
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 13:20:46
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 12:43:20
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2021ko Apirilaren 02a, 22:28:16Ronbinek zeozer izango balu, aspaldi jakingo genuke XD
XD
Hemengo audioekin egin nahi nuen, bai. Portzierto, serie berria asko gustatzen zait, hau baino hobea dela esango nuke (sakrilejio!)
Astebeteko baneoa nahi al duzu?! Esatea ere...!! XD Nik nahiago dut lehengoa askogatik.

Serie berriaren narrazioa azkarregia da; hain azkarra, ezen serieak ez baitu emozionatzen. Norbaitek presaka kontatutako laburpen bat dirudi. 10 tomo animatu dituzte eta 2 eszena gogoangarri bakarrik eman dizkigute: Krokodine eta Flazzardi (armadura gabe) irabazten dieneko eszenak. Serie zaharrak eszena mitiko piloa dauzka.

Serie zaharraren OSTa sekulakoa zen, serie bat hobetzen zuen horietarikoa. Ez naiz ausartzen esatera animean existitu den OSTik onena denik, baina hor ibiliko da. Berriaren OSTa nahiko hankamotz geratzen da aniztasun aldetik eta pertsonalki bi abesti bakarrik gustatzen zaizkit... Eta badirudi animatzaileek ere hala uste dutela, ze abestirik onenari sua ateratzen diote... Azkenerako abesti hori entzutean badakizu irabaztera doala, ze Krokodine, Hyunckel eta Flazzardi irabaztera zihoala abesti hori erabili zuten XD

Eskertzen diot Toeiri azkenean ere seriea berreskuratu izana, gainera horri esker frankiziak bigarren bizitza bat izango du eta azkenean ere manga iritsiko zaigu segur aski, baina onartu behar dut serie berri bat izango balitz ez nukeela ikusiko. Fly delako ikusten ari naiz.

EDIT: Muntaia egin nahi zenuen? Atal bat egitera animatzen zaitut. Bakarra XD
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Apirilaren 07a, 23:44:55
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 13:20:46Ez naiz ausartzen esatera animean existitu den OSTik onena denik, baina hor ibiliko da.
Ondo egiten duzu, ze ez da onena XD
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 08a, 00:05:05
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2021ko Apirilaren 07a, 23:44:55
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 13:20:46Ez naiz ausartzen esatera animean existitu den OSTik onena denik, baina hor ibiliko da.
Ondo egiten duzu, ze ez da onena XD
Eta zein da ba onena? Nik Shaman Kingekin neukan zalantza. Eta egongo da besteren bat baina orain ez zait etortzen.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Apirilaren 09a, 12:53:56
Onena Lupinen serie zaharreko BGMa da, askogatik!! ;P
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Ronbin Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:49:01
Aju, 20 atal ikusi ditut eta zure lan bikaina zoriondu nahi dizut. Oso muntai ona, benetan. Ez du ematen audioa VHS-etatik atera denik.

Serie berria batera ikusten ari naiz eta sentitzen dut baina hobea dela pentsatzen jarraitzen dut XD
Gauzak azkarregi joatea niretzat gauza ona da, ez dakit adina den baina animeak orokorrean oooosoooo mantsoak direla iruditzen zait. Gaur egun animeak ikusi ordez mangak irakurtzen ditut eta arrazoietako bat hori da: erritmoa nik jartzen dudala.

Serie zaharraren OST-a oso ona da bai... baina ez da seriearena, bideojokoena da, tranpa beraz XD. Eta gaur egun saga honetako 6 joko pasa ondoren, fly-ren seriean abesti horiek entzutea gustatzen zait, baina pixkat "kutrea" egiten zait, ez dakit oso ondo zergatik.

Baina esan bezala asko asko disfrutatzen ari naiz montaje honekin, nire gaztarora itzuli naiz zuri esker!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:51:22
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:49:01Aju, 20 atal ikusi ditut eta zure lan bikaina zoriondu nahi dizut. Oso muntai ona, benetan. Ez du ematen audioa VHS-etatik atera denik.

Serie berria batera ikusten ari naiz eta sentitzen dut baina hobea dela pentsatzen jarraitzen dut XD
Gauzak azkarregi joatea niretzat gauza ona da, ez dakit adina den baina animeak orokorrean oooosoooo mantsoak direla iruditzen zait. Gaur egun animeak ikusi ordez mangak irakurtzen ditut eta arrazoietako bat hori da: erritmoa nik jartzen dudala.

Serie zaharraren OST-a oso ona da bai... baina ez da seriearena, bideojokoena da, tranpa beraz XD. Eta gaur egun saga honetako 6 joko pasa ondoren, fly-ren seriean abesti horiek entzutea gustatzen zait, baina pixkat "kutrea" egiten zait, ez dakit oso ondo zergatik.

Baina esan bezala asko asko disfrutatzen ari naiz montaje honekin, nire gaztarora itzuli naiz zuri esker!
Larunbatean emititu zuten atala... Buf! Horrexen zain nengoen emisioa hasi zenetik!!!!

Pozten naiz ba muntaia gustukoa baduzu. Egia esan sekulako erremasterizazioa egin diote!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Ronbin Noiz: 2021ko Apirilaren 29a, 16:42:59
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:51:22Larunbatean emititu zuten atala... Buf! Horrexen zain nengoen emisioa hasi zenetik!!!!

Pozten naiz ba muntaia gustukoa baduzu. Egia esan sekulako erremasterizazioa egin diote!
Oso oso ona azken atala. 3 momentu mitiko:
Spoiler
-Hyunckelek armadura berria lortzen duenean
-Crocodine negarrez Popek egin duena ikusita. Honekin oilo ipurdia jarri zait, asko gustatzen zait bi pertsonai hauen arteko erlazioa. Eta Crocodinek Baranen aurka hartu duen estrategia ere... kristona.
-Baranen transformazioa. Koloreak deskolokatu nau (berdea espero nuen gorriaren ordez, ez dakit zergatik) baina oso ona.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 29a, 16:55:33
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Apirilaren 29a, 16:42:59
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:51:22Larunbatean emititu zuten atala... Buf! Horrexen zain nengoen emisioa hasi zenetik!!!!

Pozten naiz ba muntaia gustukoa baduzu. Egia esan sekulako erremasterizazioa egin diote!
Oso oso ona azken atala. 3 momentu mitiko:
Spoiler
-Hyunckelek armadura berria lortzen duenean
-Crocodine negarrez Popek egin duena ikusita. Honekin oilo ipurdia jarri zait, asko gustatzen zait bi pertsonai hauen arteko erlazioa. Eta Crocodinek Baranen aurka hartu duen estrategia ere... kristona.
-Baranen transformazioa. Koloreak deskolokatu nau (berdea espero nuen gorriaren ordez, ez dakit zergatik) baina oso ona.
Neuk ere berez berdea imajinatzen nuen, baina ez pentsa gehiegi ere harritu nauenik, izan ere, Planetak portadetako koloreak asmatzen zituen garaian gutxi gorabehera asmatu egin zuen.

Spoiler
(https://www.tebeosfera.com/T3content/img/T3_numeros/4/5/fly_las_aventuras_de_planeta-deagostini_1996_45/w-200_fly_las_aventuras_de_planeta-deagostini_1996_45.jpg)
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Azaroaren 30a, 12:47:13
Dena .mp4-ra ere pasa dut Megan online ikusi ahal izateko. Bideoak konprimitu ditut Megako karpeta bakarrean sartzeko material guztia, beraz bi aukera daude orain, online ikusteko bertsioa Megan konprimituta, eta Ajuren .mkv bertsioa. Kalitate onena nahi duenak, Ajuren bertsioa jeitsi dezala, aldiz atalak erosoago online ikusi nahi dituenak, 1. aukera hor dauka. Eskerrik asko Aju, egindako lan eskerga eta txukunagatik!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Nox Noiz: 2022ko Urtarrilaren 07a, 19:56:48
Eskerrik asko!! Ez nekien telesail hau euskaraz zegoenik :)
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Urtarrilaren 07a, 20:08:29
Normala, 1994 inguruan emititu zuten...
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Artzaik Noiz: 2022ko Urtarrilaren 08a, 12:00:49
Kaixo, lan bikaina!

Ondo egongo litzateke Euskal telebistak 2020ko telesail berria euskaratzea. Badakizute gazteleraz dagoen? Nik azpitituloekin ikusiko nuke, baina txikientzako hobe euskaraz edo gazteleraz egongo balitz.

Aio
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Urtarrilaren 08a, 13:03:34
Aipamenaren egilea: Artzaik  Noiz: 2022ko Urtarrilaren 08a, 12:00:49Kaixo, lan bikaina!

Ondo egongo litzateke Euskal telebistak 2020ko telesail berria euskaratzea. Badakizute gazteleraz dagoen? Nik azpitituloekin ikusiko nuke, baina txikientzako hobe euskaraz edo gazteleraz egongo balitz.

Aio
Kaixo. Ba bai, ondo legoke, baina ez dut uste ETB3n gehiegi enkajatzen duenik... Ez dago ordenagailuz eginda, 6 urtetik gorakoentzako da, pertsonaiek konfliktoak dauzkate eta ez dira zoriontasun eterno batean bizi... Keba, keba...

Eta ez, ez dago gazteleraz, baina suposatzen dut hau bai edo bai iritsiko dela (gazteleraz bikoiztua izatera) berandu baino lehen.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Artzaik Noiz: 2022ko Urtarrilaren 08a, 20:08:57
Baina ETB3n 6 urteko gorako umeentzako telesailak daude, dragoi bola adibidez, ala ere, azkenaldian ETBn botatzen dituzten telesailak nahiko makalak dira, dirudienez diru askorik ez dago, eta gero Netflix, Amazon eta hauek euskara ahaztuta daukate. Pena bat.

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Nox Noiz: 2022ko Urtarrilaren 14a, 21:25:06
Kaixo lagunak! kapitulu guztiak deskargatu ditut, eta telegramera igotzen ari naiz bertan kopia bat izateko . Nahi baduzue linka pasatu ahal dizuet norbaitek telegram bidez deskargatu nahi izanez gero, aukera izateko .
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Urtarrilaren 14a, 22:42:06
Kaixo. Ba halako ekarpenak beti izango dira ongi etorriak eta lehen mezuan jarriko dira.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Nox Noiz: 2022ko Urtarrilaren 15a, 00:09:34
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2022ko Urtarrilaren 14a, 22:42:06Kaixo. Ba halako ekarpenak beti izango dira ongi etorriak eta lehen mezuan jarriko dira.

Ederto Aju. Hemen utxiko dut linka

https://t.me/+xsME26KSfBQwMmI8

Uste dut honekin sartu ahal dela edonork kapituluak jaisteko. Ezin baduzue esan eta ikusiko dut nola egin.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: ark125 Noiz: 2023ko Ekainaren 02a, 10:04:14
Kaixo,

1,28 GB-ko 4. eta 5. atalak atzera igo ahal dozuz?

Mila esker.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Ekainaren 02a, 20:34:49
Arraroa da, ze igota jarraitzen dute, baina esteka kenduta agertzen zaizkit kontuan. Estekak berriro aktibatu ditut. Ea estekak aktibatzean esteka berdinak mantendu dituzten eta funtzionatzen dituen, bestela abisatu eta lehen mezua eguneratuko dut esteka berriekin.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: ark125 Noiz: 2023ko Ekainaren 03a, 13:03:27
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Ekainaren 02a, 20:34:49Arraroa da, ze igota jarraitzen dute, baina esteka kenduta agertzen zaizkit kontuan. Estekak berriro aktibatu ditut. Ea estekak aktibatzean esteka berdinak mantendu dituzten eta funtzionatzen dituen, bestela abisatu eta lehen mezua eguneratuko dut esteka berriekin.
Sentitzen dot. Baina, ez dabil.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Ekainaren 03a, 13:33:45
Ongi, ba berriro igo beharko dut. Hala ere, egun batzuk beharko ditut ze une honetan routerrak ez dit funtzionatzen  :pareta:
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: ark125 Noiz: 2023ko Ekainaren 06a, 15:11:29
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Ekainaren 03a, 13:33:45Ongi, ba berriro igo beharko dut. Hala ere, egun batzuk beharko ditut ze une honetan routerrak ez dit funtzionatzen  :pareta:
Ondo. Igotzen dozunean abisatu mesedez.

Mila esker.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Ekainaren 06a, 17:19:27
Lehen mezua eguneratuta 4 eta 5 atalak gehituta dituen DLCarekin.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: ark125 Noiz: 2023ko Ekainaren 06a, 21:04:56
Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2023ko Ekainaren 09a, 08:10:42
Aipamenaren egilea: arrakala  Noiz: 2021ko Azaroaren 30a, 12:47:13Dena .mp4-ra ere pasa dut Megan online ikusi ahal izateko. Bideoak konprimitu ditut Megako karpeta bakarrean sartzeko material guztia, beraz bi aukera daude orain, online ikusteko bertsioa Megan konprimituta, eta Ajuren .mkv bertsioa. Kalitate onena nahi duenak, Ajuren bertsioa jeitsi dezala, aldiz atalak erosoago online ikusi nahi dituenak, 1. aukera hor dauka. Eskerrik asko Aju, egindako lan eskerga eta txukunagatik!

Aju, 1. aukera nik online ikusi ahal izateko jarria nuen, eta esteka aldatu diozu.. orain .dlc-a dago bakarrik, ezin dira atalak online ikusi.. 2. aukera zen .dlc-arena  :negarrez:
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: Aju Noiz: 2023ko Ekainaren 09a, 17:49:54
Jo, barkatu, egun arraroak izan dira, dena mugikorretik egin beharra eta...
Izenburua: Er: Flyren abenturak - Dai No Daibouken (1991) (Nobutaka Nishizawa) [1080p|MEGA|ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2023ko Ekainaren 10a, 08:19:41
Lasai, berriz igo dut eta  :garagardoa:
Animo routerraren odisean, jeje..  :zaldian: