Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak [Azpititulatuta] => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2022ko Urtarrilaren 06a, 20:13:08

Izenburua: Gen oinutsa (Hadashi no gen) [MEGA/1080p]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Urtarrilaren 06a, 20:13:08
Gen oinutsa

(https://pics.filmaffinity.com/Hiroshima-515877999-mmed.jpg)



Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/Flag_of_Japan.svg/20px-Flag_of_Japan.svg.png)
Generoa: Drama, belikoa
Urtea: 1983 eta 1986
Zuzendaria: Mori Masaki
Gidoia: Keiji Nakazawa
Musika: Kentaro Haneda
Sinopsia: Bi film semiautobiografiko hauek Keiji Nakazawa egileak Hiroshimako Bonba nola bizi izan zuen kontatzen digute.

Gen Nakaoka, egilea bera haragitzen duen protagonista, lehen hezkuntzara doan mutiko hiroshimarra da. Lehen filmeak bonba aurreko bizitza, bonbaren leherketa eguna eta ondorengo asteak kontatzen dizkigu. Bigarren filmak handik urte batzutara nola bizi diren azaltzen digu.
Nota Filmaffinityn: 7.4 (lehen filma)



Audioa: Japoniera
Azpitituluak: Euskara (bideoan itsatsita)
Iraupena: 85 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 3.3 GB
Erresoluzioa: 1440x1080
1. filmaren esteka (https://mega.nz/file/e3YABBCJ#r204UvcwveUxo2n6P29yRH3Ab5ijOuLTApmG1xRNJfk)
2. filmaren esteka (https://mega.nz/file/ayYkEDAZ#_pUb3hZAz9Tz2R4txHEqF4J0UdsEmCTsyZBgznKNujU)
Izenburua: Er: Gen oinutsa (Hadashi no gen) [MEGA/1080p]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Urtarrilaren 06a, 20:13:37
Beno, ba azkenean ere argitaratuta uztailetik pendiente zeuden bi pelikula hauek. Madarikatuta ziruditen.
Izenburua: Er: Gen oinutsa (Hadashi no gen) [MEGA/1080p]
Egilea: arrakala Noiz: 2022ko Urtarrilaren 08a, 13:13:46
Eskerrik asko, Aju! Leherketaren sekuentzia brutala da, buff... nondik atera dituzu azpitituluak? Zuk eginak?
Izenburua: Er: Gen oinutsa (Hadashi no gen) [MEGA/1080p]
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Urtarrilaren 08a, 13:16:08
Aipamenaren egilea: arrakala  Noiz: 2022ko Urtarrilaren 08a, 13:13:46Eskerrik asko, Aju! Leherketaren sekuentzia brutala da, buff... nondik atera dituzu azpitituluak? Zuk eginak?
Bai. Estatu Batuetan blurayan atera zen eta hango ripeo on bat aurkitu nuen azpitituluekin. Azpititulu horiek + gaztelerazko beste batzuk + manga irakurrita daukadala... Ba itzultzeko moduan ikusi nintzen.

Klasiko ezezagun horietako bat da.