Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: Oier Iturralde Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 10:08:38

Izenburua: Literaturarekin lotutako gazte eta nerabeentzako euskarazko filmak
Egilea: Oier Iturralde Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 10:08:38
Kaixo

Gure ikastetxean literaturarekin lotutako egun berezia prestatzen gabiltza. Ildo horretan, literatura gaitzat izan dezaketen euskarazko filmen bila ari gara, baina nekez aurkitu dugu ezer.

Hori dela eta, zuen laguntza eske gatoz: ezagutzen al duzue halako filmik?

Aldez aurretik eskerrak emanez, jaso agur bero bat.
Izenburua: Er: Literaturarekin lotutako gazte eta nerabeentzako euskarazko filmak
Egilea: Oier Iturralde Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 13:49:10
Kudeatzaileari eskerrak eman behar dizkiot, mezua dagokion lekura eramateagatik. Barkatu eragozpenak.

Ea norbaitek laguntzerik daukan...
Izenburua: Er: Literaturarekin lotutako gazte eta nerabeentzako euskarazko filmak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 13:52:16
Kaixo Oier,

Nik egia esan ez dut gehiegi kontrolatzen dauzkagun filmak eta ez zait bururatzen halako filmik.
Izenburua: Er: Literaturarekin lotutako gazte eta nerabeentzako euskarazko filmak
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 15:14:48
Aipamenaren egilea: Oier Iturralde  Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 10:08:38Kaixo

Gure ikastetxean literaturarekin lotutako egun berezia prestatzen gabiltza. Ildo horretan, literatura gaitzat izan dezaketen euskarazko filmen bila ari gara, baina nekez aurkitu dugu ezer.

Hori dela eta, zuen laguntza eske gatoz: ezagutzen al duzue halako filmik?

Aldez aurretik eskerrak emanez, jaso agur bero bat.

Ze adinekoentzat? Haur txikientzat ala helduagoentzat?

Okurritu zaizkidan filmak ez doaz literaturari buruz zehazki, baina tira erlazionatuta egon daitezke:

-Haurrentzat:

Shrek (printzesa eta printzeen literaturaren satira): https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1657.0
Matilda (liburuzale amorratua + ikasketen garrantzia): https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4301.0

-Helduentzat:
Arrosaren izenean (liburu baten inguruko misterioa): https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1435.0

Ez dakit zehazki honen bila zenbiltzan, baina ez zait askoz gehiago okurritzen.
Izenburua: Er: Literaturarekin lotutako gazte eta nerabeentzako euskarazko filmak
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Otsailaren 25a, 15:19:40
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 15:14:48
Aipamenaren egilea: Oier Iturralde  Noiz: 2021ko Otsailaren 18a, 10:08:38Kaixo

Gure ikastetxean literaturarekin lotutako egun berezia prestatzen gabiltza. Ildo horretan, literatura gaitzat izan dezaketen euskarazko filmen bila ari gara, baina nekez aurkitu dugu ezer.

Hori dela eta, zuen laguntza eske gatoz: ezagutzen al duzue halako filmik?

Aldez aurretik eskerrak emanez, jaso agur bero bat.

Ze adinekoentzat? Haur txikientzat ala helduagoentzat?

Okurritu zaizkidan filmak ez doaz literaturari buruz zehazki, baina tira erlazionatuta egon daitezke:

-Haurrentzat:

Shrek (printzesa eta printzeen literaturaren satira): https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1657.0
Matilda (liburuzale amorratua + ikasketen garrantzia): https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4301.0

-Helduentzat:
Arrosaren izenean (liburu baten inguruko misterioa): https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1435.0

Ez dakit zehazki honen bila zenbiltzan, baina ez zait askoz gehiago okurritzen.

Baliagarria suertatu zaizu? Barkatu asko lagundu ahal ez izatea. Beste aukera bat dauzkagun film guztiei errepaso bat ematea da. (http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/filmak) Denbora beharko duzu jejeje. Zerbait aurkitzen baduzu esan! ;)