Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: Karmele68 Noiz: 2021ko Martxoaren 13a, 15:35:08

Izenburua: Goazen telesaila deskargatzerik ez
Egilea: Karmele68 Noiz: 2021ko Martxoaren 13a, 15:35:08
Kaixo.

Erabiltzaile berria naiz eta ez dut webgunea ondo ezagutzen,baina Goazen telesaileko atalak deskargatzen saiatu naiz eta 2.0 ko lehen atala deskargatzea besterik ez dut lortu. Beste denboraldiak deskargatzea ere ez dut lortu.
Izenburua: Er: Goazen telesaila deskargatzerik ez
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Martxoaren 13a, 16:09:21
Kaixo Karmele, ongi etorri.

Ikusten dudanagatik, linkak izorratuta daude eta atalak berrigo egin beharko lirateke. Ea baten batek jaitsita daukan eta igo dezakeen.

Bide batez, hariren batean atalen batekin arazoren bat dagoela ikusten baduzu, idatzi harian bertan arazoa, dena ordenatuago izan dezagun, mesedez.

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Goazen telesaila deskargatzerik ez linkak izorratuta
Egilea: Karmele68 Noiz: 2021ko Martxoaren 21a, 12:36:45
Kaixo!
Norbaitek ba al dauka Goazen telesaileko estekak berrigotzerik?

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Goazen telesaila deskargatzerik ez
Egilea: perico pelotas Noiz: 2021ko Apirilaren 18a, 20:24:17
Goazen guzti-guztiko 3 fitxategi bakarrik jeitsi ditzaket, beste link guztiak ez doaz ondo.







Dena dela milesker, egindako lan izugarriarengatik, berria-saria merezi-merezia duzue eta.
Izenburua: Er: Goazen telesaila deskargatzerik ez
Egilea: Karmele68 Noiz: 2021ko Uztailaren 25a, 12:46:02
Kaixo.
Goazeneko denboraldi guztietako estekak erorita daude. Soilik  denboraldi bakoitzeko lehenengo atala deskarga daiteke.
Norbaitek ba al dauka esteka horiek berrigotzerik?

Asko eskertuko nizueke.

Aldez aurretik mila esker.
Izenburua: Er: Goazen telesaila deskargatzerik ez
Egilea: Ainz Noiz: 2021ko Uztailaren 26a, 21:48:32
Kaixo Karmele68. Aurreko mezu batean Aju-k komentatu bezala, foroa ordenatua egoteko, hobe da telesaisalren mezuan idaztea linkak erorita dauden mezuan idaztea, azpiforo hau ez bait da horretarako tokia.

Jakingo duzun moduan, materiala igotzera dedikatzen den jendeak bere borondatez egiten du, nahi/ahal duenean. Material asko dago foroan eta dena edukitzea ez da erreza, hau dela-eta batzuetan gauzak galdu egiten dira. Dirudienez Goazen-en kasua da hau. Orain arte inork ez badu igo, inork ez duelako da. Telesaila igo zuen erabiltzailea JASS da eta seguruenik berak bakarrik izango du. Bere perfila ikusita, urtebete darama forora sartu gabe. Hau dela-eta, berriz forora sartu eta zure mezuak ikusi arte ezingo ditu atalak igo.

Bide batez, foroko materiala gustatzen bazaizu eta foro honi aurrera jarraitzen lagundu nahi badiozu, zure ekarpenak asko lagundu diezaioke http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6263.0 (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6263.0)

Ondo izan,
Ainz
Izenburua: Er: Goazen telesaila deskargatzerik ez
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Abuztuaren 01a, 14:39:28
Aipamenaren egilea: Karmele68  Noiz: 2021ko Uztailaren 25a, 12:46:02Kaixo.
Goazeneko denboraldi guztietako estekak erorita daude. Soilik  denboraldi bakoitzeko lehenengo atala deskarga daiteke.
Norbaitek ba al dauka esteka horiek berrigotzerik?

Asko eskertuko nizueke.

Aldez aurretik mila esker.

Kaixo Karmele, bai badirudi Goazeneko atal gehienak erorita daudela. Joango naiz ahal dudan martxan telesail guztia berrigotzen eta txukun jartzen. Eskerrik asko abisatzeagatik